Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 1995eko maiatzaren 19a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Garraioak eta Herrilanak
2046

AGINDUA, 1995eko maiatzaren 2koa, Garraio eta Herrilan sailburuarena, "Lemoa-Amorebieta trenbidea bikoizteko proiektua"k eta haren 1. proiektu aldatuak hartutako ondasun eta eskubideen zerrenda berria jendaurrera atera eta haiek okupatu aurreko egunak finkatzeko dena.

Jaurlaritzaren Kontseiluak 1989ko apirilaren 11n «Euskal Autonomi Elkarteko Trenbideen alorreko iharduketa plana» onartu zuen eta 1994ko irailaren 27an «1994-1999 Trenbide Iharduketa Plana» eta plan horietako iharduketen artean Lemoa eta Amorebieta arteko trenbidea bikoiztea sartzen da.

1992ko azaroaren 10eko Aginduaren bidez «LemoaAmorebieta trenbidea bikoizteko proiektua» onartu zen. Proiektuaren hainbat alderdi aldatu egin ziren ordea, eta hortaz, 1994ko abuztuaren 22ko Agindu bidez «Lemoa-Amorebieta trenbidearen bikoizketaren

1. Proiektu aldatua» onartu zen. Irailaren 28ko

1211/1990 Errege Dekretuak onartutako Lurrretikako

Garraioen Antolaketari buruzko Arautegiaren 228 atalean xedatutakoari jarraikiz, bi proiektuak jendaurrera atera eta Lemoa eta Amorebietako Udalek informazio ofiziala burutu dute.

Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen 10. atalean xedatutakoaren arabera obretarako planek berekin dakarte onura publikokotzat deklaratzea eta, Lurretikako

Garraioen Antolaketari buruzko uztailaren 30eko

16/1987 Legearen 153. atalean ezarritakoaren arabera, kasuan kasuko proiektua onartzeak lineak edo handitze nahiz hobetze lanek hartutako lurren onura publikoa edo interes soziala eta desjabetza ondorioetarako haiek lehenbailehen okupatu beharra deklaratzea dakar.

1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen 15. ataletik 20.era bitartekoetan xedatutakoari jarraikiz, «Lemoa-Amorebieta trenbidea bikoizteko proiektua»k eta «Lemoa-Amorebieta trenbidearen bikoizketaren 1. Proiektu aldatua» harutako ondasun eta eskubideen zerrenda berria jendaurrera atera zen 1995eko martxoaren 14ko Aginduaren bidez eta

Agindu hori apirilaren 4ko 66. zk.ko Euskal Herriko

Agintaritzaren Aldizkarian, apirilaren 4ko 66. zk.ko

Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta egun bereko «EL

CORREO» eta «DEIA» egunkarietan eman zen argitara eta

Amorebietako Udaletxeko iragarki-oholean jarri zen ikusgai legez ezarritako hamabost eguneko epean, bitartean inongo erreklamaziorik aurkeztu ez dela.

Kontutan izanik zer xedatzen duten Nahitaezko

Desjabetzari buruzko Legearen 20., 108.2 eta 111. atalek eta Lege bereko 52. ataleko 2 eta 3. puntuek,

XEDATU DUT:

1) Honekin batera argitara ematen den «LemoaAmorebieta trenbidea bikoizteko proiektua»k eta «Lemoa-Amorebieta trenbidearen bikoizketaren 1.

Proiektu aldatua»k hartutako ondasun eta eskubideen zerrenda berria onartzea eta haiek lehenbailehen okupatu beharra dagoela deklaratzea, Lurretikako Garraioen

Antolaketari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen

153. atalean ezarritako ondorioetarako.

2) Zerrendan azaltzen diren ondasun eta eskubideen jabe guztiei dei egitea, bertan zehazturiko egun eta orduan Amorebietako udaletxera ager daitezen, proiektuak hartutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egin eta, bidezkoa bada, haiek formalki okupatu ahal izateko; beharrezkoa izanez gero eta doakienek hala eskatzen badute, lur eremura bertara joateko aukera baztertu gabe. Akta horien eta espedientean jasotako agirien arabera, ekintza horretan bertan erabakiko da okupazioaren aurretik zenbat diru jarri behar den eta, bidezkoa bada, zenbatekoa izango den lehenbailehen okupatu beharra izateagatik dagokien kalteen ordaina.

Ekintza horretara ukitutakoek beraiek edo, haien izenean jokatzeko behar bezalako baimena jaso duten ordezkoek joan beharko dute eta, beren titulartasuna egiaztatzen duten agiriak (eskritura publikoak, Jabegoaren

Erregistroko ziurtagiria edo informaziooharrak,

e.a.) eta beren eskubideak egiaztatzen dituen beste edozein agiri aurkeztu, nahi izanez gero, adituak eta notarioa ere eraman ahal izango dituztela, beren kontura.

3) Agindu hau doakienei banaka jakinarazi eta argitaratzea.

Agindu honek administrazio bidea agortzen du eta bere kontra jakinarazpen edo, kasuaren arabera, azken argitarapen egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta bi hilabeteko epean Euskal Herriko Auzitegi

Nagusiko administrazioarekiko auzietarako Sailean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke soilik.

Vitoria-Gasteiz, 1995eko maiatzak 2.

Garraio eta Herrilan sailburua,

JOSÉ ANTONIO MATURANA PLAZA.

UDALERRIA: AMOREBIETA

FUNTSA ZK. TITULARRAREN IZEN ETA HELBIDEA ERAGIN MOTA DESKRIBAPENA

AZALERA LEKUA EGUNA ORDUA

20/ 2 Textil Bilbao, S. A., kitatzear Aldibaterako 23 x 60 m- ko lursaila, 1.380 m. 2 Amorebieta 95.05.30 10: 00

Madrileko etorb., 26 - 1. B Okupazioa Astepe- ko trenbideko pasonibelaren Udaletxea

20011 - DONOSTIA parean. Zati bat baratzetarako erabilia.

28 M.ª Teresa Arana Bilbao Desjabetza 103,23 m. 2 -ko triangelua 450

m. 2 Amorebieta 95.05.30 10: 30

Iparragirre, 26 eta 115 m. linealeko zerrenda y Udaletxea

48009 - BILBAO 304,85 m. 2 -ko saila Amorebietako geltokiaren ondoan. Belardia.


Azterketa dokumentala