Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

2. zk., 1996ko urtarrilaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Nekazaritza eta Arrantza
12

AGINDUA, 1995eko abenduaren 18koa, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, 1996-97ko merkaturatze-kanpainarako (1996ko uzta), gehienbat gizaki edo abereen kontsumora destinatzen ez diren lehengaiak lortzeko, ekoizpenetik erretiratu diren lurren erabilera arautzen duena.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Zenbait belarki-laboreren eta ehungintzarako ez den lihoaren ekoizleentzako laguntza-araubidea ezartzen duen Kontseiluaren 1992ko ekainaren 30eko 1765/1992 (EEE) Arautegiak, 7.4. atalean, xedatzen duenez, gehienbat gizaki edo abereen kontsumorako ez diren produktuak Europako Elkartean elaboratzera destinatzen diren gaiak lortzeko erabili ahal izango dira ekoizpenetik erretiratzen diren lurrak, baldin kontrol sistema eraginkorrak erabiltzen badira. Aipaturiko arautegi hori Kontseiluaren irailaren 26ko 2336/1995 (EE) Arautegiak aldatu du azken aldiz.

Batzordearen 1993ko otsailaren 15eko 334/1993 (EEE) Arautegiak arlo horretan aplikatzekoak diren xedapenak ezartzen ditu. Aipaturiko arautegi hori Batzordearen 1994ko martxoaren 18ko 608/1994 (EEE) Arautegiak eta Batzordearen 1995eko uztailaren 26ko 1870/1995 (EE) Arautegiak aldatu dute geroago.

Kontseiluaren 1992ko azaroaren 27ko 3508/1992 (EEE) Arautegiak eta Batzordearen 1992ko abenduaren 23ko 3887/1992 (EEE) Arautegiak -zein Batzordearen abuztuaren 22ko 2015/1995 (EE) Arautegian aldatu baitu azken aldiz-, eta haiek garatu eta aplikatzeko xedapenek, Europako Elkartearen laguntza-araubide batzuk kudeatu eta kontrolatzeko sistema integratua finkatzen dute.

Halaber, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 1995eko abenduaren 14ko Aginduak "azalerak" izeneko laguntzak, aziendarentzako sariak eta mendiko konpentsazio-ordainak eskatu eta emateko prozedura arautzen du 1996. urterako.

Ondorioz, Autonomi Estatutuko 10.9. atalak Euskal Autonomia Elkarteari iratxikitako eskumena kontutan hartuz, eta 27/1983 Legeak lurralde historikoei iratxiki zizkien eskumenak gogoan izanik, baita Estatuko Administrazio Zentralarekiko koordinaziorako bideak ezarri beharra ere, zeinek bere eskumenak behar bezala erabil ditzan, bidezkotzat jotzen da Europako Elkarteko arautegien alderdi batzuk jaso eta antolatzea, hedapen handiago horren bitartez izan daitezkeen interesatu guztienganaino heltzeko xedeaz, beti ere Europako Elkartearen arautegi horien zuzeneko aplikazioaren kaltetan jo gabe, eta hauxe

1. atala.- Xedea eta xedapen orokorrak.

1.- Kontseiluaren 1992ko ekainaren 30eko 1765/1992 (EEE) Arautegiak eta bera garatu eta aplikatzeko xedapenek ezartzen dituzten konpentsazio-ordainketei loturik dauden eta ekoizpenetik erretiratu diren lurrak, denak edo haietariko batzuk, erabiltzeko araubidea 1996-97ko merkaturatze-kanpainarako (1996ko uzta) antolatzea da honako agindu honen xedea.

2.- Aipaturiko lur erretiratuak gehienbat elikadurarako ez diren produktuak fabrikatzeko lehengaiak lortzeko bakarrik erabili ahal izango dira, , agindu honetan arautzen diren baldintzetan, lehen aipaturiko Batzordearen 334/1993 (EEE) Arautegian xedaturikoarekin bat etorriz. Arautegi hori Batzordearen 608/1994 eta 1870/1995 (EE) Arautegiek aldatu dute.

