196. zk., 1994ko urriaren 14a, ostirala
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa
3733
386/1994 DEKRETUA, urriaren 4koa, Santurtziko Udalak, nahitaezko desjabetza egiteko, "Ranzariko parkearen egitasmoa" burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak berehala hartu behar dituela deklaratzeko dena.
Santurtziko Udaleko osoko bilkurak 1992ko urtarrilaren
30ean hartutako erabakiaz, «Ranzariko parkearen egitasmoa» burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak jendaurrean jarri ziren, horien desjabetza egiteko. Horren ostean, nahitaezko desjabetzaren eraginpean dauden ondasun eta eskubideak berehala hartu beharrekoak direla deklaratzea eskatu zitzaion Eusko
Jaurlaritzari, Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen
52. atalean ezarritakoaren arabera.
Berehala hartu beharreko ondasun eta eskubideak zeintzu diren jakiteko, behar beste xehapenez zehaztu eta banakatu dira horretarako egin den eta espedientean dagoen zerrendan. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen zegokion garaian, bost arrazoibide-idazki aurkeztu ziren eta administrazioespedientean adierazten den moduan erabaki ziren idazkiak.
Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko zerbitzu teknikoek aldeko erizpena eman dute, aukeratutako lurren erabilpenak eta indarrean dauden legeak bat datozela adierazi baitute.
Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da, Ranzariko zabortegia ingurugiroari begira bereoneratzeko.
Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) atalean xedatzen denaren arabera, lurraldearen hiriginzaantolaketari dagozkion sistema orokorretan edo antolaketa horren elementuren batean nahitaezko desjabetza erabiltzearen ondorioz eragindako ondasun eta eskubideak berehala hartu beharrekoak direla deklaratzea Eusko
Jaurlaritzaren eginkizuna da eta, lege horrek 26.2 atalean xedatzen duenari jarraituz, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari dagokio horretarako proposamena
Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.
Ondorioz, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak
1994ko urriaren 4an egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe
ERABAKI DUT:
/p>
Atal bakarra.- Nahitaezko Desjabetzari buruzko
Legearen 52. atalean eta Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 26.ean xedatutakoaren arabera, «Ranzariko parkearen egitasmoa» burutzeko beharrezkoak izan eta horretarako hasiarazitako espedientean zehaztu eta banakatu diren ondasun eta eskubideak
Santurtziko udalak berehala hartu behar dituela deklaratzen da.
Vitoria-Gasteizen, 1994ko urriak 4.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua,
JOSÉ ANTONIO MATURANA PLAZA.