
157. zk., 1994ko abuztuaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Kultura
2958
AGINDUA, 1994ko uztailaren 28koa, Kultura sailburuordearena, Aguraingo Ertaroko Hiriguneko Arkeologia Zona Monumentu Multzo izendapenaz Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Nagusian sartzeko espedienteari eta espediente horri buruzko jendaurreko informazioaldiari hasiera ematen diena.
Aguraingo Ertaroko Hiriguneko arkeologia zona arkeologiaren aldetik interesgarria dela ikusi eta Kultura
Ondarearen Zerbitzu Teknikoek aurkeztutako erabaki proposamena aintzakotzat izanik, hauxe
ERABAKI DUT:
Lehenengoa.- Aguraingo Ertaroko Hiriguneko Arkeologia
Zona Monumentu Multzo izendapenaz sailkatuta,
Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Nagusian sartzeko espedienteari hasiera eman zaio, I. eraskinean ezarritako mugen arabera.
Bigarrena.- Hogei (20) eguneko jendaurreko informazioaldiari ere hasiera ematen zaio, gai horrekin zerikusirik duten jabeek eta gainerako interesatuek egoki iritzitako alegazio eta dokumentazio guztiak aurkez ditzaten, Guztiontzako Administrazio Ihardunbidearen
30/1992 Legearen 86. atalean ezarritakoaren arabera.
Aipatutako espediente hori Euskal Kultura Ondarearen
Zentruan dago ikusgai (Vitoria-Gasteiz (Araba), San
Antonio kalea 2behea).
Hirugarrena.- Espedientearen izapideak egiten jarraituko da, indarrean dauden xedapenekin bat.
Laugarrena- Aguraingo Udalari eta Arabako Foru
Aldundiko Kultura Sailari honako hau jakinarazten zaie: arkeologia zona horretan arkeologia eta paleontologia iharduerak egiteko, Foru Aldundiaren baimena beharko dela; lurrik atera gabe egin dadin arkeologia azterlanerako, ostera, aski izango da horren berri ematea.
Bostgarrena.- Aguraingo Udalari eta Arabako Foru
Aldundiko Kultura eta Hirigintza sailei baita Eusko
Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro
Sailari ere Agindu honen berri emango zaie.
Seigarrena.- Honako Agindu hau Euskal Herriko
Agintaritzaren Aldizkarian eta Araba Lurralde Historikoaren
Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Vitoria-Gasteiz, 1994ko uztailak 28.
Kultura sailburuordea,
MIKEL ETXEBARRIA ETXEITA.
RSS