3.- Ekoizpenetik erretiratutako lurretan lantzen den laborea azukre-erremolatxa, topinanbua (frantses patata) edo txikori sustraia bada, ez da konpentsaziorik ordainduko lurrak erretiratzeagatik; hala ere, agindu honetako xedapenak aplikatuko dira, konpentsaziorik ordainduko balitz aplikatuko liratekeen bezalaxe.

4.- Agindu honen 4.1. atalean adierazitako lehengaien kasuan, 2. ataletik 9.era bitartean, biak barne, eta 11. atalean xedaturikora makurtu beharra egongo da.

10. atalean adierazitako lehengaien kasuan, 10 eta 11. ataletan xedaturikora makurtu beharra egongo da.

2. atala.- Destinatariak.

Agindu honetako erabilera-araubidearen destinatariak ondoko hauek izango dira:

a) "Eskatzailea", hau da, nekazaritzako ustiategiaren titularra izanik, adierazitako 1765/1992 (EEE) Arautegian eta bera garatu eta aplikatzeko xedapenetan ezarritako konpentsazio-ordainketa eskatzen duena.

b) "Lehen transformatzailea", hau da, araubide honetan jasotako produkturen bat lortzearren, araubide honen barruan sartutako lehengaien lehenengo transformazioa burutzen duen erabiltzailea.

c) "Jasotzailea", hau da, agindu honen 5. atalean adierazitako kontratua sinaturik, aipaturiko lehengaiak bere kontura eta aginduan aurrikusitako helburuetarako erosten dituen edozein pertsona.

Agindu honi dagokionez, nekazaritza-ustiategiaren titularrak "azalerak" eskabidea aurkeztu behar dueneko lurralde historikoko foru aldundiko organo jakin bat eta Eusko Jaurlaritzako Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Nekazaritza eta Landa Garapenerako Zuzendaritza izango dira organo eskudunak.

4. atala.- Lehengaiak eta azken produktuak.

1.- Erretiratutako lurretan landu ahal izango diren lehengaiak 334/1993 (EEE) Arautegiaren I. eraskineko zerrendan adierazitakoak dira, eta bakar-bakarrik azken erabilera nagusia arautegi beraren II. eraskineko zerrendan jasotako produktuetarik baten bat lortzea denean. Aipaturiko arautegia 1870/1995 (EE) Arautegiak aldatu zuen azken aldiz.

2.- Lehengaien tranformazioaren bidez lortzen diren eta elikadurarako ez diren produktuen balio ekonomikoak, transformazio prozesu berean lortzen diren eta gizaki edo abereen kontsumora destinatzen diren gainerako produktuena baino handiagoa izan beharko du.

3.- Lantzen diren lehengaiek hurrengo atalean adierazten den kontratuaren xede izan behar dute.

5. atala.- Kontratua.

1.- Erretiratutako lurretan landutako lehengaia, ekoizle eskatzaile eta jasotzaile edo lehen transformatzaile baten artean delako lehengaia erein baino lehen egingo den kontratuaren xede izango da.

2.- Aipaturiko kontratuan, gutxienez, ondoko hauek ezarriko dira:

a) Alderdi kontratatzaileen izen-deiturak eta egoitza.

b) Kontratuaren iraupena.

c) Kontratuaren xede diren lurzatien azalera, kokalekua eta identifikazioa.

d) Lurzati bakoitzeko lehengaiaren espezie eta barietatea.

e) Espezie eta barietate bakoitzeko aurrikus daitekeen lehengai kopurua, eta entregari aplika dakizkiokeen baldintza guztiak. Kopuru horrek, gutxienez, foru organo eskudunak delako lehengairako ereduzkotzat jotzen duen emaitzaren bestekoa izan beharko du.

g) Arbi edo koltza haziak, ekilore haziak, edo soja haziak direnean halako kontratuaren xede, aurrekoez gain, gizaki edo abereen kontsumoa ez den beste edozein erabileratarako aurrikusten den azpiproduktu kopurua.

6. atala.- Eskatzailearen baldintza eta inguruabarrak.

