Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 1994ko urriaren 14a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ekonomia eta Ogasuna
3720

378/1994 DEKRETUA, urriaren 4koa, "Bilbogas, S.A." Sozietateak egin behar duen kapital-gehiketan parte hartzeko, Energiaren Euskal Erakundeari baimena ematen diona.

Euskadiko Ondareari buruzko uztailaren 27ko

14/1983 Legeko 44.2 atalean, Zuzenbide Pribatupeko

Entitate Publikoei esku ematen zaie, bakoitzak dituen aurrekontuen pentzutan, edozein eratako Sozietateak sortzeko. Horretarako, beharrezkoa izango da, Ekonomi eta Ogasun sailburuak eta aipatu diren entitate instituzional horiek haren pean daudeneko Saileko sailburuak baterako proposamena egin dezaten.

Energiaren Euskal Erakundeak 1993ko urriaren

29an egin zuen bileran, honako akordio hau onartu zuen: Bilbogas, S.A. Baltzuak egiten duen 10.000.000

PTAko Kapital-gehiketa izenpetzekoa eta ordaintzekoa hain zuzen, jaulkipensaria 862.000.000 PTAkoa izango dela. Horretarako, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena behar da aurreko lerroaldian esaten denaren arabera.

Ondorioz, Industri eta Energi sailburuaren eta Ekonomi eta Ogasun sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren

Kontseiluak 1994ko urriaren 4an egin zuen bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

/p>

Atal bakarra.- Energiaren Euskal Euskal Erakundeari baimena ematea, «Bilbogas, S.A.» Sozietateak egin behar duen 10.000.000 PTAko Kapital-gehiketa osoa izenpetzeko eta ordaintzeko, 862.000.000 PTAkoa izango dela jaulkipensaria.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren

Aldizkarian argitara dadin egunetik hasita ekarriko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 1994ko urrirak 4.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Industri eta Energi sailburua,

JON IMANOL AZUA MENDIA.

Ekonomia eta Ogasun sailburua,

JOSÉ LUIS LARREA JIMENEZ DE VICUÑA.


Azterketa dokumentala