
216. zk., 1994ko azaroaren 14a, astelehena
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa
4181
412/1994 DEKRETUA, urriaren 25ekoa, Ayalako Udalak, nahitaezko desjabetza egiteko, "Murgako industriarako plan partzialaren proiektua (2. fasea)" burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu behar dituela deklaratzeko dena.
«Murgako industriarako plan partzialaren proiektua (2. fasea)» burutzeko desjabetu behar diren ondasun eta eskubideak jendaurrean jartzea erabaki zuen Ayalako udalak, 1994ko martxoaren 15ean, gobernubatzordeak gai hori eztabaidatu ondoren. Horren ostean, nahitaezko desjabetzaren eraginpean dauden ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzeko eskatu zitzaion Eusko Jaurlaritzari, Nahitaezko
Desjabetzari buruzko Legearen 52. atalean ezarritakoaren arabera.
Lehenbailehen hartu beharreko ondasun eta eskubideak banakatuta eta behar bezala xehatuta agertzen dira, identifikatzeko beharrezkoak diren datuekin, espedientean jasotako zerrendan. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen zegokion garaian, bost arrazoibideidazki aurkeztu ziren eta administrazio espedientean azaltzen deneantxe erabaki ziren idazkiok.
Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko zerbitzu teknikoek aldeko irizpena eman dute, aukeratutako lurren erabilpenak eta indarrean dauden legeak bat datozela adieraziz.
Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da industria berriak jarri ahal izateko, industrialdearen lehenengo fasea ia industriaz beteta baitago.
Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) atalean xedatzen denaren arabera, lurraldearen hiriginzaantolaketari dagozkion sistema orokorretan edo antolaketa horren elementuren batean nahitaezko desjabetza erabiltzearen ondorioz eragindako ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea
Eusko Jaurlaritzaren eginkizuna da eta, lege horrek
26.2 atalean xedatzen duenari jarraituz, Hirigintza,
Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari dagokio horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.
Ondorioz, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak
1994ko urriaren 25ean egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
/p>
Atal bakarra.- Nahitaezko Desjabetzari buruzko
Legearen 52. atalean eta Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 26.ean xedatutakoari jarraituz, «Murgako industriarako plan partzialaren proiektua (2. fasea)» burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak Ayalako Udalak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea. Berariaz hasiarazitako espedientean daude zehaztu eta banakatuta ondasun eta eskubide horiek.
Vitoria-Gasteizen, 1994ko urriak 25.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua,
JOSÉ ANTONIO MATURANA PLAZA.
RSS