Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 1994ko ekainaren 29a, asteazkena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Merkataritza, Kontsumoa eta Turismoa
2351

ERABAKIA, 1994ko ekainaren 3koa, Turismo zuzendariarena, Merkataritza, Kontsumo eta Turismo saileko lurralde ordezkariei zenbait gaitako eskuduntzak ordezkotzan uzten diena.

Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailaren egitura organikoa arautzezko abenduaren 10eko 682/1991

Dekretuak ematen dizkidan ahalmenen indarrez, Herri

Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako

Ihardunbideari buruzko 30/1992 Legearen 13. atalari dagokionez eta ordezkotza hori komenigarri bihurtzen duten premia teknikoak, juridikoak eta lurraldekoak kontuan hartuta, hauxe

XEDATU DUT:

1. atala.- Lurralde historiko bakoitzean dauden

Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Saileko lurralde ordezkarien esku uzten da, bada, abenduaren 10eko

682/1991 Dekretuan xedatutakoaren arabera Turismo zuzendariari dagokion eskuduntza, hain zuzen, hurrengo idazati hauetan xehazten diren gaietarako:

1.- Turismoari buruzko arauen babespean lortutako dirulaguntzak itzultzeko espedienteak edo dirulaguntzetako baldintzak bete gabe uztearen ondoriozko espedienteak hasiaraztea izango da eskuduntza bat, abenduaren

17ko 698/1991 Dekretuaren 4.2. atalean xedatutakoaren indarrez itzulketa ihardunbidea hasteko eskuduntza Turismo zuzendariari dagokion kasuetan;

Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen du aipatu dekretu horrek, batetik, eta horien kudaketan parte hartzen duten izaiki laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen ditu, bestetik.

2.- Turismoa arautzezko martxoaren 16ko 6/1994

Legearen 8. atalean ezarritakoren babespean izapidetu daitezen Turismo-enpresen ihardunerako behinbehineko baimena ematea eta beren establezimenduen sailkapenak egitea, bi izapide horiek lurralde ordezkarien eskuduntza izango dira; baita, aipatutako lege horren

19. atalaren 2. idazatian finkatutakoaren arabera, turismoko kanpamenduetan elementu finkoen instalakuntza iraunkorra egiteko izapidetu daitezen behinbehineko baimenak ere.

2. atala.- Ordezkotzan utzitako eskuduntza guztiok, bestalde, edozein unetan berreskuratu ahal izango ditu ordezkotzan utzi dituen erakundeak berak, azaroaren

26ko 30/1992 Legearen 14. atalean ohartemandako moduan.

ALDIBATERAKO XEDAPENA

Erabaki honek bere ondorioak sortzen hasi aurretik jadanik hasitako ihardunbideei, ordea, ezingo zaie erabaki hau ezarri.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasita izango ditu ondorioak erabaki honek.

Vitoria-Gasteiz, 1994ko ekainak 3.

Turismo zuzendaria,

JULIA GÓMEZ PRIETO.


Azterketa dokumentala