Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 1995eko urtarrilaren 4a, asteazkena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasuna
60

ERABAKIA, 1994ko abenduaren 12koa, Osakidetzako Gipuzkoako Barrutiko zuzendariarena, Mendaroko ospitalerako arropa garbitzeko zerbitzurako 230/20/1/00128/2702/1194 T.A zenbakiko lehiaketa publikoaren bidez egindako kontratazioa baliogabetzeko dena.

1994ko azaroaren 21ean, 221 zenbakiko EHAAn kontratazio hori egiteko lehiaketa publikoa argitaratu zen.

Ospitaleko Zuzendaritzak oinarri-arau teknikoen pleguan huts batzuk antzeman dituela adierazi du. Izan ere, ez zen aipatzen zenbat kilo izara, ez egindako erropen zenbatekoa, ez eta, eskatutako zerbitzuaren arabera, lizitaziorako unitate bakoitzaren prezioa ere.

Horregatik, Osakidetzako Gipuzkoako Barrutiko zuzendariak hau

ERABAKI DU:

Mendaroko ospitalerako arropa garbitzeko zerbitzurako

230/20/1/00128/2702/1194 T.A zenbakiko lehiaketa publikoaren bidez egindako kontratazioa baliogabetzea eta sortu diren administrazio egintzak artxiba daitezela agintzea.

Donostia-San Sebastián, 1994ko abenduak 12.

Barrutiko zuzendaria,

RAFAEL CERDAN ARANDIA.


Azterketa dokumentala