Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 1994ko abuztuaren 10a, asteazkena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria eta Enerjia
2841

ERABAKIA, 1994ko uztailaren 13koa, Industri Administrazio eta Segurtasunerako zuzendariarena, igongailuak legeztatu eta arlo honetan indarrean dauden arauei gailu horiek egokitzeko argibideak emateko dena.

Industriako lurralde ordezkaritzek igongailuei buruz indarrean dauden arauak interpretatzeko irizpideak bateratzea da erabaki honen helburua. Ildo honetan eta arauei egokitzeak eta horiek betetzeak praktikan dakartzaten arazoak kontutan hartuta, beharrezkotzat jo da, interpretazioirizpideak finkatzea. Gailu horien instalazio berriak legeztatzerakoan eta, bere garaian legeztatu bai, baina egokitu ez diren edo, urteak igaro ondoren, arauak aldatu egin direlako, edo teknika mailan akatsak dituztelako egokitzapenetik kanpo gelditu diren instalazioak egokitzerakoan bete egin beharko dira irizpide horiek.

Gai honetan kontutan hartu behar da, segurtasun neurriei buruzko (iharduna geldi araztea edo debekatzea) erregimena eta legehauste eta zigor erregimena aldatzen dituen uztailaren 16ko eta Industriari buruzko

21/1992 Lege berria (92-07-23ko EBO). Igongailuei buruz indarrean dauden arauen alde batzuk aldatu egiten dira lege horretan. Honako hau xedatzen da zehatzmehatz:

segurtasunneurri gisa, igongailu bat geldi araztea edo istea, honako kasu honetan izango dela bidezko hain zuzen, hau da, ikuskaritza baten ondorioz, pertsonentzako edo ondasunentzako berehalako kalte larriak ekar ditzaketen akatsak somatu daitezenean alegia; kasu honetan, horretan agintea duen Administrazioak, erabat edo zati batean, iharduna geldi arazi ahal izango du denboraldi baterako, akatsak zuzendu ditzatela edo bere iharduna arauei egokitu diezaiela aginduko diela arduradunei. Burutu den legehaustea dela eta, ezarri daitekeen zigorraren kaltetan gabe egingo da hori.

Bestalde, legehaustea oso larria izan dadin kasuan bakarrik izango da bidezko igongailuaren iharduna geldi araztea edo debekatzea.

Azkenik, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta guztientzako Ihardunbideari buruzko azaroaren

26ko 30/1992 Legeko (92.11.27ko EBO) 72. atalean, aldibaterako neurriak hartu ahal izango dituela horretan agintea duen organuak xedatzen da, era honetan, administrazioerabakien indarra ziurtatu ahal izateko.

Neurri horien artean sartzen da instalazioak badaezpada geldi araztea. Geldi arazte horrek, segurtasun neurria denez, prozedurari behin-betiko ebazpena eman arte bakarrik izango du indarra.

Kasu hauetatik kanpo, prozedura honetan aipatzen diren baldintzak eta izapideak bete ondoren bakarrik izango da posible segurtasun mailako geldi arazketa hori. Horretarako, honako hauek bereiztu behar dira:

Legeztatu gabeko instalazioak.

Arau teknikoak betetzen ez dituzten instalazioei ez zaie emango sekula Ihardunean Jartzeko Agiria eta, kasu honetan, gainera, ukatzezko erabakia eman ahal izango da.

Erabaki hori eman arren, instalazioak ihardunean jarraitzen duela jakinez gero, bete arazi egingo da erabaki hori. Horretarako, igongailua geldi dadila aginduko da erabaki bidez. Titularrari eta instalatzaileari deitu ondoren burutuko da ekintza hori. Zigor espedienteari ekitearen kaltetan gabe egingo da hori.

Legeztatutako instalazioak.

Aipatu diren kasuetan, zigorprozedurari ekitea ekarriko du arau teknikoei ez egokitzeak eta, hala behar izanez gero eta legebideak bete ondoren, indargabetuta uztea instalazioa hastapenzerbitzuan jartzea.

