Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 1994ko azaroaren 14a, astelehena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa
4182

413/1994 DEKRETUA, urriaren 25ekoa, Amorebieta-Etxanoko udalak, nahitaezko desjabetza egiteko, "Ibaizabal ibaiaren kanalizazio lanen proiektua" burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu behar dituela deklaratzeko dena.

«Ibaizabal ibaiaren kanalizazio lanen proiektua» burutzeko desjabetu behar diren ondasun eta eskubideak jendaurrean jartzea erabaki zuen AmorebietaEtxanoko udalak, ohiko bilkuran, 1994ko urtarrilaren

26an. Horren ostean, nahitaezko desjabetzaren eraginpean dauden ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzeko eskatu zitzaion

Eusko Jaurlaritzari, Nahitaezko Desjabetzari buruzko

Legearen 52. atalean ezarritakoaren arabera.

Lehenbailehen hartu beharreko ondasun eta eskubideak banakatuta eta behar bezala xehatuta agertzen dira, identifikatzeko beharrezkoak diren datuekin, espedientean jasotako zerrendan. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen zegokion garaian, hiru arrazoibideidazki aurkeztu ziren eta administrazio espedientean azaltzen deneantxe erabaki ziren idazkiok.

Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko zerbitzu teknikoek aldeko irizpena eman dute, aukeratutako lurren erabilpenak eta indarrean dauden legeak bat datozela adieraziz.

Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da, hirigune osoan uholdeen arriskua ahal den neurrian murrizteko.

Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) atalean xedatzen denaren arabera, lurraldearen hiriginzaantolaketari dagozkion sistema orokorretan edo antolaketa horren elementuren batean nahitaezko desjabetza erabiltzearen ondorioz eragindako ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea

Eusko Jaurlaritzaren eginkizuna da eta, lege horrek

26.2 atalean xedatzen duenari jarraituz, Hirigintza,

Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari dagokio horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.

Ondorioz, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak

1994ko urriaren 25ean egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

/p>

Atal bakarra.- Nahitaezko Desjabetzari buruzko

Legearen 52. atalean eta Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 26.ean xedatutakoari jarraituz, «Ibaizabal ibaiaren kanalizazio lanen proiektua» burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak

Amorebieta-Etxanoko Udalak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea. berariaz hasiarazitako espedientean daude zehaztu eta banakatuta ondasun eta eskubide horiek.

Vitoria-Gasteizen, 1994ko urriak 25.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua,

JOSÉ ANTONIO MATURANA PLAZA.

ETA TURISMO SAILA


Azterketa dokumentala