Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 1995eko urtarrilaren 4a, asteazkena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
38

2/1995 DEKRETUA, urtarrilaren 3koa, Jaurlaritzaren lehendakariordeek eta sailburuek euren egitekoak utz ditzatela xedatzen duena.

Euskal Herriko Autonomia Estatutuko 33.2 atalean eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko

8.b) atalean ematen zaizkidan eskuduntzez baliatuz, hauxe

XEDATU DUT:

/p>

Atal bakarra.1.Ondorengo pasarteetan aipatzen diren lehendakariordeek eta sailburuek euren karguak utz ditzatela.

Euskal Autonomi Elkartearen alde egin duten lanagatik eskerronak ematen dizkiet. - Jon Imanol Azua Mendia jauna, lehen lehendakariordea,

Ekonomi Gaietarako lehendakariordea eta

Industri eta Energi sailburua. - Fernando Buesa Blanco jauna, Gizarte Gaietarako lehendakariordea eta Hezkuntza, Unibertsitate eta

Ikerketa sailburua. - Joseba M. de Zubia y Atxaerandio jauna, Lehendakaritza,

Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako sailburua. - Juan M.ª Atutxa Mendiola jauna, Herrizaingo sailburua. - José Luis Larrea Jiménez de Vicuña jauna, Ekonomi eta Ogasun sailburua. - José Ramón Recalde Díez jauna, Zuzentza sailburua. - Iñaki Azkuna Urreta jauna, Osasun sailburua. - Paulino Luesmas Correas jauna, Lan eta Gizarte

Segurantza sailburua. - Joseba Arregi Aranburu jauna, Kultura sailburua. - Josu Bergara Etxebarria jauna, Garraio eta Herrilan sailburua. - José Antonio Maturana Plaza jauna, Hirigintza,

Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua. - José Miguel Goikoetxea Askorbe jauna, Nekazaritza eta Arrantza sailburua. - Rosa Díez González andrea, Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburua.

2. Karguak uzten dituzten Jaurlaritzako kideek euren egitekoak betez jarraituko dute Jaurlaritza berriko kideak euren karguez jabetu arte.

GEHIGARRIZKO XEDAPENA

1. Lehen lehendakariordea eta Ekonomi Gaietarako lehendariordeak eta Gizarte Gaietarako lehendakariordeak euren laguntzarako dituzten administrazio mailako egiturak ezabatu egiten dira.

2. Lehendakariorde horiek euren laguntzarako dituzten administrazio mailako egituretan diharduten goikargudunen kargu-uztea egingo du Jaurlaritzaren

Kontseiluak.

INDARGABETZE XEDAPENA

Eusko Jaurlaritzako lehendakariordeari zenbait eginkizunetarako esku eman eta bere laguntzarako administrazio egiturak zehazteari buruzko martxoaren 5eko

138/1991 Dekretua eta Gizarte Gaietarako lehendakariordearen laguntza egiturak zehazteari buruzko abenduaren

17ko 689/1991 Dekretua ezabatu egiten dira.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik izango ditu ondorioak dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 1995eko urtarrilak 3.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.


Azterketa dokumentala