Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

157. zk., 1994ko abuztuaren 19a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura
2956

305/994 DEKRETUA, uztailaren 12koa, Zarautzeko Hiribildua Monumentu Multzo izendapenaz Kultura Ondasun gisa sailkatu eta babesteko araudia ezartzen duena.

Kultura Ministerioaren Artxibo, Museo eta Arte Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak

1967ko otsailaren 24an, Estatuko Ondare Artistikoaren Defentsarako

Zerbitzuaren Komisario Nagusiak egindako eskabideari jarraituz eta 1933ko maitzaren 13ko Legean ezarritakoaren arabera, Zarautzko Hiribildua Multzo historikoartistiko gisa sailkatzeko espedienteari hasiera ematea erabaki zuen.

Horren ondoren, Euskal Autonomia Estatutuaren 10-19. atalaren arabera, Euskal

Autonomia Elkartearen esku geratu ziren oso-osorik historia, arte, monumentu, arkeologia eta zientzia ondareari dagozkion ahalmen guztiak, irailaren 25eko

3059/1980 Dekretuaren bidez Eusko Jaurlaritzari emandako konpetentzien arabera.

Zarautzko Udalak, 1994ko apirilaren 14an, espedientearen luzapena salatu zuen eta, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen

114.atalean ezarritakoaren arabera, hiru hilabeteko epean hartu behar da erabakia espedienteaz.

Jarraian, aipatutako legearen 11-2. atalean ezarritakoari jarraituz, espedienteari buruzko informazioaldi publikoa eta interesatuentzako entzunaldia egin ziren.

Tramite horietan alegazioak aurkeztu ziren eta, erakunde arduradunak alegaziook aztertuz gero, hasieran proposatutako zenbait muga aldatu ziren arrazoi historikoartistikoak zirela eta. Dena dela, babesaraudiari buruz aurkeztutako alegazioak ez ziren onartu, Zarautzko Hiribildua Multzo historiko-artistiko gisa hartu beharrean, alegazio horiek Zarautzko Hiribilduaren Herriguneari baitzegozkion soilsoilik.

Era berean, espedienteaz erabakiren bat lehenbailehen hartzeko alegazioei baita babesaraudiaren behinbehinekotasuna eskatzekoei ere erantzuna eman zaie alegazio jartzaileak berak ezarri baitzuen luzapensalaketa eta, 7/1990 Legearen

12. atalean ezarritakoaren arabera.

Hori dena aintzat hartuta, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko

7/1990 Legearen 11-1. eta 12. ataletan ezarritakoari jarraituz, eta Kultura

Ondarearen Zerbitzu Teknikoek adierazitakoa entzunik.

Ondorioz, Kultura sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1994ko uztailaren 12an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

1. atala.- Zarautzko Hiribildua Monumentu Multzo izendapenaz Kultura Ondasun gisa sailkatzea.

2. atala.- Aipatutako Multzoari buruzko deskribapen formalari ekitea, Kultura

Ondareari buruz indarrean dagoen legediaren ondorioetarako eta Dekretu honen I.

Eraskinean adierazitako moduan.

3. atala.- Multzoaren mugatzat Dekretu honetako II. Eraskinean dakarrena hartzea, Eraskin horretan azaldutako arrazoietan oinarrituta.

4. atala.- Proposamen honen III. Eraskinean ezarritakoari jarraituz, Zarautzko

Hiribildua babesteko araudia onartzea, bertan Ondasun azpimarragarrienen aipamena eginez.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehena.- Kultura Sailetik, Euskal Kultura Ondarearen Zentruari dagokion

Sailkatutako Kultura Ondasunen Erroldan sartuko da Zarautzko Hiribildua.

Bigarrena.- Kultura Sailaren bidez Dekretu honen berri emango zaie Jabego

Erroldari, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 26. atalean ezarritakoari jarraituz, Orioko Udalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiko

Kultura eta Hirigintza Sailei.

Hirugarrena.- Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako

Aldizkari Ofizialean argitara dezaten agintzea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1994ko uztailak 12.

