
157. zk., 1994ko abuztuaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Kultura
2957
AGINDUA, 1994ko uztailaren 28koa, Kultura sailburuordearena, Bilbao, Derio eta Zamudioko herrien artean kokatuta dagoen Hirumugarrieta Arkeologia Zona Monumentu Multzo izendapenaz Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Nagusian sartzeko espedienteari eta espediente horri buruzko jendaurreko informazioaldiari hasiera ematen diena.
Hirumugarrietako monumentu megalitikoen arkeologia zona arkeologiaren aldetik interesgarria dela ikusi eta Etnografia, Arkeologia eta Arkitektura Ondarearen
Zerbitzu Teknikoek aurkeztutako erabaki proposamena aintzakotzat izanik, eta legez eman zaizkidan ahalmenez baliatuz, hauxe
ERABAKI DUT:
Lehenengoa.- Bilbao, Derio eta Zamudion kokatuta dagoen Hirumugarrieta Arkeologia Zona Monumentu
Multzo izendapenaz sailkatuta, Euskal Kultura Ondarearen
Zerrenda Nagusian sartzeko espedienteari hasiera eman zaio, I. eraskinean ezarritako mugen arabera eta II. eraskinean finkatutako deskribapenaz.
Bigarrena.- Hogei (20) eguneko jendaurreko informazioaldiari ere hasiera ematen zaio, gai horrekin zerikusirik duten jabeek eta gainerako interesatuek egoki iritzitako alegazio eta dokumentazio guztiak aurkez ditzaten, Guztiontzako Administrazio Ihardunbidearen
30/1992 Legearen 86. atalean ezarritakoaren arabera.
Aipatutako espediente hori Euskal Kultura Ondarearen
Zentruan dago ikusgai (Vitoria-Gasteiz (Araba), San
Antonio kalea 2behea).
Hirugarrena.- Espedientearen izapideak egiten jarraituko da, indarrean dauden xedapenekin bat.
Laugarrena- Bilbao, Derio eta Zamudioko udalei eta
Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura eta Hirigintza sailei honako hau jakinarazten zaie: arkeologia proiektua aurkeztu eta gero, arkeologia zona horretan edozelako iharduera edo lanak egiteko, Foru Aldundiaren baimena beharko dela, Euskal Kultura Ondarea arautzezko
Legearen 45. atalean ezarritakoarekin bat etorriz.
Bostgarrena.- Bilbao, Derio eta Zamudioko udalei eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura eta Hirigintza sailei baita Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari ere Agindu honen berri emango zaie.
Seigarrena.- Honako Agindu hau Euskal Herriko
Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Egunkari Ofizialean argitaratuko da.
Vitoria-Gasteiz, 1994ko uztailak 28.
Kultura sailburuordea,
MIKEL ETXEBARRIA ETXEITA.
I. ERASKINA
Bilbao, Derio eta Zamudioko herrien artean kokatuta dagoen Hirumugarrieta Arkeologia Zona Monumentu
Multzo izendapenaz Euskal Kultura Ondarearen
Zerrenda Nagusian sartzeko espedienteari eta espediente horri buruzko jendaurreko informazioaldiari hasiera ematen dien 1994ko uztailaren 28ko Erabakiarena.
ZEDARRIZTAKETA:
/p>
I. eraskineko planoan agertzen den erara, zona hori zedarriztatzeko 325 metroko sestrakurba hartu da Ipar eta Mendebaletik, eta basobide bat Hego eta Ekialdetik.
IEtik errepide bati jarraituz, Bilbaoko Jolas Parkera jotzen du.
ZEDARRIZTAPENA EGITEKO ARRAZOIAK:
Lau hilobimonumentuez gain (Hirumagarrieta 1, 2 eta 3 eta GaztelukoLanda), inguruan ere nahiko zona zabala hartu da, harrizko materiale hondakin asko daudelako, zeren, dirudienez, aire librean bizi ziren artzainen kokaleku izan zitekeelako.
II. ERASKINA
Bilbao, Derio eta Zamudioko herrien artean kokatuta dagoen Hirumugarrieta Arkeologia Zona Monumentu
Multzo izendapenaz Euskal Kultura Ondarearen
Zerrenda Nagusian sartzeko espedienteari eta espediente horri buruzko jendaurreko informazioaldiari hasiera ematen dien 1994ko uztailaren 28ko Erabakiarena.
HIRUMUGARRIETAKO MONUMENTU MEGALITIKOAK.
ARTXANDA, BILBAO.
DESKRIBAPENA:
Artxandako maldan, Txoriherri eta Ibaizabal arroen artean, EneolitikoBrontze garaiko lau monumentu megalitiko daude. Hirumugarrieta 1eko trikuharriak hilobigela zeukan, baita gela babestu eta biltzen zuen tumulu bat ere, eta tumulu osoa bere barruan hartzen zuen eraztun inguratzaile bat, zutik jarritako harlauzaz egina.
Atu mikrolitikoaren arabera (ointxoa eta hegal txatxarrak dituzten gezipuntak aurkitu dira), K.a. III. milurtekoaren erdirantza finkatu dezakegu horren data.
Hirumugarrieta 2k, bestalde, tumuluaren eusgarri ere badiren 8 harlauzaz osatutako gela bat, tumulu egitura bat eta muga inguratzaile bat ditu. Mikroliko ugari zegoelako, lehenengoa baino zaharragotzat jo zuen zundaketen zuzendaritza egin zuen andreak.
Hare harriz eta lurrez egindako tumulua da Hirumugarrieta
3. Oso hondatuta dago eta ez da inolako arkeologia interbentziorik egin.
Gazteluko Landako tumulua erdian barrura sartuta dago eta monumentu multzo guztia osatzen duten aldeetako bat da. Bere inguruetan harri materiale ugari aurkitu izan da (xaflatxo nukleoak, laskak, karraskak, horztunak, errekarriak, etabar).
RSS