Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 1994ko urriaren 14a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasuna
3728

ERABAKIA, 1994ko irailaren 23koa, Osasun sailburuordearena, OSATEK enpresak eskatuta, Txagorritxuko ospitalean erresonantzia nuklear magnetikozko instalakuntza zabaltzeko eta ihardunean jartzeko administrazio eta osasun mailako baimena emateko dena.

Erresonantzia nuklear magnetikozko instalakuntza zabaltzeko eta ihardunean jartzeko, administrazio eta osasun mailako baimena eskatuz OSATEK enpresak aurkeztu duen eskeidazkia aztertu da.

Osasun Plangintza, Antolaketa eta Ebaluaketa Zerbitzuak agiriak aztertu ditu eta Arabako osasunerako

LURRALDE-ORDEZKARIAK proposamena egin du.

Osasun Sailaren egitura organikoari buruzko

217/1992 Dekretuaren 7. atalaren indarrez eta osasun zentru, zerbitzu eta establezimenduen baimenei buruzko

206/1982 eta 271/1985 Dekretuetan xedatutakoarekin bat etorriz, hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.- Erresonantzia nuklear magnetikozko instalakuntza zabaltzeko eta ihardunean jartzeko administrazio eta osasun mailako baimena ematea OSATEK enpresari. Insatalazioaren helbidea:José Atxotegui k., z/g, VitoriaGasteiz.

Bigarrena.- Amaia Merino Jovellanos andrea, erradiologian mediku espezialista dena, instalazio horretan egingo den ihardunaren arduradun izendatzea.

Hirugarrena.- Bost urtetik bost urtera berritu beharko da baimen hori; hala ere erresonantzia nuklear magnetikozko instalakuntza horren iharduera erabat aldatukoduen gorabeherarik badago, epe hori amaitu baino lehen berritu beharko da. Administrazio eta osasun mailako baimena eskatu beharko zaio Sailari, halaber, instalakuntza horretan emango diren zerbitzuak gehitu, nahiz eraldatu ahal izateko.

Vitoria-Gasteiz, 1994ko irailak 23.

Osasun sailburuordea,

JAVIER SAENZ DE BURUAGA.


Azterketa dokumentala