Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 1994ko azaroaren 14a, astelehena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Merkataritza, Kontsumoa eta Turismoa
4183

AGINDUA, 1994ko azaroaren 7koa, Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburuarena, merkataritzako barneguneen egokitzapenari buruzko hirugarren sarietarako deia egiten duen 1994ko uztailaren 19ko Aginduan jasotako merkataritzako barneguneen egokitzapenari buruzko hirugarren sarietan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea luzatzen duena.

Mekataritza, Kontsumo eta Turismo sailburuaren

1994ko uztailaren 19ko Agindua argitaratu zen

1994ko abuztuaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren

Aldizkarian, 152. alean alegia. Agindu horren bidez, merkataritzako barneguneen egokitzapenari buruzko hirugarren sarien deialdirako den araubidea ezartzen da. Dituzten ezaugarriak direlaeta merkataritza banaketaren alorra hobe dezaketen eta biharetziko egitasmoetarako eredugarriak izan daitezkeen merkataritza barneguneak baloratu eta bereiztea xede duen sustapenbideari, 1992. urtean hasitakoari hain zuzen, ekin nahi zaio. Interesatuek aurkeztu behar dituzten agiriak agertzen dira 1994ko uztailaren 19ko Aginduko zortzigarren oinarri-arauan; agiriok, 1994ko azaroaren

15ean aurkeztu beharko direla ere finkatzen da.

Merkataritzako barneguneen egokitzapenari buruzko hirugarren sarietan ahalik eta merkataritza enpresarik gehien, bai minoristak eta bai profesionalak ere, parte har dezaten, eta agindua zein egunetan argitaratu zen kontutan hartuz, bidezkotzat jotzen da 1994ko uztailaren

19ko Aginduan jasotako epea, eskabideak aurkezteari buruzkoa, luzatzea; ondorioz, hauxe

XEDATU DUT:

/p>

Atal bakarra.- 1994ko uztailaren 19ko Aginduan jasotakoaren arabera, merkataritzako barneguneen egokitzapenari buruzko hirugarren sarietan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea luzatzea 1994ko azaroaren

30erarte.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hartuko du indarra agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 1994ko azaroak 7.

Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburua,

ROSA DÍEZ GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala