
123. zk., 1994ko ekainaren 29a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Kultura
2350
ERABAKIA, 1994ko maiatzaren 5ekoa, Soin Hezkuntzako Euskal Erakundeko Zuzendaritzarena, ikasketetarako izaera bereziko dirulaguntzak, 1994. urterako Lankidetza Bekak izenekoak, konbokatzen dituena.
Soin Hezkuntzako Euskal Erakundeak (SHEE/IVEF), erabaki honen bidez, Erakunde honetako ikasleentzako lankidetza bekak plazaratzen ditu.
Soin Hezkuntzako Euskal Erakundea sortzeari buruzko ekainaren 29ko 11/1988 Legeak horren helburuak ezartzen ditu, bai irakaskuntzari, bai ikerketari dagokienez.
Euskadiko Autonomi Elkarteko 1994 ekitaldirako
Aurrekontu Orokorrak onartu zituen abenduaren 22ko
9/1993 Legeak, Soin Hezkuntzako Euskal Erakundeko ikasleentzako lankidetza bekak emateko bidea onartzen du.
Horiek horrela, honako hau
XEDATU DUT:
/p>
Atal bakarra.- Lankidetza urte honetan ikasketekiko elkargarritasun erregimenpean arituko diren Soin Hezkuntzako
Euskal Erakundeko ikasleentzako Lankidetza
Beketarako deia egitea, eraskinean ezartzen denari jarraituz.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Lehenengoa.- Besterik ezean, Unibertsitate mailan,
93/94 ikasturtean, bekak araupetzen dituzten arauak ezar dakizkieke deialdi honetako lankidetza bekei (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren
1993ko uztailaren 27ko Agindua, abuztuaren 26ko
E.H.A.A., 162 zk.)
Bigarrena.- Soin Hezkuntzako Euskal Erakundeak deialdi hau zabaltzea ziurtatuko du, bere iragarkitauletan argitara emanez.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.- Erabaki honetan xedatutakoa argitzeko baimena ematen zaio Soin Hezkuntzako Euskal Erakundeko zuzendariari.
Bigarrena.- Erabaki honek, Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango du indarra.
Vitoria-Gasteiz, 1994ko maiatzak 5.
Soin Hezkuntzako Euskal Erakundeko
Zuzendaritza Batzordeko burua,
JOSEBA ARREGI ARANBURU.
ERANSKINA
OINARRIAK
1. oinarria.- 1994. urteari dagozkion lankidetza beketarako deia egiten da.
2. oinarria.- bi motatako bekak egongo dira:
a.- Beka bat euskararen arloan laguntzeko, 240.000
PTAko kopurua izanik.
b.- Lau beka Erakundeko dekanoak egindako programan laguntzeko, bakoitzak 240.000 PTAko kopurua izanik.
3. oinarria.- Eskatzaileek, aurrerago ezartzen diren eskakizun akademikoez gainera, Soin Hezkuntzako
Euskal Erakundean egon behar dute matrikulaturik.
4. oinarria.- Edozelan ere, lizentziatura eskuratu eta, espezialitateren bat lortzeko helburuz, ikasgairen batean matrikulatutakoek ezin izango dute beka hau lortu.
KONTUAN HARTU BEHARREKOAK
5. oinarria.- Lankidetza beketan parte hartuko duten hautagaiak honako erizpide hauen arabera hautatuko dira:
a.- Euskararen ezagutza (soilik lehendabiziko beka motari dagokionez): 20 punturaino.
b.- Curriculum akademikoa: 30 punturaino. Egindako mailetako noten bataz bestekoa.
c.- Curriculum pertsonala: 30 punturaino.
d.- Elkarrizketa: 20 punturaino.
Curriculum pertsonala neurtzeko erizpideak:
a.- Titulazioak: (10 punturaino) - Doktore tituluak: 8 puntu. - Lizentziatura bakoitzak: 5 puntu. - Maila ertaineko titulu bakoitzak: 3 puntu. - Entrenatzaile Nazionalaren titulu bakoitzak: 2 puntu. - Bestelako tituluak: 0,5 puntu bakoitzeko.
b.- Argitalpenak eta biltzarrak: (10 punturaino) - Argitaraturiko liburu edo lankidetza bakoitzak: 5 puntu. - Aldizkari espezializatuetan argitaraturiko artikulu bakoitzak: 3 puntu. - Biltzarretan, mintegietan eta jardunaldietan aurkezturiko txostenak: 3 puntu. - Biltzarretaratze, mintegietaratze eta jardunaldietaratze bakoitzak: gehienez 1,5 puntu.
c.- Ikerketak eta lankidetzak: (10 punturaino) - Erakunde ofizialek emandako bekak: 5 puntu. - Ikerlanetan laguntzea: 4 puntu. - SHEE/IVEFeko kirol clubeko laguntzailea izatea:
1,5 puntu.
