Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 1994ko azaroaren 14a, astelehena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapena
4178

ERABAKIA, 1994ko azaroaren 7koa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko frogetarako deia egiten duena.

Abuztuaren 3ko 238/1993 Dekretuak bere 3. atalean ezartzen duenez, Herri-Arduralaritzaren Euskal

Erakundeak, sei hilabetean behin bederen, hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko frogak egiteko deia zabaldu behar du. Froga horietara Euskal Autonomi Elkarteko edozein herriadministraziotako karrerako funtzionariak zein Lan-legepeko langile finkoak aurkez daitezke.

Administrazioihardueraren goiburu izan behar duen eraginkortasunari zor zaionagatik, horrelako frogetan parte hartu ahal izateko, ezinbestekotzat jotzen da gutxienezko maila erakustea, kasuan kasuko hizkuntza gaitasunari buruzko programen arabera, giza bitartekoen ahaleginak eta baliabide materialak alferrik gal ez ditzan, ez Administrazioak, ezta azterketa egileak ere.

Hori dela eta, abuztuaren 3ko 238/1993 Dekretua betez, hauxe

ERABAKI DUT:

/p>

Atal bakarra.- Hizkuntza eskakizunak egiaztatzearren euskara frogak egiteko deialdia onartzea, eraskinean agertzen diren oinarrien arabera.

AZKEN XEDAPENA

Erabaki honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Vitoria-Gasteiz, 1994ko azaroak 7.

Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

PERU BAZAKO ATUTXA.

ERASKINA

EUSKARAREN EZAGUTZA FROGATZEKO

DEIALDIAREN ERABAKIARENA.

OINARRIAK

Lehenengoa.- Euskal Autonomi Elkarteko edozein administraziotako karrerako funtzionarioek, lanlegepeko langile finkoek eta praktikaldiko funtzionarioek har dezakete parte horrelako frogetan, beti ere hurrengo oinarrian agertzen diren baldintzak betetzen badituzte.

Bigarrena.- Xede eta burubiderik gabeko frogarik ez egitearren, deialdi horretara aurkeztu ahal izateko, honako hauek eskatuko dira:

a) Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak antolaturiko euskara ikastaroetan parte hartu duten edo parte hartzen ari diren langileei dagokienez, egiaztatu nahi den hizkuntza eskakizunaren eta eskolaratzeerritmoaren arabera, euskara gaitasunaren gutxienezko maila gainditzea, eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik.

Gutxienezko maila horiek Herri-Arduralaritzaren

Euskal Erakundeak ofizioz egiaztatuko ditu eta hauek dira:

Eskolaratzeerritmoa

2 eta 3 ordu 5 ordu

1. H.E. 4. urratsa 3. urratsa

2. H.E. 6. urratsa 5. urratsa

3. H.E. 10. urratsa 9. urratsa

b) Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak antolatzen ez dituen beste euskara ikastaroetan parte hartu duten edo parte hartzen ari diren langileei dagokienez, aipaturiko mailak edo antzekoak lortuta izatearen egiaztagiria edo zinpeko aitorpena.

Hirugarrena.- Aurreko atalean ezarritakoa ezarrita ere, ondoren azaldutako funtzionarioak eta lanlegepeko langile finkoak deialdi honetara aurkez daitezke, aurreko ataleko mugak kontutan izan gabe:

a) Deialdian parte hartzeko eskabidean euskaldunzaharrak direla aitortzen dutenak. Lortu duten euskara gaitasunaren maila lortu, edozein hizkuntza eskakizunetako frogara aurkez daitezke.

b) Euskaldunzaharra izan gabe, bere burua elebiduntzat duena, gaztelania zein euskara jakiteagatik, nahiz eta gaur egun euskaraz gaitzeko inolako ikastarotan parte hartu ez.

c) Deialdi hau argitaratu orduko edo ondoko sei hilabeteetan derrigorrezko hizkuntza eskakizuna dutenak.

Horrelako langileak, nor bere lanpostuari dagokion hizkuntza eskakizuna edo hori baino beheragoko eskakizun bat egiaztatzeko frogetara soilik aurkez daitezke.

Laugarrena.- Langileek hizkuntza eskakizun bakarreko azterketa egin ahal izango dute.

Laugarren hizkuntza eskakizuneko azterketa, bakarrik euren lanpostuetan hizkuntza eskakizun hori daukaten langileek eta, euren lanpostuetan 3.a edukirik 3. hori egiaztatu duten langileek egin ahal izango dute.