Lehendakaria,

JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

Kultura sailburua,

JOSEBA ARREGI ARANBURU.

I. ERASKINA

ZARAUTZKO HIRIBILDUAREN ESPARRUARI BURUZKO DESKRIBAPENA

Zarautz herria kostaldean dago, Santa Barbara mendiaren azpian eta itsasoa du mugatzat iparraldean.

Donostiako forua eskuratu zuen 1237. urteko irailaren 28an Fernando III.ak kostaldea kontrolatu nahian horrela aginduta.

Zarautzen bi etxegintza mota ikus daitezke: etxemultzo txiki bat, jatorrizko gune inguruko kaleetan antolatua eta, bestetik, beste esparru batzuetan sakabanatutako antolaketa ezberdinak.

Herriaren jatorrizko gunea mendebaldetik ekialderantz doa zenbait kaleren inguruan antolatuta. Gaur egun Kale Nagusia deitutakoa zen ardatz nagusia eta honen inguruan antolatzen ziren gainerakoak. Honen parean zihoazen, iparraldetik, Trinidade Kalea eta, hegoaldetik, Orape eta Zigordia kaleak.

Beste batzuek, iparraldetik hegoaldera zeharkatzen zituzten aipatutakoak:

Ipar, Azara, Kipiri eta San Frantzisko kaleak, hain zuzen. Kostaldeko errepidea egiterakoak (Egun, Nafarroa kalea), eten handia egin zuten Zarautzko jatorrizko herrigunearen eraikinmultzoan. Aipatutako errepideaz iparraldera asko aldatu da herriegitura eta Zarautzko Narros Jauregia da gaur egun herriaren jaiotzaren lekuko bakarra. Historia aldetik monumentu nagusia, Zarautztarren orubean eraikia, hau da, Zarautz sortu aurretik bertan zeuden ahaide nagusien lurretan egina.

Antzinako Dorrea 1457an bota zuten Enrike IV.ak aginduta eta, 1536an, dorrearen hondakinen gainean gaur egunean dagoen jauregia eraiki zuten Juan Ortiz de Ganboak aginduta. Beraz, monumentu hau ezin gera daiteke Zarautzko monumentu multzorik ate.

Zarautzko herriaren egungo egituraketa irregularra da, kanpoko aldean harresirik ez zegoenez, aldaketa asko gertatu baita historian zehar. Dena den, hiru tokitan oso ondo kontserbatzen da antzinako antolamendua:

Kale Nagusian, Orape kaleko zati batean eta

Zigordia kaleko ekialdean. Hala ere, toki hauetan ere izan da aldaketarik kale antolamenduan, antzinako orube luzeestuen mugak autsi eta herriko zenbait eraikin monumental egin baitziren bertan: Torre Luzea, Makazaga

Etxea, egungo Udaletxea (Portu Etxea) eta Dotorekoa

Etxea.

Herrigunearen mugetan, mendebalde eta ekialdean, monumentu multzo bana dago: mendebaldean, Santa

Maria La Real Eliza Nagusia, XVI.mendean eraikia eta antzian elizgotorleku izana eta, herrigunearen ekialdean,

Aita Frantziskotarren elizakomentua, XVII. mendean egina.

III. ERASKINA

ZARAUTZKO HIRIBILDUA SAILKATUTAKO

MONUMENTU MULTZO GISA BABESTEKO

ARAUDIA

I. ATALBURUA: BABESARAUDIAREN NOLAKOTASUNA.

1. atala.- BabesAraudi hau arautzailea eta derrigorrez bete beharrekoa da, 1992.eko Lurraren Legearen testu moldatuaren 21.atalean ezartzen den eran. Araudi hau Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren

3ko 7/90 Legearen 12. atalaren arabera osatu da eta

Zarautzko Hiribildua Sailkatutako Monumentu Multzo izendatzeko hasitako espedientean oinarritua dago.

II. ATALBURUA: MUGAPENA.

2. atala.- Eragin esparrua.

Zarautzko Hiribuldua mugatzerakoan, Monumentu

Multzo gisa Sailkatutakoa izanik, bertan hartutako orube eta etxe gutztietarako erabiliko da ondoren zehatuko den babesaraudia.

