
2. zk., 1996ko urtarrilaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Kultura
14
512/1995 DEKRETUA, abenduaren 12koa, Gipuzkoako Txirrindularitza Elkargoa delakoa herri-onurakoa dela aitortzen duena.
<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Gipuzkoako Txirrindularitza Elkargoa delakoak (Anoetako Belodromoa, Donostia) garatu dituen iharduerak kontutan harturik, aipaturiko entitatea herri-onurakoa dela aitortu behar dela uste du Eusko Jaurlaritzak, Kirolaren alorrean Euskadiko jendearen interesei laguntzen dielako.
Kirol federakundeak eta klubak herri-onurakoak direla aitortzerakoan jarraitu beharreko betekizun eta izapideak zehazten dituen azaroaren 28ko 282/1989 Dekretuan adierazitakoa aintzat hartu da eta Kirol Zuzendaritzak aldeko iritzia eman du.
Ondorioz, Kultura Sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1995eko abenduaren 12an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Atal bakarra.- Gipuzkoako Txirrindularitza Elkargoa delakoa herri-onurakoa dela aitortzen da, bere ihardueren garapenaren bitartez Euskadiko jendearen interesei laguntzen diela erizten baita. Euskal Herriko Kirol Federakunde eta Elkarteen Erroldan 45 zenbakiarekin agertzen da bere izena. Horrela, bada, Kultura Fisikoari eta Kirol Kulturari buruzko 5/1988 Legearen 47.2 atalean zehazten diren abantailak eta zerga bakoitzari buruzko arauek zehazten dituzten onura fiskalak izango ditu elakarteak.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean Dekretu hau.
Vitoria-Gasteizen, 1995eko abenduak 12.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Kultura sailburua,
M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.
<FONT SIZE=2>
RSS