
3. zk., 1995eko urtarrilaren 4a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
57
AGINDUA, 1994ko azaroaren 23koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Ermuako (Bizkaia) "San Pelayo" ikastetxe pribatuaren titulartasun-aldaketa onartzen duena.
Ermuako (Bizkaia) «San Pelayo» ikastetxe pribatuaren titularra den Rodolfo Álvarez Benito jaunak zentro horren titulartasuna «Sociedad Cooperativa de Enseñanza
Cespe S.Coop. Ltda.»-ren alde aldatzeko egin duen proposamena aztertu da.
Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Historikoko Ordezkaritzak izapidetu du espedientea, espediente horri indarrean dauden legeek agindutako agiriak erantsi zaizkio eta Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoak bere txostena eman du.
Ikastetxe pribatuetan araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitaria emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errge Dekretua (9ko EBO) eta gai honetan aplikagarri diren indarreko gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau
ERABAKI DUT:
1. atala.- Ermuako (Bizkaia) udalerriko San Isidro kalean, z/g., dagoen «San Pelayo» ikastetxe pribatuaren titulartasun-aldaketari baimena ematea, kode zk.:
48004477. Titulartasun hori orain arte Rodolfo Álvarez
Benito jaunak izan du eta hemendik aurrera «Sociedad
Cooperativa de Enseñanza Cespe S. Coop. Ltda.» elkarteak izango du eta ikastetxe horren titulartasuna aitortzen zaion horrek ordezkatuko ditu ikastetxe horren obligazio eta zama guztiak.
2. atala.- Titulartasun-aldaketa hau Ikastetxeen
Erregistroan inskribatuko da eta horrek ikastetxeen arauzko ihardunean ez du eraginik izango.
Vitoria-Gasteiz, 1994ko azaroak 23.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
FERNANDO BUESA BLANCO.
RSS