3. atala.- Mugen nondiknorakoak.

Zarautzko Hiribildurako zehaztutako Monumentu

Multzoa mugatzerakoan, ukaezinak diren zenbait muga fisiko onartu dira: San Frantsizko kalea, ekialdean; N634 errepidea edo Nafarroa kalea, iparraldean.

Gainerako puntu kardinaletako mugak honal daude zahaztuta:

Mendebaldean, San Inazio kaleak erabateko muga fisikoa dirudien arren, ezin utz daitezke alde batera eliza nagusia, multzoa osatuko lukeen gotorleku (nahiz eta jakina den Zarautz ez dela inoiz harresiz inguratutak herria izan) eta aipatutako horien inguruan dauden eraikin multzoak. Modu honetara, aipatutako kale horrek eliza aurreko betiko plazatik ateratzeko irtenbide izaten jarraituko luke.

Hegoaldean eragozpen handiagoak daude, ikuspegi estu batetik begiratuta, Orape eta Zigordia kaleetan zenbaki parea duten eraikinen atzeko aldetik jarri beharko bailitzateke muga baina, egitura gotikoarekin zerikusirik ez duten etxemultzoetan «kaletik kalera» egindako iharduerak daudenez, ezinezkoa horrelakorik egitea. Horrez gainera, Zigordia kaleari dagokionez, bertako arkitekturak eta hiriegiturak ez dute inolako zerikusirik herriguneak berak dituenekin. Hori dela eta, muga Santa Maria kaletik zehar eta Zigordia kalearen ardatzetik eramatea erabakia da.

Narros Jauregia eta San Frantzisko Komentua

Zarautz hiribilduko oso eraikin adierazgarriak izanik, mugen barruan sartzea erabaki da hiribildutik kanpo eraikiak diren arren.

III. ATALBURUA: ARAUDI OROKORRA.

4. atala.- Hirigintza Planeamendurako jarraibideen arabera egiten diren eraikin berrien egokitzemaila,

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren txosten batez aztertuko da BabesAraudi hau garatzeko bideari ekinez eta Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren

3ko 7/1990 Legearen 28.1 atalean ezarritako jarraibideen arabera.

5. atala.- Esparru publikoetan burutu beharreko ihardueretan bertako hirigintza egitura eta izaera indartuko dira, era berean, herrian jartzen diren osagarri berri guztiak aurretiaz daudenei egokitu eta lotuz.

6. atala.- Honako Babes Araudi hau garatzeko hirigintza baliabideak onartzen ez diren bitartean, erabat bete beharko da Euskal Kultura Ondareari buruzko

Legearen 28.2.atalean ezarritakoa.

7. atala.- babes-maila ezberdinetan jasotako eraikinek, hau da, babes berezian, erdi-mailako eta oinarrizko babesmailetan sartutakoek, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/90 Legean ezarritakoa errespetatu beharko dute baimen, erabilera, iharduera, babes-maila, zigor, Arau-hauste, berrizketa lan eta gainerako gorabehera guztietarako araudiari dagokionez.

8. atala.- Eraikin konkretu baterako Sailkapen edo

Zerrenda espedientea hasi eta berariaz ezetsiz gero, eraikina azpiko babesmailan sartuko da automatikoki.

9. atala.- Zermugatutako Kultur Ondasun mailarekin era bakarrean Monumentu aldarrikapena duten edo etorkizunean izango dutenen higiezin edo osagarrientzat, eta horregatik zehaztutako BabesJaurpidea dutenei, aipatu jaurpidea ezarriko zaie, honako dokumentu hau ordezko ezarpenerako izanik.

10. atala.- Babes berezian, erdi-mailako eta oinarrizko babesmailetan jasotako eraikinetako edozeinetan berriztaketa lanak egiteko proiektuek, eraikinak egun duen egoerari buruzko dokumentazio grafiko zehatza izan beharko dute: 1/50 eskalan solairuetarako,

1/20 fatxada, sekzio eta detaile arkitektonikoetarako, argazkiz osatutako dokumentazio osatua, planu historikoak, etabar... burutu nahi den lana baliagarria dela erakusteko.

