Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 1994ko azaroaren 14a, astelehena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lana eta Gizarte Segurantza
4180

AGINDUA, 1994ko urriaren 26koa, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, enpresatan ari diren langileak ordezkatzeko organoen eta administrazio publikoetan diharduten langileak ordezkatzeko organoen hauteskundeetarako, Bizkaia Lurralde Historikorako, arbitro bat gehiago izendatzeko dena.

Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak 1994ko irailaren

14an eman zuen Aginduaren (irailaren 26ko

EHAA, 183 zk.) bidez, enpresatan ari diren langileak ordezkatzeko organoen eta administrazio publikoetan diharduten langileak ordezkatzeko organoen hauteskundeetarako arbitroak izendatu ziren, aurkezten diren murtziloei ebazpena eman diezaien. Aginduaren atal bakarrean arbitro bat izendatu zen Euskal Autonomi

Elkarterako eta arbitro bana hiru lurralde historikoetarako.

Sindikatuetako hauteskundeen prozesua joan den irailaren 15ean hasi zen. Bizkaia Lurralde Historikoan aurkaketa pilo bat egin dira, eta ondorioz, ezinezkoa bihurtu zaio hasieran izendatutako arbitroari, arbitatzearenprozedura guzti horiek berak bakarrik izapidetzea eta horiei erabakia ematea.

Horregatik, Bizkaia Lurralde Historikorako, arbitro bat gehiago izendatzea beharrezkoa da, haustekundeen alorrean aurkeztu diren murtziloak egoki bideratzeko eta, azken finean, hauteskundeen prozesua behar den moduan aurrera eramateko.

Aurrez xedatutakoa betetzeko eta arbitroaren izendapenari zor zaion argitalpena emateko, hau

ERABAKI DUT:

/p>

Atal bakarra.- Enpresatan ari diren langileak ordezkatzeko organoen eta administrazio publikoetan diharduten langileak ordezkatzeko organoen hauteskundeen inguruan aurkezten diren murtziloei ebazpena ematen lagun dezan, Bizkaia Lurralde Historikorako, arbitro bat gehiago izendatzea, hauxe hain zuzen ere:

- José Ignacio Sufrate Simón jauna.

Vitoria-Gasteiz, 1994ko urriak 26.

Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

PAULINO LUESMA CORREAS.


Azterketa dokumentala