Honako araubide honek ondoko baldintza eta ingurabarrak ezarriko dizkio eskatzaileari:

1.- Eskatzaileak, "azalerak" laguntzarako eskabidean, jarraian aipatuko diren datuak aurkeztuko dizkio foru aldundiaren organo eskudunari lehengai horiek landuko diren lurzati bakoitzari buruz:

a) kokalekua, katastroko identifikazioa eta azalera;

b) landutako lehengai bakoitzaren espezie eta barietateak;

c) espezie eta barietate bakoitzerako aurrikusten den emaitza.

Ustiategi berean izanik, ekoizpenetik erretiratu ez diren eta espezie edo barietate berekin lantzen diren lurrei buruz ere datu berberak adierazi beharko dira.

2.- Eskatzaileak biltzen dituen lehengaietarik guzti-guztia entregatu beharko dio jasotzaile edo lehen transformatzaileari.

3.- a) Eskatzaileak "azalerak" laguntzarako eskabidea aurkeztu ondoren, alderdi kontratatzaileek kontratua aldatu edo hutsaltzen badute, eskatzaileak eskua izango du konpentsazioa erreklamatzeko, baldin ondoko hauek betetzen badira:

- eskatzaileari dagokion foru organo eskudunak aldaketa edo hutsalketaren berri jasotzen badu, behar diren kontrolak egin ahal izateko xedeaz;

- jakinarazpen hori "azalerak" laguntzarako eskabidea aldatzeko ezarri den epearen barruan gauzatzen bada, 1996ko maiatzaren 15era bitartean, alegia; eta

- jatorrizko kontratuak estalitako azalera zabaltzea ez bada aldaketaren helburua.

4.- Eskatzaileak, bilduriko lehengaiaren kopuru osoa aitortuko dio foru organo eskudunari, espezie eta barietate bakoitzeko, eta lehengai hori nori entregatu dion baieztuko du.

7. atala.- Jasotzaile eta lehen transformatzailearen baldintza eta inguruabarrak.

Jasotzaile edo, kasuan kasu, lehen tranformatzaile gisa jardun nahi duen pertsona fisiko zein juridikoa, agindu honetan aurrikusitakoari dagokionez, ondoko baldintza eta inguruabarretara makurtuko da:

1.- a) Asmo hori idatziz adierazi beharko dio Nekazaritza eta Landa Garapenerako Zuzendaritzari, behar diren identifikazio-datuak emanez; horrez gain, 5. atalean aipatu den kontratuaren hiru ale entregatu beharko ditu, ondoko epe hauen barruan:

- uztailaren 1etik abenduaren 31ra bitartean, biak barne, erein behar diren lehengaien kasuan, kontutan hartutako urteko abenduaren 31ra arte;

- urtarrilaren 1etik ekainaren 30era bitartean, biak barne, erein behar diren lehengaien kasuan, kontutan hartutako urteko apirilaren 15era arte.

b) Kontratuak lehen aipatu diren baldintzak betetzen dituela egiaztatu ondoren, ale bat jasotzaile edo lehen transformatzaileari itzuliko zaio, eta beste bat foru organo eskudunari bidaliko zaio, agindu honen 9. atalean aurrikusten diren ondorioetarako.

c) Eskatzaileak eta jasotzaile edo, kasuan kasu, lehen transformatzaileak 6.3.a) atalaren bigarren marran aurrikusten den data baino lehen kontratua aldatu edo hutsalduz gero, azken bi horietariko batek -bidezkoa zer den- aldatu edo hutsaldu den kontratuaren kopia bat emango dio Nekazaritza eta Landa Garapenerako Zuzendaritzari aipatutako data horretan beranduenez.

3.- Jasotzaileak edo lehen transformatzaileak, azken hori alderdi kontratatzailea izanik zein ez izanik, jaso duen lehengai kopurua jakinaraziko dio Nekazaritza eta Landa Garapenerako Zuzendaritzari. Jasotzaileak edo lehen transformatzaileak lehengai kopuru osoaren ardura hartu behar du bere gain, eta aipaturiko jakinarazpenean espezie eta barietateak adierazi behar ditu, baita lehengaia entregatu dion alderdi kontratatzailearen izen-deiturak eta egoitza, eta entrega egin deneko lekua ere.

