
157. zk., 1994ko abuztuaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileak
Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapena
2954
ERABAKIA, 1994ko uztailaren 29koa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko idazkari nagusiarena, hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko azterketetarako onartuen eta baztertuen Behin-behineko zerrenda behin-betiko egiten duena.
Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko (HAEE), zuzendariak 1994ko martxoaren 11ko Erabakiaren bidez (EHAA, 1994-04-06-a, 64. zk.) hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko azterketetarako deia egin zuen.
Eskabideak aurkezteko epea amaituta, HAEEko idazkari nagusiaren 1994ko maiatzaren 16ko Erabakiaz (EHAA, 1994-05-20a, 95. zk.) aipatu azterketetan onartuen eta baztertuen Behin-behineko zerrenda argitaratu zen. Gerora, 1994ko maiatzaren 27ko Erabakiaz (EHAA, 1994-06-14a, 112. zk.) zerrenda hori zuzendu egin zen.
Dagoeneko onartuen eta baztertuen behinbehineko zerrendaren kontrako erreklamazio epea amaiturik, aurkeztu direnak aztertu eta ebatzi ondoren, eta Deialdiko
5.4. atalarekin bat etorriz, aipatu zerrenda behinbetiko egiten da Erabaki honen bidez, ondoren aipatzen diren aldaketak eginik.
Vitoria-Gasteiz, 1994ko uztailak 29.
Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko idazkari nagusia,
JOSU ERKOREKA GERVASIO.
RSS