Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 1994ko urriaren 14a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
3722

AGINDUA, 1994ko irailaren 23koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Portugaleteko (Bizkaia) "Ntra. Sra. del Carmen" ikastetxe pribatuari haur hezkuntzako unitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Zentru horretan haur hezkuntzako 2. zikloko unitateak gehitzeko baimena eskatuz Portugaleteko (Bizkaia) «Ntra. Sra. del Carmen» ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren legezko ordezkariak hasiarazitako espedientea aztertu da.

Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak izapidetu du espedientea. Espediente horri indarrean dagoen legeriak agindutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskudun diren erakundeek beren iritzia eman dute.

Ikastetxe pribatuetan araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Erregeren Dekretua (9ko

EBO), araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezartzen dituen ekainaren

14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko EBO) eta gai horretan aplikagarri diren indarreko gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau

ERABAKI DUT:

1. atala.- 1994/95 ikasturtetik aurrera, haur hezkuntzako bigarren zikloan bi unitate gehiago jartzeko baimena ematea jarraian zehazten den ikastetxe pribatuari:

Lurralde Historikoa: Bizkaia

Udalerria: Portugalete

Herria: Portugalete

Kode zk.: 48006917

Izen espezifikoa: «Ntra. Sra. del Carmen»

Egoitza: Cantón de la Iglesia, 2

Titularra: Hnas. de la Caridad de Santa Ana

Baimena: haur hezkuntzako 2. zikloan 50 ikasposturako bi unitate gehiago jartzekoa.

Ondoriozko osaera:

- Haur hezkuntzako 2. zikloa: 225 ikasposturako 9 unitate. - Lehen mailako hezkuntza/OHO: 1680 ikasposturako

42 unitate. - BBB: 385 ikasposturako 11 unitate.

2. atala.- Agindu honetan baimendutako unitateetako irakasle arduradunen zerrenda eta berorien titulazioak aurkeztu beharko ditu ikastetxeak Hezkuntzako

Lurralde Ordezkaritzan. Horrela egin ezik, agindu honetan ematen den baimena kendu egingo zaio.

3. atala.- Ikastetxe hori, ikaspostuen kopuruari, eskolaunitate bakoitzeko irakasle/ikasle gehienezko erlazioari eta irakaslegoaren titulazio eta espezializazioari dagokienez, ekainaren 14ko 1004/1991 E.D.an xedatutakoari egokitu beharko zaio. Gainera, hezkuntzasistemarenantolamendu berria indarrean jartzeko den egutegia onartzen duen ekainaren 14ko 986/1991

Errege Dekretua (25eko EBO) aldatu eta osatzeko den uztailaren 1eko 1487/1994 Erregeren Dekretuan (28ko

EBO) agindutako epeen barruan egin beharko du hori.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Agindu honetan dagoen baimen emateak ez du esan nahi, inolaz ere, hezkuntza itunen araubidearen bitartezko laguntzarik lortu denik.

Bigarrena.- Agindu honen aurka administrazio-arekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Herriko

Auzitegi Nagusiaren aurrean, agindua Euskal Herriko

Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1994ko irailak 23.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

FERNANDO BUESA BLANCO.


Azterketa dokumentala