
3. zk., 1995eko urtarrilaren 4a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
56
AGINDUA, 1994ko azaroaren 23koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Sopuertako (Bizkaia) "San Viator" ikastetxe pribatuari hezkuntza bereziko zereginen ikaskuntza modalitatea irakasteko baimena emateko dena.
Zentru horretan hezkuntza bereziko zereginen ikaskuntza modalitatea irakasteko baimena eskatuz Sopuertako (Bizkaia) «San Viator» ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren legezko ordezkariak hasiarazitako espedientea aztertu da.
Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak izapidetu du espedientea eta gai horretan eskumena duten erakundeek aldeko txostena eman dute.
Hezkuntza-sistemaren antolakuntza orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren 36.1 atala, hezkuntza bereziaren antolakuntzari buruzko martxoaren 6ko (16ko EBO) 334/1985 Errege Dekretua eta gai honetan aplikagarri diren indarreko gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau
ERABAKI DUT:
/p>
Atal bakarra.- 1994/95 ikasturtetik aurrera, zereginen ikaskuntza deritzon modalitatea, hezkuntza bereziko unitate baten edukieraz, irakasteko baimena ematea «San Viator» ikastetxe pribatuari; helbidea: Cerro de
San Cristobal, 2, Sopuerta (Bizkaia); erregistro zk.:48007818; titularra: Religiosos de San Viator erakundea.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.- agindu honetan dagoen baimen emateak ez du esan nahi, inolaz ere, hezkuntza itunen araubidearen bitartezko laguntzarik lortu denik.
Bigarrena.- agindu honen aurka administrazio-arekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango zaio Euskal Herriko
Auzitegi Nagusiari, Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian argitaratu eta bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 1994ko azaroak 23.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
FERNANDO BUESA BLANCO.
RSS