Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 1995eko maiatzaren 19a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Merkataritza, Kontsumoa eta Turismoa
2038

ERABAKIA, 1995eko maiatzaren 4koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Arratzuko Udaleko ur-horniduraren zerbitzurako tarifa berriak onartzeko dena.

Euskadiko Prezioen Batzordeak 1995eko maiatzaren

4an egindako bileran hartutako akordioa argitaratzen da ondoren, guztiek jakin dezaten:

AKORDIOA:

Arratzuko udalak, 1994ko irailaren 1ean egindako bilkuran, Arratzuko udaleko ur-horniduraren zerbitzurako tarifak aldatzeko eskatzea erabaki zuen eta

1995eko martxoaren 24an sartu zen erabaki hori Merkataritza,

Kontsumo eta Turismo Sailean.

Espedientea aztertu ondoren, honakoa izan da irizpena:

alde batetik, batzordeak azkenean onartutako tarifak aski direla eta, bestetik, zerbitzua egiteak dakartzan kostuen egituraren barruan sartzen diren kontzeptuen gorakadari egokitzen zaizkiola.

Abuztuaren 30eko 230/1988 Dekretua eta 1988ko irailaren 21eko Agindua ikusita, Euskadiko Prezioen

Batzordeak, bertaratutako guztiek aldeko botoa eman dutela, honako hau erabaki du:

Lehenengoa.- Arratzuko Udaleko urhorniduraren zerbitzurako tarifak onartzea, ondoren adierazten diren kontzeptu eta kopuruetan eta Balio Erantsiaren gaineko

Zerga barne dutela:

A) Etxean erabiltzeko:

a) Gutxienekoa: (30 m.

3 /hiruhileko) .................. 1.257

PTA/hiruhi.

b) Gainerakoa: ........................................ 47 PTA/m.

3 .

B) Industrian erabiltzeko:

a) Gutxienekoa: (30 m.

3 /hiruhileko) .................. 1.739

PTA/hiruhi.

b) Gainerakoa: ........................................ 63 PTA/m.

3 .

Bazkide berriek estekatzeko ordaindu beharrekoa ............................................... 3.210 PTA.

Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra erabaki honek eta egun horretatik aurrera aplikatu ahal izango dira tarifa berriak.

Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du; beraz, bere aurka administrazioarekiko auzierrekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiak errekurtso horietarako duen salaren aurrean. Bi hilabetekoa izango da errekurtsoa aurkezteko epea, erabaki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 1995eko maiatzak 4.

Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakaria,

FÉLIX GOROSPE RODRÍGUEZ DEL CASTILLO.


Azterketa dokumentala