
216. zk., 1994ko azaroaren 14a, astelehena
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileak
Euskal Herriko Unibertsitatea
4177
ERABAKIA, 1994ko azaroaren 8koa, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, UPV/EHUko lanpostu huts bat aukerako izendapen sistemaren bidez betetzeko lehiaketa publikoa iragartzen duena.
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko
Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalaren lanpostu bat hutsik dagoenez eta Euskal Funtzio
Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen
46.2.d) atalean ezarritakoaz bat (1989ko uztailaren
28ko EHAA), erabaki honen eraskinean aipatutako lanpostua aukerako izendapen sistemaren bidez betetzeko lehiaketa iragartzen da.
OINARRIAK
Lehenengoa: lanpostuan ihardun ahal izateko finkatutako baldintzak betetzen dituzten funtzionariek eska dezakete erabaki honen bidez egiten den deialdiko lanpostua; eraskinean aipatzen dira baldintza horiek.
Bigarrena: eskariak aurkezteko epea 15 astegunekoa izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, eta errektore jaunari zuzendu beharko zaizkio eta
UPV/EHUko Erregistro Orokorrean aurkeztu.
Hirugarrena: eskatzaileek, idazkiarekin batera, curriculum vitae eman beharko dute, bertan ondoko hauek adieraziz:
a) Akademi tituluak.
b) Funtzionario titulua.
c) Beteriko lanpostuak, bai administrazio publikoan bai, horrela gertatuz gero, enpresa pribatuan.
d) Egindako ikasketak eta ikastaroak, dakizkien hizkuntzak eta eskatzaileak egokitzat hartzen dituen gainerako merezimendu guztiak.
Akademi tituluak eta funtzionarioarenak erkaturik aurkeztu behar dira.
Eskaturiko baldintzen eta alegaturiko merezimenduen dokumentazio justifikagarria erantsi beharko diote eskariari eskatzaileek. Era berean, egokitzat hartzen dituzten argitalpenak, txostenak eta bestelako dokumentuak erants ditzakete.
Laugarrena: deialdi honen ebazpena Euskal Herriko
Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Bosgarrena: erabaki honen aurka administrazio-arekiko auzi errrekurtsoa aurkez dakioke Euskal Herriko
Auzitegi Nagusiari, berori argitaratu eta hurrengo egunean hasten den bi hilabeteko epearen barruan.
Leioa, 1994ko azaroak 8.
Unibertsitateko gerentea,
CARMELO DEL VALLE CENICACELAYA.
ERASKINA
1 zenbakiko lanpostua. - Izena: Administratzailea B. - Kokapena: Industri Ingeniaritza Teknikorako unibertsitate-eskola (Eibar) - Taldea: C - Maila: 17 - Lanpostua betetzeko baldintzak:
1.- Goi mailako Batxilergoa, bigarren mailako
LanbideHeziketaedo baliokidea.
2.- UPV/EHUko karrerako funtzionarioa izatea, C taldekoa, eta bertan ihardunean edo zerbitzu berezien egoeran egotea. Gainerako Administrazio Publikoetan zerbitzuegoeretan dauden UPV/EHUko karrerako funtzionarioak ere lehiaketara aurkez daitezke, bai eta derrigorrezko eta borondatezko eszedentzia egoeran daudenak ere, baldin eta kasu horretan gutxienezko irautedenboraldia bete badute, eta modu horretara iharduneko zerbitzura itzuliko dira.
3.- Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorreko karrerako funtzionarioa izatea, Eibarko HezkuntzaKonplexukoa den Industri Ingeniaritza Teknikorako unibertsitate-eskola UPV/Eukal Herriko Unibertsitatean integratzeko urriaren 4ko 379/1994 Dekretuko hirugarren xedapen gehigarriaz bat (urriaren 20ko
EHAA).
RSS