Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 1995eko urtarrilaren 4a, asteazkena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
50

486/1994 DEKRETUA, abenduaren 27koa, Koordinazio idazkari nagusiaren kargu-uztea, berak hala eskatuta, xedatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen

18. ataleko j) idazatian, 26. ataleko 6. idazatian eta 29. atalean xedatzen denarekin bat etorriz, Lehen lehendakariorde eta Ekonomi Gaietarako lehendakariordearen proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak

1994ko abenduaren 27an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

1. atala.- Roberto José Alonso Ruiz jaunak, berak hala eskatuta, Koordinazio idazkari nagusi izateari utz diezaiola. Aldi berean, eskerrona adierazten zaio egindako zerbitzuengatik.

2. atala.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 1994ko abenduak 27.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Lehen lehendakariordea eta Ekonomi Gaietarako lehendakariordea,

JON IMANOL AZUA MENDIA.


Azterketa dokumentala