IV. ATALBURUA: BABESMAILAK.

11. atala.- Eraikin ondarea ondoko sailkapen eta babesmailen arabera antolatuko da:

- Babes berezia duten ondasunak. - Erdi mailako babesa duten ondasunak. - Oinarrizko babesa duten ondasunak. - Babesik gabeko elementuak. - Elementu ezegokiak.

Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko

7/1990 Legearen 12.1 atalean ezarritakoa betetzeko, erabateko garrantzia duten elementutzat hartuko dira

Babes berezia duten ondasunen sailean jasotako eraikinak.

12. atala.- Babes berezia

Berebizikoak izan eta, arkitektura, arte, historia, edo kultura aldetik, aparteko balioa edukitzeagatik, Sailkatutako

Kultura Ondasun gisa Monumentu izendatuak izan diren eraikinak eta herriondasunak jotzen dira

Babes Berezia merezi duten ondasuntzat, baita aipatutako modu horretara sailkatuak izan daitezkeenak ere.

Babes maila honetan jasotako elementuetan beharrezkoa izango da, BabesAraudi honetan agindutako jarraibide orokorrez gain, ondoren aipatuko direnak ere betetzea:

1.- Maila honetan jasotako eraikinetan babesa erabatekoa izango da eta, bertan egin daitezkeen berrikuntza lanetan, ezin izango da inola ere gauza berririk erantsi edo antolaketa berririk egin.

2.- Eraikin hauek ezin izango dira bota, ez osorik, ez zatirik; salbuespen izango dira Euskal Kultura

Ondareari buruzko 7/90 Legearen 36. atalean ezarritakoak eta, orduan ere, beharrezkoa izango da eraikina oso-osorik zegoen zegoenean berreraikitzea.

3.- Eraikin hauetan eraginik duten lan guztietan, bolumen ezaugarriak eta eraikinaren oinarrizko aradatzak errespetatu beharko dira eta adierazitako arau honek izango du lehentasuna hirigintza arautegian kontrajarriak izan daitezkeen arauen gainetik.

4.- Eraikin hauek izan dezaketen erabilerak beti bermatuko du beren kontserbazioa eta, horrez gainera, ez da inoiz Euskal Kultura Ondareari buruzko Legearen

III Izenburuan ezarritakoen aurkakoa izango.

5.- Etxe hauetan, eraikinaren itxura eta egitura moetako alderdiak zainduz, baimendutako lanak ondoko erizpide hauekin egingo direnak izango dira:

a) Arkitekturazko itxura eraberritzea eta aldatutako zatiak jatorrizko egoerara lehengoratzea honako hauek eginda:

- Barruko edo kanpoko fatxadak eraberritzea. - Barruko guneak eraberritzea. - Jausi edo behera botatako eraikin alderdiren bat edo batzuk filologian oinarrituta berreraikitzea. - Jatorrizko guneen banaketa eta antolaketaren iraunerazpena edo lehengoratzea. - Eraikin unitatearen zati bat osatzen duten eraikitako lurren jatorrizko egoeraren iraunerazpena edo lehengoratzea, hala, patio, klaustro, plaza, baratze edo lorategiak.

b) Berreskuratu ezin diren zatien ordezkatzea eginez lortutako gotorketa, egituraren honako elementuen kokapena edo kotak aldatu gabe:

- Zama duten kanpoko eta barruko hormak. - Oinarteko zolak eta sapaiak. - Eskailerak. - Gaina, jatorriz zituen estalgaiak lehengoratuz.

c) Itxura gabeko eraskinak eta interesik gabeko beste edozein obra mota berri edo eraikuntzaren, eraikin unitatearen edo bere inguruaren arkitekturari buruzko jatorrizko ezaugarriekin kontraste txarra egiten dituztenak kentzea.

d) Oinarrizko instalazio teknologikoak eta garbiikuzketa eta osasunketarakoak sartzea, aurretik aipatutakoa betetzen bada.

