Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 1995eko maiatzaren 19a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasuna
2048

LEHIAKETA PUBLIKOA, "Gurutzetako ospitalean kirofanoetarako klimatizatzaileen erosketa eta instalazioa" kontratatzeko.

Espediente zenbakia: 190/20/0/00084/3602/0495

S.C.

Kontratuaren xedea: «Gurutzetako ospitalean kirofanoetarako klimatizatzaileen erosketa eta instalazioa».

Lizitaziorako aurrekontua: 40.000.000 PTA.

Bulegoak: administrazio klausula partikularren pleguaren karatula, oinarri-arau teknikoena eta lehiatzaileentzat interesgarri izan daitezkeen gainerako agiriak

Osakidetzaren egoitza nagusian daude eskuragarri (Araba kalea, 5 - Vitoria-Gasteiz), 9:00etatik

13:00etaraeta 15:00etatik 17:00etara.

Behin-behineko bermea: lehiaketan parte hartu ahal izateko beharrezkoa izango da Osakidetzako Diruzaintza erakunde autonomoan (Araba k.,5, Vitoria-Gasteiz) administrazio klausula partikularren karatularen 17. puntuan xedatutakoari dagokion behinbehineko fidantza jartzea. Fidantza hau abalen bitartez gauzatzen bada ez da Diruzaintzan ezarri beharko.

Eskaintza eredua: administrazio klausula partikularren pleguaren 1. eraskin legez ageri dena.

Aurkezteko epea eta lekua: Osakidetzako egoitza nagusian aurkeztu beharko dira eskaintzak, 1995eko ekainaren 23ko 12:00ak baino lehen. Helbidea: Araba kalea, 5 - 01006 VitoriaGasteiz.

Jendaurreko agertarazpena: Kontratuetarako Arautegi

Orokorraren 100. atalean ohartemandako jardunbide berriaren araberako eskaintzarik jasotzen ez bada,

1995eko uztailaren 5ean, 10:15etan agertaraziko dira eskaintzak Osakidetzaren egoitza nagusian.

Kontratuetarako Arautegi Orokorraren 100. atalean ohartemandako jardunbide berriaren araberako eskaintzarik jasotzen bada, agertarazpena 1995eko uztailaren

17an, 10:00etan egingo da.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan adierazitako agiriak aurkeztu beharko dituzte lehiatzaileek.

Vitoria-Gasteiz, 1995eko maiatzak 2.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

RODRIGO GARCÍA AZURMENDI.


Azterketa dokumentala