
216. zk., 1994ko azaroaren 14a, astelehena
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
4179
ERABAKIA, 1994ko urriaren 27koa, Hezkuntza Administraziorako zuzendariarena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren irailaren 13ko Agindua erabakitzeko dena. Agindu horren bitartez, hezkuntza-premia bereziko (HPB) ikasleak dituzten eta 1994/95 ikasturterako Hezkuntza Bereziko laguntzaileak kontratatzeko beharra duten itunpeko ikastetxeetarako laguntzak emateko deialdia egin zen.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren
1994ko irailaren 13ko Aginduaz, hezkuntzapremia bereziko (HPB) ikasleak dituzten eta 1994/95 ikasturterako
Hezkuntza Bereziko laguntzaileak kontratatzeko beharra duten itunpeko ikastetxeetarako laguntzak emateko deialdia egin zen.
Aipatutako Agindu horretako 7. atalean ezarrita dagoenez, horretarako sortuko diren baloraziobatzordeek aztertu, sailkatu eta hautatuko dituzte eskabideak lurralde bakoitzean. Era berean, dagozkien txosten teknikoak eskatu ondoren, proposamenak behar bezala aurkeztuko dituzte baloraziobatzorde horiek eta Hezkuntza
Administraziorako zuzendariak erabakiko ditu.
Aginduan ezarritako izapide guztiak egin eta gero, eta Lurralde-Ordezkaritzek egin beharreko proposamenak egin ondoren, honako hau
ERABAKI DUT:
Lehenengoa.- Erabaki honen I. eraskinean zerrendatzen diren hezkuntza-premia bereziko (HPB) ikasleak dituzten eta 1994/95 ikasturterako Hezkuntza Bereziko laguntzaileak kontratatzeko beharra duten itunpeko ikastetxeei laguntzak ematea.
Bigarrena.- Erabaki honen II. eraskinean zerrendatzen diren itunpeko ikastetxeei laguntzak ukatzea.
Hirugarrena.- Erabaki honetan ezarritako zenbatekoak ordainduko diren gehienezko kopuruak dira, eta langilearen eta dagokion ikastetxearen artean egindako kontratuan ezarritako iraupenaldiaren eta ordukopuruaren arabera ordainduko dira.
Laugarrena.- Laguntzaren lehen zenbatekoa ordaindu aurretik, honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu ikastetxeak:
- Hezkuntza Bereziko laguntzailearen LH1eko titulazioa (osasun- edo etxearlokoa). - Hezkuntza Bereziko laguntzaile bakoitzarekin egindako lankontratua.
Agiri horiek tokian-tokiko hezkuntzako lurraldeordezkaritzara (Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzura) bidaliko dira, Erabaki hau EHAAn argitaratu eta ondorengo
15 eguneko epean.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.- Administrazioko bidea agortzen ez duen Erabaki honen aurka ohiko errekurtsoa aurkeztu ahal izan zaio Hezkuntza Administraziorako sailburuordeari, hau argitaratzen den egunetik contatzen hasi eta hilabeteko epearen barruan.
Bigarrena.- Erabaki hau EHAAn argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 1994ko urriak 27.
Hezkuntza Administraziorako zuzendaria,
VICENTE REYES MARTÍN.
RSS