6.- Zarautzko Hiribilduaren Talde Monumentala bezala zehaztutako eremu barnean, dokumentu honi erantsitako 1. Zerrendako eraikinak eta osagarriak babesteberezi mail honetan sar daitezke.

13. atala.- erdi-mailako babesa. erdi-mailako babesa behar duten ondasunen artean,

Sailkatutako Ondasun gisa hartutako Monumentuak daude baita, inguruko itxuran garrantzi handia izateaz gainera, euskal kultura ondarearen osagai izan eta horretarako balio nahikoa duten elementuak ere. babes-maila honetan jasotako elementuetan beharrezkoa izango da, honako BabesAraudian adierazitako jarraibide orokorrez gainera, beste betebehar hauek ere errespetatzea.

1.- Debekatuta dago, osorik zein zatika, eraikin hauek botatzea; salbuespen izango dira Euskal Kultura

Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 36. atalean ezarritakoak eta, orduan ere, beharrezkoa izango da eraikina oso-osorik zegoenean berreraikitzea.

2.- Eraikin hauetan eraginik duten lan eta berriztaketa guztietan errespetatu egin beharko dira bai bolumen ezaugarriak baita eraikinaren ardatzak ere; adierazitako arau honek izango du lehentasuna hirigintza arautegian erabilgarriak izan daitezkeen arauen gainetik.

3.- Eraikin hauek izan dezakaten erabilerak beti bermatuko du beren kontserbazioa eta, horrez gainera, ez da inoiz Euskal Kultura Ondareari buruzko Legearen

III Izenburuan ezarritakoen aurkakoa izango.

4.- Maila honetan sartzen diren eraikin eta osagarrientzako baimendutako lanak, eraikinaren itxura eta egitura moetako ezaugarriak baloretan bilakatuz, eraikuntzaren berritze osoa egiteko bideak irekiko dituzte, ondorengo erizpide hauen arabera eginez:

a) Balore arkitektonikoak nabarmen jartzea, hau da, balore originalak bereoneratzea honako hauek gauzatuz:

- Kanpoko eta barruko fatxadak eraberritzea, aldaketa partzialak egin daitezkeela honako baldintza hauen pean, hots, konposizio unitatea ez dadila aldatu eta estilo-balore berezia duten elementuak errespeta daitezela. - Barneguneak eraberritzea, arkitektura edo kultura mailan garrantzi nabarmena duten elementuak izan daitezenean.

b) 12.5. apartaduko b), c) y d) puntuetan zehazten direnak.

5.- Zarautzko Hiribilduaren Talde Monumentala bezala zehaztutako eremu barnean, dokumentu honi erantsitako 2. Zerrendako eraikinak eta osagarriak erdimailako babes gune honetan sar daitezke.

14. atala.- Oinarrizko babesa

Nahiz eta arkitektura, arte, historia edo kultura aldetik, aparteko baliorik ez izan, tipologia, itxura eta herrigintzagiroaren ikuspegitik eraikin onsarearen osagai interesgarri diren etxeak jotzen dira Oinarrizko

Babesa merezi duten ondasuntzat.

Babesamaila honetan jasotako elementuetan, honako

BabesAraudian adierazitako jarraibide orokorrez gainera, honako jarraibide hauek erabiliko dira:

1.- Debekatuta dago, osorik zein zatika, babesmaila honetan jasotako elementuak, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 36. atalean ezarritakoak salbuespen izanik.

2.- Babes gune honetan sartutako osagarrietan baimendutako lanak, Goi-Mailako babes gunean sartutakoak izateaz gain honako hauek izan daitezke:

a) Etxaurreen itxura aldatzen duten obra txikiak, aldaketak leiho-zuloei buruzkoak direnean, edo zulo berriak irekitzeari buruzkoak, baldin eta horiek lehendik dagoen azalera erabilgarriaren banaketa eta fatxaden osakera orokorra aldatzen ez dituztenean.

b) Teilatua konpontzeko obrak egitea, habeak berak edo beste egirurazati batzuk ere alda daitezkeelarik, beti ere, beroien itxura gordeaz.

