Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 1995eko maiatzaren 19a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Gernika-Lumoko Udala
2051

IRAGARPENA, Gernika-Lumoko Udalerrian edateko uraren behe-sareari dagozkion ustiapenaren, mantenimenduaren eta berriztapenaren errentamendurako lehiaketari buruzkoa.

Udalbatza Osoak 1995eko martxoaren 30ean izandako osoko bilkuran Gernika-Lumoko Udalerrian edateko uraren behe-sareari dagozkion ustiapenaren, mantenimenduaren eta berriztapenaren errentamendurako lehiaketa arautuko duten baldintza ekonomikoadministratiboei buruzko pleguak onartu ondoren, Bizkaiko

Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuz jendaurrean ikusgai jartzen dira 8 eguneko epean, argitarapenaren biharamunetik zenbatzen hasita, bidezko erreklamazioak aurkez daitezen.

Aldi berean, lehiaketa publikoa iragartzen da, eta baldintzei buruzko pleguaren aurkako erreklamaziorik aurkeztekotan lehiaketa atzeratu egingo da.

Helburua.- Gernika-Lumoko Udalerrian edateko uraren behe-sareari dagozkion ustiapenaren, mantenimenduaren eta berriztapenaren errentamendua.

Lehiaketa-tasa.- Finkatu gabe.

Behin-behingo bermea.- 1.500.000 pezeta.

Errentamenduaren iraupena.- Hitzarmena sinatzen denetik 5 urteko indarraldia izango du, gehienez 7 urtez luzagarri izanik.

Prozedura.1.EspedienteaUdaletxe honetako Obra eta Zerbitzu

Arloan dago ikusgai eta eskuragai.

2.- Plikak Udaletxeko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, goizeko hamarretatik eguerdiko ordubietara arte, iragarkia B.O.E.n argitaratu eta hurrengo 20 asteguneko epearen barruan.

3.- Jendaurrean zabalduko dira plikak, beroiek aurkezteko epea amaitu eta hurrengo asteguneko 13etan.

Eskatutako dokumentazioa eta sailkapena.-

Baldintzapleguanfinkatutakoaren araberakoak.

Proposamen-eredua.- Baldintza-pleguan finkatutakoa.

Gernika-Lumo, 1995eko apirilak 18.

Alkatea,

EDUARDO VALLEJO DE OLEJUA.


Azterketa dokumentala