
157. zk., 1994ko abuztuaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Ekonomia eta Ogasuna
2955
339/1994 DEKRETUA, uztailaren 28koa, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioari "Sociedad Promotora de la Zona Aduanera de Irún, S.A." (ZAISA) baltzuaren kapital-gehiketan parte hartzeko baimena ematen diona.
Garraio eta Herrilan Saileko Garraio Zuzendaritzak
Euskal Autonomi Elkartean dauden merkataritzagaien garraiozentro osotuei lagundu eta bultzatzeko politika darama aurrera. Hona hemen zentro horiek: «CTV.
Centro de Transporte de Vitoria, S.A.», «Sociedad Promotora de la Zona Aduanera de Irún, S.A.» (ZAISA) eta «Bizkaiko Kamioe Kokaleku Bortxatuak A.B., Aparcamiento
Disuasorio de Camiones de Bizkaia, S.A.» (BIKAKOBOAPARCABISA).
Ekonomi Elkarteko herrialdeen arteko merkataritzaharremanak ugaltzeak eta garraioalorraren garrantzi ekonomikoak Europan horrelako zentroak sortzea ekarri du. Zentro horiek garraioaren eskaintza eta eskaera elkarri hurbiltzeaz gain, garraiabide desberdinen koordinazioa errazten dute, eta ondorioz, enpresen antolaketa, kudeaketa eta koordinazioa hobetu ere. «Sociedad Promotora de la Zona Aduanera de Irún,
S.A.» (ZAISA) baltzua 1983ko uztailaren 27an eratu zen
Irunen, hain zuzen ere, Iruñeko Notarioen Elkargoko notarioa den Antonio Román de la Cuesta y Ureta jaunak egindako eskritura publikoaren bidez; eskrituraren protokolozenbakia 1153 da eta behar den bezala erregistraturik dago. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak 1983ko uztailaren 26an hartutako akordioak baimena ematen zion Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioari baltzua eratzeko eskrituran parte har zezan; horrez gain, martxoaren 9ko 43/1993 Dekretuak arautu zuen
Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak baltzu horretan dituen bazkideeskubideen erabilera.
Baltzuaren kapitala, gehiketa erabaki aurretik, bi mila, bostehun eta berrogeita bederatzi milioi eta bi mila pezetakoa (2.549.002.000) da; horietatik zazpiehun eta hirurogeita hamabi milioi eta berrogeita hamaika mila (772.051.000) pezeta, hau da, kapitalaren %30,28836, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak du harpidetuta. «Sociedad Promotora de la Zona Aduanera de Irún,
S.A.» (ZAISA)-ren Administrazio Kontseiluak proposaturik, eta baltzuak 1994ko maiatzaren 27an egindako
Ohizko Batzar Nagusian hartutako akordioaren arabera, baltzuaren kapitala laurehun eta hogeita hamar milioi (430.000.000) pezetara gehitu behar da: akzio bakoitzaren balio nominala mila (1.000) pezetakoa izanik, laurehun eta hogeita hamar mila (430.000) akziok osatzen dute kapitala eta akzio horien zenbakiak
2.549.003tik 2.979.002ra bitartekoak, biak barne, dira. Hori kontuan harturik, eta Euskal Autonomi
Elkartean kokaturiko garraio osotuko zentroak bultzatzeko
Eusko Jaurlaritzak aurrera daraman politikarekin jarraituz, bidezkoa da kapitala gehitzera jotzea eta, horretarako, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak gaur egun baltzuan duen partaidetzaehuneko berbera erabiltzea, alegia, %30,28836, hori guztia,
Euskadiren Ondareari buruzko uztailaren 27ko
14/1983 Legearen arabera (44. atalean ezarritako prozedura) eta horrekin bat egiten duten gainerako xedapenei jarraiki.
Ondorioz, Ekonomi eta Ogasun, eta Garraio eta
Herrilan sailburuen proposamenez, Jaurlaritzaren
Kontseiluak 1994ko uztailaren 28an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
1. atala.- Baimena ematea Euskal Autonomi Elkarteko
Administrazioari «Sociedad Promotora de la Zona
Aduanera de Irún, S.A.» (ZAISA)» baltzuaren akzionistek
1994ko maiatzaren 27an egindako Ohizko Batzar
Nagusian erabakitako kapital-gehiketan parte hartzeko.
Administrazioak egingo duen ekarpena ehun eta hogeita hamar milioi berrehun eta berrogei mila (130.240.000) pezetakoa izango da, hau da, gehiketaren %30,28836, hain zuzen ere, Euskal Autonomi
Elkarteko Administrazioak gaur egun baltzuan duen partaidetzaehuneko berbera.
2. atala.- Baimena ematea Ekonomi eta Ogasun
Saileko Ondare eta Kontratazio zuzendariari Euskal
Autonomi Elkarteko Administrazioaren izenean, dagozkion akzioak harpidetu eta ordaindu ahal izateko behar den dirutza jar dezan eta aurreko atalean xedaturikoa betetzeko behar diren ekintza guztiak egin ditzan.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 1994ko uztailak 28.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Ekonomi eta Ogasun sailburua,
JOSÉ LUIS LARREA JIMÉNEZ DE VICUÑA.
Garraio eta Herrilan sailburua,
JOSU BERGARA ETXEBARRIA.
RSS