c) Etxearen edozein elementuren hezetasunsarbideak kentzeko obrak.

d) Fatxadako, balkoi, begiraleku, erlaitz eta sarbideateetako egurrak aldatzea; horrelakoetan, ordezkaketak egiteko erabiltzen diren gaiak, lehengoen antzeko eta itxurakoak izan beharko dute, etxearen hobekuntzaobrek aldatzea eskatzen dutenean izan ezik.

e) Zeharkilduta dagoen apaintze-gairen bat konpontzea xedetzat duten obrak, funtsezko edo eusketa egitekoren bat ez izatearen baldintzapean.

f) Eraikuntzaren barru-banaketaren gain eraginik ez duten edo banaketa aldatuko ez duten obrak, honako hauek izan daitezke: zarpeaketa, margoketa, zolak egitea eta konpontzea, barruko zurgin-lanak, ubideen, berobideen eta kebideen konponketak, berobideak eta kebideak aldatzea, eta funtsezko teknika eta garbikuzketa instalakuntzak sartzea.

g) Aurrekoen garrantzi bera edo parekoa duen edozein obra.

h) Egoera txarreko egiturazko osagarriak beste berri batzuengatik aldatu, nahiz eta materiale ezberdinekoak izan, eta egitura eta zimendatze osaketan honen iraunkortasuna eta segurtasunaren gehitzea dakarten beste lanek.

Aldaketa lanek egiturazko osagarrien bilbapenaren kota azaletik alda dezakete, erlaiz eta leihoen kota aldatu gabe mantenduz.

Egituraren finkapena lanak egin ondoren, eraikinaren gainontzeko osagarri guztiak berregin beharko dira, aurretik zeuzkaten itxura eta banaketa baldintza berdinetan, aipatu lanak honen eraisketa beharrezkotzat jotzen badute egiteratze berri batentzat.

3.- Zarautzko Hiribilduaren Talde Monumentala bezala zehaztutako eremu barnean, dokumentu honi erantsitako 3. Zerrendako eraikinak eta osagarriak oinarrizko babes gune honetan sar daitezke.

15. atala.- Ordezka daitezkeen elementuak.

Arkitektura, historia edo arte aldetik inolako baliorik ez duten eraikinei dagokienez, edozein eratako iharduerak egin daitezke, baita Berreraiketa bera ere, beti ere, eraikin berria bertako inguruari egokituz eta

1992ko Lurraren Legeari buruzko testu moldatuaren

138.atalean agindutakoari jarraituz. Horrez gainera, honako hauek ere bete beharko dira.

1.- Lurratala Erdi Aroko kondairagunetako eta ondorengo errenaisantzazko gehiketen ohizko osagarri adierazgarrienetako bat gertatzen denez, bere osaotasunean mantendu beharko da egun dauzkan egitura eta neurrien baldintza berdinetan.

Lurratalaren aurrearen gehiegizko urritasunagatik etxe baten eraikintza ezinezkoa denean, atari soil batekin bereganatze ekitza egitea posible izango da, beti ere ondoko baldintzak betetzen badira:

- Eraikintza batean bereganatu daitezken lurratalen gehiengo kopurua bikoa izango da eta beti ere adamenekoak izanik. - Bereganatu daitezken lurratalen gehiengo neurriak eta ondorengo eraikintza unitatearen aurrekaldearena ere, ezarri daiteken berarizko Egitamuketaren aurapidetzek xedatuko dituzte. - Bereganatuko lurratalen bitartean, arteko horma mantendu beharko da lehenengo solairua arteko garaiera, gutxienez. - Bereganatutako lurratalen bakoitzari dagozkion aurrekaldeen osaketan, posible izango da irakurketa argia eta beriztua egitea. - Aurretik dauden eraikinen hegatsen arteko altueran ezberditasunik balego, ezberdinetan hau mantendu beharko da baterako ekintza berrian.