Igongailuak mantendu eta aldian aldian ikuskaritza ofizialak egiteari buruz arauetan eskatzen denez eta,

Industri eta Energi Sailaren abenduaren 1eko 307/1988

Dekretuan eta maiatzaren 17ko 175/1994 Dekretuan xedatzen denaren arabera, mantenimendua eta ikuskaritza burutzea enpresa instalatzaileen eta mantentzaileen eta ikuskaritza izaikien bidez egin behar denez, beharrezkoa da, eragiketa hauek gauzatzeko, burutzeko prozedurak eta eragiketa horien zainketa egiteko irizpide teknikoak gaurkotzea eta mugatzea. Industriari buruzko 21/1992 Legean eta Herri Administrazioen

Lege Jaurbideari eta guztientzako Ihardunbideari buruzko 30/1992 Legean xedatzen denaren arabera burutu beharko dira horiek.

Ildo honetan, zera hartu behar da kontutan, hau da, akats jakin batzuk, adibidez, aurrez akats larritzat kalifikatuta egon arren, kabinek aterik ez izateak eta, igongailuetan eman diren istripuei buruzko datu estatistikoek aditzera ematen dutenez, akats horiek istripuetan eragin handia izateak, beharrezko bilakatzen dute akats oso larriei buruz indarrean dauden arauetan finkatzen diren ondorioak aplikatzea eta, are gehiago, arauetan akatsak zuzentzeko finkatzen diren epeak kasurik gehienetan gaindituta daudela kontutan hartzen baldin bada. Honek benetako arriskuen koefizientea geroz eta handiagoa izatea dakar.

Horiek horrela, Igongailuen Industri eta Energi Saileko

Batzorde Teknikoen eta Batzorde Juridikoaren proposamenez, hauxe

ERABAKI DUT:

/p>

I. ATALBURUA

Igongailuak ihardunean jartzea.

1. atala.- Ihardunean jartzeari buruzko akta.

1.- Ezin jarri ahal izango dira igongailuak ihardunean, titularrek, horretan agintea duen Lurralde Organuak emandako ihardunean jartzeakta eskuetan izan ez dezaten bitartean.

2.- Instalazioak ihardunean jartzeko, legeetan finkatzen diren baldintzak betetzen dituztela kreditatu ez duten instalazioak arauzko eskakizunei ez egokitzea dakarten legehausteak daudenaren berri jasotzea gerta dadinean, finkatu dadin epealdiaren barruan egoera hori zuzentzeko eskatuko zaie instalazio horien titularrei.

Interesdunak hala eskatu eta horren justifikaziobide izan daitezkeen kausak ematea gerta dadinean, luzatu ahal izango da epealdi hori. Epealdi berria ez da izango lehengoaren erdia baino luzeagoa.

Epealdia eta luzapena osatu ondoren, eskabidea bete gabe egotea gertatuz gero, ihardunean jartzea ukatuko duen erabakia emango da.

3.- Ukatzezko erabaki hori eman ondoren, igongailua ihardunean dagoela jakitea gertatzen bada, bete arazi egingo da erabaki hori eta, ondorioz, igongailua geldi arazteko erabakia emango da, titularrari eta instalatzaileari entzun ondoren.

Ekintza honi buruzko akta egingo da eta titularrak, instalatzaileak eta Ordezkaritzaren izenean diharduen teknikariak izenpetuko dute. Ikuskaritza egiterakoan hauetakoren batek bertan egotea nahi izan ez eta/edo akta izenpetzea nahi ez izatea gertatuz gero, espreski jasoko da egoera hori aktan.

4.- Dadina dadila, igongailuei aplika dakizkiekeen eta indarrean dauden arau teknikoetan jasotzen diren baldintza guztiek betetzen direla Industriako Lurralde

Ordezkaritzak jakin ez dezan bitartean, enpresa instalatzaileek ezin jarri ahal izango dituzte ihardunean.

Enpresek eginbehar hau ez betetzea, zigorgarri izango da Industriari buruzko Legeko 31.2 b) atalean xedatzen denaren arabera, berenganatu dituzten zibil eta penal mailako erantzukizunen kaltetan gabe.

II. ATALBURUA

Aldian aldiko ikuskaritza ofiziala

2. atala.- Igongailuen aldian aldiko ikuskaritza ofizialen manuala onartzea.

Igongailuen aldian aldiko ikuskaritza ofizialen manuala onartzen da erabaki honen bidez. Industri

Administrazio eta Segurtasunerako Zuzendaritzan eta horretan agintea duten lurralde mailako organuetan egongo da eskuragarri.

3. atala.- Igongailuen aldian aldiko ikuskaritza ofizialetarako prozedura.