Bosgarrena.- Egiaztatzeko frogetan parte hartu nahi izanez gero, eskabideak aurkezteko epea erabaki hau argitaratzen den egunaren biharamunean hasita, 20 egun naturalekoa izango da. Eskabideak, epe honen barruan, HAEEk bere egoitzetan eskaini eta Zerbitzu zuzendari, Udaletako alkate eta Foru Aldundietako

Lehendakaritza diputatuei bidaliko dien eskabide orriaren bidez aurkeztu beharko dira, beste inolako eskabide eredurik onartuko ez delarik. Eskabideok Herri-Arduralaritzaren

Euskal Erakundearen edozein egoitzatan aurkeztu beharko dira. Hona helbideak:

Vitoria-Gasteiz: Adriano VI, 20.

Oñati: Unibertsitate Zaharra.

Bilbo: Errekalde Zumardia, 18.

Donostia-San Sebastián: Iztueta, 7behea.

Eskabidearekin batera, funtzionariek karrerrako funtzionari izendapenaren kopia edo, bestela, jabetzahartzearen egiaztagiriaren kopia aurkeztu beharko dute; halaber, lan-hitzarmen finkodun azterketarigaiek, euren lan-hitzarmenaren kopia aurkeztu beharko dute. Hau ezinezkoa balitz, langileak bere lan egoera egiaztatzen duen funtzio publikoko gaietan eskumena duen organo titularraren agiria bidali beharko du. Era berean, eskabide orriarekin batera, azterketarigai guztiek euren

NANen fotokopia aurkeztu beharko dute.

5.1.- Interesatuek oinarri hauetan eskatzen diren baldintzak betetzen ez dituen eskabiderik bidaliko balute, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak, indarrean dagoen Herri-Administrazioen Lege Jaurbide eta Guztientzako Administrazio-Jardunbidearen Legearen

71. atalaren arabera, interesatuei hamar eguneko epean eskabide zuzena egiteko eskatu ahal izango die.

Hala egingo ez balute, berriz, eskabidea, besterik gabe, artxibatu egingo litzateke.

5.2.- Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunaren ondorengo 25 egunen barruan Herri-Arduralaritzaren

Euskal Erakundeko zuzendari jaunak, Euskal

Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den erabaki baten bidez, onartutako eta bazter utzitako azterketarigaien Behin-behineko zerrenda argitaratuko du.

5.3.- Onartutako eta bazter utzitako azterketarigaien

Behin-behineko zerrenda argitaratzen den biharamunetik aurrera, 10 egun naturaleko epea izango dute interesatuek, egokitzat jotzen dituzten murtziloak aurkezteko.

Murtzilook idatziz aurkeztu behar zaizkio

HAEEren zuzendariari eta honek hamabost eguneko epean ebatziko ditu, ebazpenaren berri interesatuei banan-banan emango dielarik.

5.4.- Murtziloak aurkezteko epea amaitu ondoren, onartutako eta bazter utzitako azterketarien zerrenda definitiboa onartu eta EHAAn argitaratuko da. Azterketak egiten direnean zerrenda definitiboa argitaraturik ez balego, murtziloa aurkeztu duten langileek azterketa egin ahal izango dute. Azterketa honek, ordea, ez du baliorik edukiko, azterketarigaia onartuta gertatzen ez bada.

Seigarrena.- Eskabide kopurua kontuan hartuta,

Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen esku dago, lehentasunik ez duten eskatzaileentzako frogak bestelakoak baino beranduago egitea. Hala izanez gero, frogak noiz izango diren, onartutako eta bazter utzitako azterketarien zerrenda dakarren Erabakian adieraziko da.

Ondoren zehazten diren egoeretan dauden eskaerek ez dute lehentasunik izango, hots:

a) lortu beharreko hizkuntza eskakizuna lortuta izan eta goragoko baterako froga egin nahi dutenek.

b) derrigortasun-egunik ez duten lanpostuak betetzen dituztenek.

Zazpigarrena.- Frogak zuzendu eta neurtuko dituen

Epaimahaia Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak izendatuko du erabaki bidez; epaimahaikideak euskararen irakaskuntzan, ikerkuntzan eta administrazio-erabileranesperientzia aitortua duten eta T.G. zein laugarren hizkuntza eskakizuna egiaztatua duten funtzionarien artean hautatuko dira.

Nolanahi ere, epaimahaiburua Herri-Arduralaritzaren

Euskal Erakundeko Euskalduntze zerbitzuburua izango da eta idazkaria erakunde bereko teknikari bat.

Epaimahaikideak Herri-Arduralaritzaren Euskal

Erakundeko Zuzendaritzaren erabaki bidez ezagutaraziko dira; erabaki horretan, halaber, frogen eguna, tokia eta ordua adieraziko dira. Erabaki hori Euskal Herriko

Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Epaimahaiak barne-iharduerarako hartutako arauen kaltetan gabe, egoki ikusten dituen laguntzaileak izendatu ahal izango ditu.