2.- Kondairagunearen erainkintza ondarearen ordezkatze prozesu zaindu eta zentzuzkoagatik, eraikuntza berriko eraikinek mantendu beharko dituzten bolumenarekiko baldintzak honako hauez izango dira:

a) Bi uretarako gainaldea, aurrekalde nagusiarekin etxagain paralelo batekin.

b) Aurretik dauden hegats eta etxagainara altuera mantenduko da, beti ere ingurugiro mantentzeko (oinarrizko babesa) gisa hartutako eraikinekin desakort ez egon.

c) Aurrekaldea launa izatearen kontzepzioa errespetatuko da, irtengune sendoak egiteko baimenarik eman gabe.

d) Aterpe eta beheirtenguneak egitea debekatzen da.

e) Solairuartekoak egitea debekatzen da.

f) Gainekaldeen hegalen plano gainetan etxolak eta irtetzen diren bolumenak egitea debekatzen da, tximiniak eta hazibiderako sistemak salbu.

3.- Hiribilduaren ingurgiroaren balorea, beste arrazoien artean, osatzeera multzo jakin batek ematen duela ulertuz, aurrekaldeen osatzeera honako hauek behartzen dute:

a) Hiribilduaren berarizko osatzeera osagarrien erabilera. - Goitikbeherako ardatzetan hutsunen osatzeera. - Hutsunen goitikbeherako proportzioa. - Begiratokirik egitearen debekua, ohiturazko osagarri errepresentagarria den lekuetan salbu. - Irtetzen diren balkoien zolua egitura batek baino zertasun gutxiago dauka, beraz ormigoiaz egiten denean honen ertza ez da 15 zentimetroetatik pasatuko.. - Balkoien babesak egiteko ohizko materialeen erabilera (egurmetal).

b) Kaele eta kantoietara emateko aukera duten eraikinentzat, mailakaketaz egindako aurrekaldeen tratamendua batera eta bestera.

c) Aurretik dagoen eraikinaren hutsunehutsgabe erlazioaren neurri sekuentzial eta proportzionatuaren tratamendua, beti ere honen osagarri interesgarri bat denean.

d) Arlanduan egindako osagarria duten eraikin guztientzat, aurretik dauden behe solairuko aurrekaldeen zaintzea, beheko solairuetan merkatal erabilera errazteko leihoen beherainoko zabaltzea baimenduko da.

Erakusleihoak eta iragariak dagokien hormaren zabalaren egin beharko dira, hutsunen irakurketa planotik arlanduak ezartzea neurrigabeki edo ateratzea debekatuz. Aipatu planotik gutxinezko arlanduak ezartze 20zm.koa izango da eta gehiengoa 40 zm.koa.

e) Eraikin baten aurrekaldeek kalera eta kantoira ematen dutenean, goitikbeherako komunikazio gunera kaleko aurrekaldetik egingo da.

f) Aurrekaldeen azkenikutua berdiketekin, erremokekin edo emokaldietan egitea arlanduetan egiten den edozein lanerako edo arrizko osagarri errapresentagarriak (ateburuak, arkantoiak, ertzekoa, etab.) beste edozein egoeran.

Beheko solairuetan aurrekaldeen azkenikutuak harrizkoak edo harrizko iztukuenak izango dira, labaindutako azkenikutuak debekatuz eta eraikinaren oina osotasunatik argi eta garbi ezberdinduz, solairu garaiekin osotuz.

4.- Ordezkatu daitezken eraikin izaera barnean, ezarritako edozein babes mailatan sartu gabe dauden

Jaurpide honen ezarpen-esparru barnekoak sartzen dira.

16. atala.- Elementu ezegokiak.

Babesaraudi honi dagokionez, elementu ezegokitzat joko dira eraikinek inguruari egokitu behar dutela dela eta, 1992ko Lurraren Legearen testu moldatuak 138. atalean agindutako errespetatzen ez dutenak.

Ondoren aipatuko diren egoeretakoren batean egindako iharduerak inguruari egokitzen ez zaizkiola ulertuko da:

- Hiribilduaren erdigune bati dagokion lursail banaketaren ezaugarriak erabat aldatuaz gehitu diren orubeak direnean. - Hiribildu honetan ohizkoa den tipologiari egokitzen ez zaizkion etxebizitza kolektiboak ezartzen direnean. - Hiribilduaren erdigune honetan ohizkoak ez diren material, bolumen eta fatxadek emandako itxura ezegokiak ezartzen direnean.