Jakinarazpena gauzatzeko epeak hauek dira:

a) urriaren 1a baino lehen, abenduaren 31ra bitartean entregatutako kontratuetarako, eta

b) azaroaren 15a baino lehen, apirilaren 15era bitartean entregatutako kontratuetarako.

4.- Jasotzaileak, lehengaia jaso eta berrogei asteguneko epean, hartu duen lehengaiaren lehen transformatzailearen izen eta helbidea jakinaraziko dizkio Nekazaritza eta Landa Garapenerako Zuzendaritzari.

5.- Jasotzaileak, lehengaia lehen transformatzaileari zuzenean entregatu ezik, entrega-zirkuituan parte hartu duten alderdien helbidea eta lehen transformatzailearen izena eta helbidea jakinaraziko dizkio Nekazaritza eta Landa Garapenerako Zuzendaritzari, lehen transformatzaileak lehengaia jaso eta hurrengo berrogei astegunetako gehienezko epearen barruan.

Parte hartzen duten alderdi guztiek, halaber, lehengaiaren eroslearen izena eta helbidea, eta erosleari saldutako lehengai kopurua jakinaraziko diote Nekazaritza eta Landa Garapenerako Zuzendaritzari berrogei asteguneko epearen barruan.

6.- a) "Azalerak" laguntzarako eskabidea aurkeztu den urteko apirilaren 15erako, beranduenik jota, jasotzaileak edo, kasuan kasu, lehen transformatzaileak hurrengo idazatian adieraziko den bermea oso-osorik ezarri beharko du Eusko Jaurlaritzako Diruzaintza Nagusian, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan xedaturikoarekin bat etorriz (1992ko otsailaren 7ko EHAA).

c) Bermea, elikagaigintzakoa ez den erabilera nagusitzat hartzen den produktu amaitu bilakatzen diren kopuruen proportzioz itzuliko da, Nekazaritza eta Landa Garapenerako Zuzendaritzari kontratuaren xede den lehengaia transformatu dela frogatu ondoren.

Hala ere, jasotzaileak edo lehen transformatzaileak, kasuan kasu, lehengai mota berberei buruzko kontratu bat baino gehiago eginez gero, kontratuek estalitako lehengaietarik ezarritako baldintzak beteaz transformatzen direnen kopuruen proportzioz itzuli ahal izango da kontratu horiek estaltzen dituen berme globala.

Kontratua 6.3. atalean aipaturiko baldintzetan aldatu edo hutsalduz gero, ezarritako bermea azaleraren txikipenaren arabera txikituko da.

d) Edonola ere, beranduenik jota, lehengaia jasotzaileari edo, kasuan kasu, lehen transformatzaileari entregatzen zaioneko urtearen ondorengo bigarren urteko uztailaren 31rako burutu behar da transformazioa.

8. atala.- Kontrolak.

1.- Jasotzaile eta transformatzaileek erregistroak osatu beharko dituzte, zeinetan ondoko datu hauek, gutxienez, agertu beharko baitituzte:

a) Jasotzaileak:

- honako araubide honen markoan transformatzeko saldu eta erosi diren gai guztien kopuruak;

- ondorengo erosle/transformatzaileen izena eta helbidea.

b) Transformatzaileak:

- transformatzeko erosi diren lehengai guztien kopuruak;

- transformazio prozesuan zehar izandako galerak;

- suntsituriko kopuruak eta horretarako zioak;

- transformatzaileak saldu edo lagatako produktuen kopuru eta motak, eta lorturiko prezioak;

- ondorengo erosle/transformatzaileen izena eta helbidea.

2.- Nekazaritza eta Landa Garapenerako Zuzendaritzak, ikuskapen fisikoez eta merkataritza-agirien azterketaz osaturiko kontrolak egingo ditu eta, jasotzaileak edo, kasuan kasu, lehen transformatzaileak bere gain harturiko eginbeharrak betetzen dituela egiaztatuz gero, ezarritako bermeak itzuliko dira.