Zortzigarrena.- Frogetan zenbait ariketa egin beharko da eta horien helburua azterketariek duten euskararen ezagupena neurtzea izango da. Ezagupen hori neurtzeko, 224/1989 Dekretuaren 2., 3. eta 4. ataletan eta eraskinean hizkuntza eskakizun bakoitzerako zehaztutako hizkuntza gaitasunak eta Hizkuntza Politikarako

Idazkaritza Nagusiaren 1990eko uztailaren 5eko

Erabakian hizkuntza eskakizun bakoitzerako ezarritako egitarauak hartuko dira kontuan.

Bederatzigarrena.- Kalifikazioa orokorra izango da, hau da, «gai» edo «ez gai», trebetasun bakoitzerako gaitasuna ere adieraziko delarik, emaitza honek ondorengo deialdietarako baliorik izango ez badu ere.

Hamargarrena.- Azterketariek lortutako emaitzak aipatutako eran zehazten direlarik, epaimahaiak EHAAn argitaratuko ditu emaitzen Behin-behineko zerrendak.

Behin-behineko zerrenda horiek argitaratzen diren biharamunetik kontatzen hasita, 10 egun naturaleko epea izango dute interesatuek egoki irizten dieten murtziloak aurkezteko.

Hamaikagarrena.- Azterketak gainditu ez dituzten azterketariek, abuztuaren 3ko 238/1993 Dekretuak ezarritakoaren arabera, konparaziozko azterketak egiteko aukera izango dute.

11.1.- Konparaziozko azterketa hauetan bakarrik ohizko deialdian parte hartu eta azterketa gainditu ez duten azterketariek parte hartu ahal izango dute.

11.2.- Konparaziozko azterketa hauetarako egunak, orduak eta lekuak, deialdiaren Behin-behineko emaitzak dakartzan erabakian argitaratuko ditu HAEEk.

11.3.- Konparaziozko azterketa hauetan ere kalifikazioa orokorra izango da, hau da, «gai» edo «ez gai», trebetasun bakoitzerako gaitasuna ere adieraziko delarik, emaitza honek ondorengo deialdietarako baliorik izango ez badu ere.

11.4.- Konparaziozko azterketa hauen emaitzak

EHAAn argitaratuko dira. Argitaratzen diren egunaren biharamunean hasi eta hamar egun naturaleko epean, interesatuek egokitzat jotzen dituzten murtziloak aurkeztu ahal izango dituzte, Herri-Arduralaritzaren Euskal

Erakundearen zuzendariaren aurrean.

11.5.- Murtziloetarako epea amaituta eta aurkeztutakoei buruzko erabakiak hartu ondoren, HAEEk bere idazkari orokorraren erabaki baten bidez, emaitzen behin-betiko zerrendak argitaratuko ditu. Emaitza hauek, halaber, Funtzio Publikoko zuzendariei, Udaletako alkateei eta Foru Aldundietako Lehendakaritza diputatuei jakinaraziko dizkie.

Hamabigarrena.- Ondorio guztietarako, oinarri hauetan ezarri, baina EHAAn egin beharrekoak ez diren gainontzeko argitalpenak 5. oinarrian aipatzen diren administrazioko bulegoetan egingo dira.

Hamahirugarrena.- Otsailaren 10eko 352/1986

Errege Dekretuko 5.1. atalean ezartzen denaren babespean eta urriaren 17ko 224/1989 Dekretuko 26. c) atalak dioenaren kaltetan gabe, esku ematen zaio Epaimahaiari frogak egiterakoan, baldin eta ezintasunen bat duen azterketaririk badago, denbora eta baliabideak horien kasuetara egokitzeko, horregatik, frogan eskatu beharreko gaitasuna txikiagoa edo murritzagoa izango ez bada ere.

Hamalaugarrena.- Deialdi honen, bere oinarrien eta berauetatik zein Epaimahaiaren eginbidetik sor litezkeen administrazio-ekintza guztien kontra, azaroaren

26ko 30/1992 Herri-Administrazioen LegeJaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Ihardunbideari buruzko

Legeak ezartzen dituen epe eta moduetan jo ahal izango da.

Hamabosgarrena.- Egiaztatzeko frogen emaitzen kontra, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hilabeteko epean, ohizko errekurtsoa ezarri ahal izango da HAEEko zuzendariaren aurrean.

Hamaseigarrena.- Egiaztatzeko frogak gainditzen dituztenek Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren egiaztagiria jasoko dute, egiaztatutako hizkuntza eskakizuna eta egiaztatze-eguna zehaztuko dituena.


Azterketa dokumentala