Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 1994ko urriaren 14a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa
3732

368/1994 DEKRETUA, irailaren 27koa, Zaldibar eta Elgetako Udalek, nahitaezko desjabetza egiteko, "Ibur erreka bideratzeko egitasmoa" burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak berehala hartu behar dituztela deklaratzeko dena.

Zaldibar eta Elgetako Udalek 1994ko otsailaren 2an eta 28an hartutako erabakiez, «Ibur erreka bideratzeko egitasmoa» burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak jendaurrean jarri ziren, horien desjabetza egiteko. Horren ostean, nahitaezko desjabetzaren eraginpean dauden ondasun eta eskubideak berehala hartu beharrekoak direla deklaratzea eskatu zitzaion Eusko

Jaurlaritzari, Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen

52. atalean ezarritakoaren arabera.

Berehala hartu beharreko ondasun eta eskubideak zeintzu diren jakiteko, behar beste xehapenez zehaztu eta banakatu dira horretarako egin den eta espedientean dagoen zerrendan. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen zegokion garaian eta arrazoibide-idazki bat aurkeztu zen.

Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko zerbitzu teknikoek aldeko erizpena eman dute, aukeratutako lurren erabilpenak eta indarrean dauden legeak bat datozela adierazi baitute.

Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da, ondasun publiko eta pribatuen segurtasuna uholdeetatik babestu ahal izateko.

Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) atalean xedatzen denaren arabera, lurraldearen hiriginzaantolaketari dagozkion sistema orokorretan edo antolaketa horren elementuren batean nahitaezko desjabetza erabiltzearen ondorioz eragindako ondasun eta eskubideak berehala hartu beharrekoak direla deklaratzea Eusko

Jaurlaritzaren eginkizuna da eta, lege horrek 26.2 atalean xedatzen duenari jarraituz, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari dagokio horretarako proposamena

Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.

Ondorioz, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak

1994ko irailaren 27an egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe

ERABAKI DUT:

/p>

Atal bakarra.- Nahitaezko Desjabetzari buruzko

Legearen 52. atalean eta Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 26.ean xedatutakoaren arabera, «Ibur erreka bideratzeko egitasmoa» burutzeko beharrezkoak izan eta horretarako hasiarazitako espedientean zehaztu eta banakatu diren ondasun eta eskubideak Gipuzkoako Foru Aldundiak berehala hartu behar dituela deklaratzen da.

Vitoria-Gasteizen, 1994ko irailak 27.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua,

JOSÉ ANTONIO MATURANA PLAZA.


Azterketa dokumentala