Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

2. zk., 1996ko urtarrilaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herrizaingoa
11

ERABAKIA, 1995eko abenduaren 15ekoa, 1994ko ekainaren 10ean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 110 zkan argitaratutako Euskal Autonomi Elkarteko Polizian destinoak betetzeko deialdia onartu eta argitaratzen duen Segurtasun sailburuordearen 1994ko ekainaren 7ko Erabakiaren aurka aurkeztutako errekurtsoa ezezten duen 1994ko urriaren 4ko Herrizaingo sailburuaren Aginduaren aurka, UGT-k ezarrita, Euskal Herriko Justizi Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Sailean jarraitzen den 5138/94-2 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesa izan dezaketenei dei egiteko dena.

1994ko ekainaren 10ean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 110 zkan argitaratutako Euskal Autonomi Elkarteko Polizian destinoak betetzeko deialdia onartu eta argitaratzen duen Segurtasun sailburuordearen 1994ko ekainaren 7ko Erabakiaren aurka aurkeztutako errekurtsoa ezezten duen 1994ko urriaren 4ko Herrizaingo sailburuaren Aginduaren aurka, UGT-k administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (5138/94-2 zenbakiduna.) jarri ondoren, eta administrazioarekiko auzi-eskumenari buruzko Legearen, apirilaren 30eko 10/1992 Legeko idazketan hain zuzen, 64. atalean xedatutakoarekin bat etorriz, jatorrizko espedientea igortzea eskatu zaigunez, Herrizaingo Sailaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 27ko 217/1993 Dekretuaren 7. atalean Lege Araubideko Zuzendaritza honi izendatzen zaizkion eskuduntzen arabera, honen bidez dei egiten zaie aipatu auzian interesa izan dezaketen guztiei, Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta bederatzi eguneko epean, Euskal Herriko Justizi Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Sailean ager daitezen eta, egokitzat jotzen badute, euren bidezko interesen alde egiteko.

Izan ditzan ondorioetarako egiten dut hori.

Vitoria-Gasteiz, 1995eko abenduak 18.

Lege Araubideko zuzendaria,JOSÉ LUIS AURTENETXE GOIRIENA.


Azterketa dokumentala