ESLEIBIDEA
6. oinarria.- Ikasleek Soin Hezkuntzako Euskal Erakundean jaso ahal izango duten idazki normalizatuan egin beharko dute eskaera.
Eskaerak egiteko epea 15 egun naturaletakoa izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.
Eskaerarekin batera curriculum pertsonala egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu eskatzaileak, gainerako agiriak Erakunde honetako agiritegietan daude eta.
7. oinarria.- Eskaeren espedienteak jarraian zehazten den bezala osatuko den epaimahaiak aztertu eta erabakiko ditu:
Lehendakaria: Soin Hezkuntzako Euskal Erakundeko zuzendaria.
Mahaikideak: dekanoa, ikasketaburua eta Soin Hezkuntzako
Euskal Erakundeko departamentuburua.
8. oinarria.
8.1.- Eskaerak aztertu ondoren, erabaki honetan ezarritako eskakizunak betetzen ez dituztenenak ukatu egingo dira. Ukapena jakinaraziko duen idazkian arrazoiak eta erabil daitezkeen murtzilo bideak azalduko dira.
8.2.- Erabaki honetan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten eskaerak 5. oinarrian ezartzen den moduan antolatuko dira.
Eskaera bik edo gehiagok puntuazio berdina izanez gero, lehentasuna curriculum akademikorik onena duenari emango zaio.
9. oinarria.- Soin Hezkuntzako Euskal Erakundeko zuzendariak emaitzak erabaki ondoren, parte hartzaile guztiei jakinaraziko zaie deialdiaren erabakia eta bekadunei, beren ikasketeekiko elkargarritasun erregimenpean dagokien lankidetza emango die.
10. oinarria.- Bekadunari onartutako laguntzaren ordainketa bitan egingo da, %75 lanari ekitean eta gainerako %25 bukatutakoan. Soin Hezkuntzako Euskal
Erakundeko zuzendariak, aipaturiko moduetan lagundu duela egiaztatu ondoren.
11. oinarria.- Lankidetza beka eskuratuko dutenek 5 hilabetez eta egunero hiru orduz ihardun behar izango dute bekadun bakoitzari agindutako lekuan.
12. oinarria.- Hautatutako ikasleek honako betebehar hauek izango dituzte:
a.- 1993/94 ikasturtean zehar ikasketeekin jarraitzea, irakaskuntza ofizialaren bidez.
b.- Soin Hezkuntzako Euskal Erakundeko Zuzendaritzak agindutako moduan laguntzea.
13. oinarria.
13.1.- Beken erabakian datuak ezkutatu edo faltsutu direla jakinez gero, bekak indargetu egingo dira, bere osotasunean edo zatiren batean, kopuruak ordainduak egon ala ez. Era berean, bekei dagokien kopurua erabaki ez den helburu batez erabili direla, edo ezarritako eskakizunak bete edo egiaztatu ez dituen ikasle bati eman zaiola frogatzen bada, bekak indargetu egindo dira.
13.2.- Indargetzeko erabakietatik, beharrezkotzat joz gero, agintari fiskal, akademiko eta judizialetara jo ahal izango da, erator daitezkeen gainerako erantzukizunak eskatzeko helburuz.
14. oinarria.
14.1.- Deialdi honetako oinarriren bat betegabe gelditu dela egiaztatuz gero, jasotako diru guztiak eta horiei dagozkien interes legalak itzuli beharko dira
Euskal Herriko Diruzaintza Nagusian, abenduaren
17ko 698/1991 Dekretuan adierazitakoa beteaz eta horretarako ezartzen den prozedurari jarraituaz.
14.2.- Dirua ez bada borondatez epean itzultzen,
Ekonomia eta Finantza Sailari jakinaraziko zaio; honek, indarrean dauden erabakiek ezartzen duten bezala, premiabidera jo dezan.
15. oinarria.- Lankidetza beka eskuratzeak ez du inolako lege edo lan eraginik ekarriko bekadunaren eta
Autonomi Elkartearen edo Unibertsitatearen artean.
16. oinarria.- Laguntza ukatzen zaien eskatzaileek edo kalteturik sentitzen direnek, legez dagozkien bideen kalterik gabe, murtziloa aurkeztu ahal izango diote epaimahaiari, jakinarazpena jasotzen duten egunaren biharamunetik aurrera kontatu beharreko hamabost egun naturalen buruan.
Murtzilo honek kontrako erantzuna izanez gero, jakinarazten zaion egunetik hasi eta hilabete baten buruan, Ohizko Errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio
Soin Hezkuntzako Euskal Erakundeko Zuzendaritza
Batzordeari.
RSS