3.- Kontrolak, gutxienez, egiten diren transakzio eta transformazioen %10ari egin behar zaizkio, eta Nekazaritza eta Landa Garapenerako Zuzendaritzak zehaztuko du, arriskuen azterketan oinarriturik, kontrolatu behar diren horiek zein diren.

9. atala.- Izapideak eta ordainketa.

1.- Nekazaritza eta Landa Garapenerako Zuzendaritzak ondoko hauen berri emango die foru organo eskudunei:

a) jasotzaileak eta lehen transformatzaileak aurkezturiko aitorpen eta jakinarazpenen berri, 7. atalaren 3, 4 eta 5. lerroaldietan ezarritakoarekin bat etorriz, eta

b) lehengo 7.6. atalak aipaturiko bermearen osoko ezarpenaren berri.

2.- Nekazaritza eta Landa Garapenerako Zuzendaritzak, kontratuak egiaztatu ondoren, eskatzaileak eta jasotzaile edota lehen transformatzaileak aurkeztu dituzten aitorpenak bat datozenentz begiztatuko du. Era berean, eskabide bakoitzerako, agindu honetan jasotzen diren baldintzak betetzen direnentz begiztatuko du eta, bereziki, entregaturiko lehengaiaren kopurua produktu horretarako ereduzkotzat hartzen den emaitzarekin bat datorrenentz. Hori guztia, ekoizpenetik erretiraturiko lurrengatiko konpentsazioa ordaintzeko ala ukatzeko agindua emateko helburuaz egingo da.

10. atala.- Elikadurarako ez diren laboreak.

Ekoizpenetik erretiratu beharrari loturiko lurretan gizaki edo abereen kontsumorako ez diren lehengaiak landuz, konpentsazio-ordainketa lortu nahi duen "eskatzaileak" ondoko beharkizun hauek bete behar ditu:

a) 334/1993 (EEE) Arautegiaren II. eraskinean adierazitako lehengaietariko baten bat ekoiztea. Arautegi hori 1870/1995 (EE) Arautegiak aldatu du azken aldiz.

b) Dagokion foru aldundiaren organo eskudunari, "azalerak" laguntzarako eskabidearekin batera, idazki bat bidaltzea, non konpromezua hartuko baitu, lehengaiak erabili edo salduz gero, aipatutako 334/1993 (EEE) Arautegiaren III. eraskinean ezarritakoarekin bat datozen helburuetara destina daitezen lehengaiok. Aipatutako arautegi hori, esan bezala, 1870/1995 (EE) Arautegiak aldatu zuen.

c) Ekoizpenetik erretiratu beharrari loturiko lurzatiak zein diren, lurzati horiei dagozkien laboreak zein diren, laboreen zikloak zenbat irauten duen eta uztari zer nolako aldizkakotasuna aurrikus dakiokeen adieraztea aurreko idazatian aipatutako idazkian.

11. atala.- Koordinazioa.

1.- Nekazaritza eta Landa Garapenerako Zuzendaritzak lurralde historikoetako eta Estatuko Administrazio Zentraleko organo eskudunekiko koordinazioa lortzeko bide egokiak ezarriko ditu, zeinek bere eskumenak behar bezala erabil ditzan, norbanakoen interesen berme gisa.

2.- Aurreko idazatian aurrikusitakoari dagokionez, organo eskudunek eredu egokiak jarriko dituzte interesatuen esku, eskabideak aurkeztea eta agindu honetan ezarritako eginbeharrak betetzea errazagoa izan dadin.

Honako agindu hau argitaratu baino lehen sinatu diren kontratuak, aginduari egokituz gero, hemen arauturiko araubideaz baliatu ahal izango dira.

Lehenengoa.- Agindu honetan aurrikusi ez den guztian, Europako Elkarteko arauek eta garapen eta aplikaziorako gainerako xedapenek ezarritakoa aplikatuko da.

Bigarrena.- Ahalmena ematen zaio Nekazaritza eta Landa Garapenerako zuzendariari honako agindu hau aplikatu eta betearazteko behar diren egintzak buru ditzan.

Hirugarrena.- Honako agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1995eko abenduak 18.

Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

JAVIER RETEGUI AYASTUY.

<FONT SIZE=2>


Azterketa dokumentala