Erabaki hau indarrean jarri ondoren gauzatu daitezen aldian aldiko ikuskaritza ofizialak, aurreko atalean aipatu den manualean agintzen denaren arabera egingo dira. Arauzko Ikuskaritza eta Kontrolerako Izaikiek eta

Enpresa Zaintzaileek eskuartean izan beharko dute manual hori eta kontrolpeko kopiak eman beharko zaizkie enpresa horiei.

4. atala.- Akatsen ebaluaketa.

Aldian aldiko ikuskaritza ofizialen bidez somatu daitezen akatsak, ekar dezaketen arriskua kontutan hartuz kalifikatu beharko dira. Manual horretan xedatzen denaren arabera, akatsaren arriskukortasuna eta istripua gertatzeko probabilitatea hartuko dira kontutan horretarako.

5. atala.- Akats arinak.

Gehienera ere urtebeteko epea emango da gisa honetako akatsak zuzendu ahal izateko.

6. atala.- Akats larriak.

1.- Sei hilabeteko epea ezartzen da oro har akats larriak zuzentzeko.

2.- Akatsak zuzentzeko epea luzatu ahal izango da,

30/1992 Legeko 49. atalean xedatzen denaren arabera.

Luzapena ez da izango lehenengo epealdiaren ardia baino luzeagoa. Ezohizko baldintzak eman daitezenean bakarrik eman ahal izango da, lehenengo luzapenak hainbateko iraupena duen luzapena.

3.- Industriako Lurralde Ordezkaritzaren arrazoi eta guztizko erabakiz emango dira bi luzapenak.

7. atala.- Akats oso larriak.

Ikuskaritzaren bidez akats oso larria ematen dela somatuz gero, Arauzko Ikuskaritza eta Kontrolerako

Izaikiek edo, hala gertatuz gero, Enpresa Zaintzaileek edo Mantentzaileek geldi arazi egin beharko dute igongailua.

Horretan agintea duen Lurralde Organuari eman beharko zaio horren berri hogeita lau orduko epearen barruan. Organuak, sendetsi, indargabetu edo aldatu egingo du geldiarazte hori.

8. atala.- Akatsak zuzentzeko epeluzapenak.

1.- Egin diren ikuskaritzen bidez somatu, erabaki hau indarrean jarri dadin egunean zuzendu ez, bere garaian larritzat kalifikatu eta, istripu probabilitate eta arriskukortasun irizpideen arabera, erabaki honen bidez onartzen den manualean oso larritzat sailkatzen diren akatsak, zuzendu egin beharko dira berehalaxe.

2.- Zuzenketa egiteko epea finkatu ahal izango da, horretarako zirkuntantziak eman daitezenean. Horretan agintea duen eta arrazoi eta guztizko erabakiz egingo da hori eta ez da sekula izango sei hilabetetik gorakoa.

9. atala.- Aldaketa, akatsen kalifikazioan.

Lehenengo ikuskaritzan somatu, zuzendu ez eta aldian aldiko hurrengo ikuskaritzan zuzendu gabe egon daitezen akats arin eta larriek, goratu egingo dute kalifikapena gradu batetan. Erabaki honetako 6. eta 7. ataletanxedatzen denaren arabera jokatuko da kasu horietan.

III. ATALBURUA

Igongailuen matenimendua

10. atala.- Igongailuak zaintzeko manuala onartzea.

Igongailuak zaintzeko manuala onartzen da erabaki honen bidez. Industri Administrazio eta Segurtasunerako

Zuzendaritzan eta horretan agintea duten lurralde ordezkaritzetan egongo da interesdunen eskuragarri.

11. atala.- Igongailuak mantentzeko eta zaintzeko prozedura.

Erabaki hau indarrean jarri ondoren egin daitezen mantenimendu eta zaintza ekintzak, aurreko atalean aipatu den manualean finkatzen denaren arabera burutuko dira. Manual hori eskuartean izan beharko dute enpresa zaintzaileek eta, horretarako, kontrolpeko kopiak eman beharko zaizkie.

12. atala.- Kontratua eta mantenimendurako liburua.

1.- Igongailuaren jabeak edo titularrak kontratua egin beharko du Industriako Lurralde Ordezkaritzan erregistratuta dagoen enpresa zaintzaile batekin. Lan hori egiteko baimena duen enpresa dela ziurtatuko duen egiaztagiria izan beharko du enpresak.