1.- Ordezkatzea izango dira ezegokia kontzeptuan sartzen diren eraikin eta osagarrientzako baimendutako lanak, aurreko atalak arautzen duen arabera eta, eraikinak zaintzearen beharrari buruzko Lurrarekiko Legearen eraberritutako idazkeraren 21. eta 245. ataletatik sortutakoak; beraz, mantenu eta konponketei dagozkienei murriztuko dira.

2.- Eraikin baten ezegokia izaera kanpoko bukaera edo behar ez bezalako osagarriak sortarazten dutenean, haiek kentzea lortu eta dauden okerren ezabapena suposatuko duten beharrezko diren lanak aginduko dira, edozeinak izanik ere; hori gertatuz gero, eraikina ordezkagarritzat hartuko da.

3.- Desakortzat hartuko Zarautzko Hiribilduaren

Talde Monumentaleko eraikin eta osagarriak, dokumentu honi erantsitako 4. Zerrendakoak dira.

V. ATALBURUA: ZERRENDAK.

1. Zerrenda. - Santa Maria La Real Eliza Nagusia - Erdi Aroko Dorrea Kanpandorreduna - Makazaga Etxea - Portu Etxea (Egungo udaletxea) - Dorre Luzea - Dotoreka Etxea (Zigordia kalea, 31) - Frantziskotarren eliza eta komentua - Narros Jauregia

2. Zerrenda. - Azara kalea, 2 - Kale Nagusia, 7 - Kale Nagusia, 10 - Kale Nagusia, 14 - Kale Nagusia, 21 - Kale Nagusia, 30 - Trinidade kalea, 7 - Trinidade kalea, 11 - Modelo Zinemaren eraikina - Zigordia kalea, 1 - Santa Marina Baseliza - Azoka eraikina

3. Zerrenda. - Trinidade kalea, 1- Trinidade kalea, 2 - Trinidade kalea, 8- Trinidade kalea, 10 - Trinidade kalea, 12- Trinidade kalea, 14 - Kale Nagusia, 4- Kale Nagusia, 9 - Kale Nagusia, 31- Kale Nagusia, 29 - Kale Nagusia, 33- Kale Nagusia, 32 - Kale Nagusia, 36- Kale Nagusia, 35 - Kale Nagusia, 38- Kale Nagusia, 37 - Kale Nagusia, 39- Orape kalea, 4 - Zigordia kalea, 4- Zigordia kalea, 6 - Zigordia kalea, 17- Zigordia kalea, 19 - Ipar kalea, 1- Ipar kalea, 10 - Azara kalea, 4- San Ignacio kalea, 4 - San Ignacio kalea, 5- San Ignacio kalea, 6 - San Francisco kalea, 9- San Francisco kalea, 19 - Azara kaleko 6. eraikinaren beheko eta lehen solairuak - Zigordia kaleko 21.eraikinaren beheko eta lehen solairuak - Zigordia kaleko 25. eraikinaren beheko solairua - Iparkalean, 11. eta 13. eraikinen arteko euskarria - Musika Enparantzako kioskoa - Nafarroa kalea, 10

4. Zerrenda. - Elizaurre kalea, 3 - Trinidade kalea, 6 - Kale Nagusia, 13 - Kale Nagusia, 16 - Orape kalea, 8, 10 y Santa Marina kalea, 3 - Orape kalea, 12 - Orape kalea, 16 - Zigordia kalea, 7 - Zigordia kalea, 11 - Zigordia kalea, 29 - Ipar kalea, 5 - Ipar kalea, 8 - Azara kalea, 9 - Azara kalea, 12 - Azara kalea, 13 - Azara kalea, 15 - Nafarroa kalea, 16 - Parque de Torre Luzea, 2 - San Francisco kalea, 21 - San Francisco kalea, 23


Azterketa dokumentala