Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 1994ko urriaren 14a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasuna
3729

ERABAKIA, 1994ko irailaren 26koa, Osasun sailburuordearena, Mª Milagros Abad Lera andreak eskatuta, Surya medikuntzako kontsultategi bat irekitzeko eta ihardunean jartzeko administrazio eta osasun mailako baimena emateko dena.

Medikuntzako kontsultategi bat irekitzeko eta ihardunean jartzeko, administrazio eta osasun mailako baimena eskatuz M.ª Milagros Abad Lera andreak aurkeztu duen eskeidazkia aztertu da.

Dagokion zerbitzuak agiriak aztertu ditu eta Osasun

Plangintza, Antolaketa eta Ebaluaketa zuzendariak proposamena egin du.

Osasun Sailaren egitura organikoari buruzko

217/1992 Dekretuaren 7. atalaren indarrez eta osasun zentru, zerbitzu eta establezimenduen baimenei buruzko

206/1982 eta 271/1985 Dekretuetan xedatutakoarekin bat etorriz, hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.- Medikuntzako kontsultategi bat irekitzeko eta ihardunean jartzeko administrazio eta osasun mailako baimena ematea M.ª Milagros Abad Lera andreari. Kontsultategiaren helbidea: Saez de Tejada margolaria k., 4-1., VitoriaGasteiz.

Bigarrena.- M.ª Milagros Abad Lera andrea, medikua, kontsultategi horretan egingo den ihardunaren arduradun izendatzea.

Hirugarrena.- Bost urtetik bost urtera berritu beharko da baimen hori; hala ere kontsultategi horren iharduera erabat aldatuko duen gorabeherarik badago, epe hori amaitu baino lehen berritu beharko da. Administrazio eta osasun mailako baimena eskatu beharko zaio

Sailari, halaber, kontsultategi horretan emango diren zerbitzuak gehitu, nahiz eraldatu ahal izateko.

Vitoria-Gasteiz, 1994ko irailak 26.

Osasun sailburuordea,

JAVIER SAENZ DE BURUAGA.


Azterketa dokumentala