2.- Mantenimendu kontratuetan zera jasoko da espreski, hau da, erabaki honen bidez onartzen den zaintzarako manualean aipatzen diren eragiketa bakoitza eta guztiak bete beharko dituela enpresa zaintzaileak. Igongailua

Mantentzeari buruzko Liburuan jaso beharko da kontratu horren kopia bat, kontratua izenpetzen duen edozein aldek edo horretan agintea duten administrazioek horren konparaketa egiteko ahalbideak izan ditzaten.

3.- Erabaki hau argitara dadin egunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan, mantenimendu eta zaintza lanetan aplikatu ohi dituzten prezioen zerrenda bidali beharko dute enpresa zaintzaile eta mantentzaileek,

Industri Administrazio eta Segurtasunerako Zuzendaritzara.

13. atala.- Akats larriak.

Igongailu baten mantenimendu edo zaintza ekintzen ondorioz akats larriak daudela jakinez gero, igongaluaren titularrari emango diote horren berri enpresa zaintzaile edo mantentzaileek. Erabaki honetako 6. atalean finkatzen den epearen barruan konpondu beharko dituzte.

14. atala.- Akats oso larriak.

Mantenimendu mailako ikuskaketen ondorioz, akats oso larriak daudela jakinez gero, igongailua geldi arazi egingo dute enpresa zaintzaile edo mantentzaileek. 24 orduko epearen barruan horretan agintea duen Lurralde

Organuari emango diote horren berri eta honek sendetsi, indargabetu edo aldatu egingo du geldiarazketa hori.

IV. ATALBURUA

Geldiarazketa erabakiak betearaztea

15. atala.- Geldiarazketari ebazpena ematea.

Indarrean dauden arauak ez direla betetzen somatuko balu horretan agintea duen organuak, bidezkoa izango da, igongailua geldi arazteko erabakia ematea eta bai 7. atalean aipatzen den kasuan ere. Baina legehauste horrek, igongailua geldi araztea izan behar du ondoriotzat.

16. atala.- Berriematea.

Igongailua geldi arazteari buruzko erabakiaren berri eman beharko zaio titularrari, enpresa zaintzaile edo instalatzaileari eta, beharrezkoa izan dadinean, Arauzko

Ikuskaritza eta Kontrolerako Izaikiari.

17. atala.- Materialki betetzea.

1.- Enpresa zaintzaileei edo, hala behar izanez gero, enpresa instalatzaileei dagokie geldiarazketa erabakiak materialki betetzea.

2.- Geldiarazketa gauzatu ondoren, horretan agintea duen Industriako Lurralde Ordezkaritzari eman beharko diote horren berri aipatutako enpresek.

V. ATALBURUA

Legehausteak eta zigorrak

18. atala.- Legehausteak eta zigorrak.

Industriari buruzko Legeko 30. atalean eta hurrengoetan eta Igon eta Mantenimendu Gailuei buruzko

Arautegiko V. atalean (azaroaren 8ko 2291/1985 Erregeren

Dekretua) xedatzen denaren arabera, zigor espedienteari hasiera eman ahal izango zaio aurreko ataletan finkatzen diren izapideen edozein unetan eta larritzat sailkatutako akatsak zuzentzako ezarritako epeak bete ondoren beti.

19. atala.- Erantzukizunak.

1.- Instalazioen titularrek, enpresa instalatzaile eta mantentzaileek eta arauzko ikuskaritza eta kontrolerako izaikiek izango dute, erabaki honetan onarpenaren gai izan diren aldian aldiko ikuskaritza eta mantenimendu prozeduretan eta manualetan eta indarrean dauden arauetan ezartzen diren eginbeharrak bete diren edo ezaren erantzukizuna.

2.- Instalazioak mantentzeko kontratua izenpetu duten titularren eta enpresen erantzukizunpekoak izango dira akatsak ez zuzentzeak ekar ditzakeen ondorioak.

3.- Instalazioen titularrez aparte, enpresa instalatzaileeta mantentzaileak ere izan daitezke prozedura honen sujetu pasiboak, akatsak egotearen, horiek ez zuzentzearen edo zerbitzua geldiarazte erabakiak ez betetzearen ardura zeini dagokion kontutan hartuz.

Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 1994ko uztailak 13.

Industri Administrazio eta Segurtasunerako zuzendaria,

MARIA LUISA FUENTES ALFONSO.


Azterketa dokumentala