
3. zk., 1995eko urtarrilaren 4a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileak
Herrizaingoa
52
ERABAKIA, 1994ko abenduaren 19koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Ertzaintzako oinarrizko eskalako 370 lanpostu betetzeko hautaketa saioetarako epaimahaikideen eta ordezkoen izendapena eta onartutako eta baztertutako izangaien behin-betiko zerrenda argitaratzen dituena.
Ertzaintzaren oinarrizko eskalako 370 lanpostu betetzeko hautaketa saioetarako deia egiten duen
1994ko urriaren 7ko Erabakiaren (urriaren 14ko
EHAA, 196 zk.) 4.3 eta 5.1 oinarri-arauetan ezarritakoaren arabera, honako hau
ERABAKI DUT:
Lehenengoa.- 1994ko urriaren 7ko Erabakiaren 5.1 oinarri-arauean ezarritakoaren arabera, epaimahaikideak izendatzea, I. eraskinean jasotako eran.
Bigarrena.- Ikastegiko zuzendariaren 1994ko azaroaren
23ko Erabakian (abenduaren 2ko EHAA, 230 zk.) argitaratutako onartutako izangaien behinbehineko zerrendan, Erabaki honen II. eraskinean zerrendaratutako izangaiak sartu eta gero, zerrenda hori behinbetiko zerrendatzat jotzea.
Hirugarrena.- Oposaketako lehen aldiko lehengo saioko azterketak egiteko eguna, ordua eta tokia III. eraskinean jasotakoaren arabera argitaratzea.
Erabaki honen aurka errekurtso arrunta jarri ahal izango da Segurtasun sailburuorde jaunaren aurrean,
EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hilabeteko epean.
Arkaute, 1994ko abenduak 19.
Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,
JON ETXEBARRIA ORUE.
I. ERASKINA
ERTZAINTZAREN 15. TXANDARAKO
EPAIMAHAIAREN OSAKETA
Lehendakari:
Adolfo Fernández Alustiza jn. t. argia, Herritarren
Segurtasunerako zuzendaria.
Lehendakariorde:
Javier Escalada Gutierrez jn. t. argia, Krimen Gaietarako
Ertzaintzaren zuzendaria.
Ordezkoa: Joseba Cuñado Oñate jn.
Bokalak:
José Manuel Betanzos Ibarra jn. t. argia, Ekintzetarako
Baliabideen zuzendaria.
Ordezkoa: Jesús Angel Alonso González jn.
Javier Inda Ortiz de Zárate jn. t. argia, Segurtasun
Sailburuordearen Kabineteko zuzendaria.
Ordezkoa: Rosa María Celada Calvo and.
Juan Carlos Etxegarai Aguirremota jn., Euskal
Herriko Poliziaren Ikastegiko Gaikuntza Alorreko
Azterlan eta Plangintza Kabineteko arduraduna.
Ordezkoa: Guadalupe Camino García and.
José Ignacio Bilbao Bilbao, Ertzaintzaren Hautapen eta Jarraipen Alorreko arduraduna.
Ordezkoa: Fernando Murguiondo Aizpurua jn.
María Idoia Zapirain Bilbao and., Lehendakaritza,
Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Saileko ordezkaria.
Ordezkoa: Marisa Etxebarría Querejeta and.
Txomin Iturralde Jainaga jn. t. argia, Euskal Herriko
Unibertsitateko ordezkaria.
Ordezkoa: Javier Maqueda Lafuente jn.
Santiago Martinez de Lizardui jn. t. argia, Herri-Arduralaritzaren
Euskal Erakundeko ordezkaria.
Ordezkoa: Fulgencio Aledo Amorós jn.
Idazkari:
Jesús Manuel González Núñez jn., Euskal Herriko
Poliziaren Ikastegiko Langile eta Baliabide Arloko arduraduna.
Ordezkoa: Iñigo López de Uríbarri jn.
II. ERASKINA
ONARTUTAKOEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAN
JASOTAKO IZANGAIAK
ESKAERA N.A.N. ABIZENAK ETA IZENA
7462
7470
7529
7530
3867
7478
6006
3947
7491
7473
7528
7021
7527
6222
788
III. ERASKINA
1994.eko urriaren 7ko Erabakiaz (urriaren 14ko
EHAA, 196 zk.) Deitutako hautaketa saioetako lehen azterketari dagozkion ariketak (saio psikoteknikoak),
1995eko urtarrilaren 14an, goizeko 09:00 etan, Bilboko
Erakusketa Azokako 7 eta 8 pabiloietan izango dira.
RSS