
123. zk., 1994ko ekainaren 29a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapena
2349
ERABAKIA, 1994ko maiatzaren 19koa, Erakunde Harreman eta Toki Administrazioko zuzendariarena, Arabako Lurralde Historikoko Zambranako Udalak bere Udal armarria sor dezan baimena ematen duena.
Abenduaren 1eko 364/1987 Dekretuan, otsailaren
6ko 15/1991 Dekretuan eta apirilaren 20ko 286/1991
Dekretuan ezartzen denaren arabera eta bai Arabako
Foru Aldundiak eta bai Sociedad de Estudios VascosEusko
Ikaskuntzak egindako txostenak ikusirik, hauxe
ERABAKI DUT:
Arabako Lurralde Historikoko Zambranako Udalari bere udal armarria sortzeko baimena ematen zaio, eta honela deskribatuta geratzen da:
«Zilarrezko hondoan, banda beltz bat, goiko arloan bi gaztelu gorri eta behekoan gaztelu gorri bat lehoi erpekari bana alde bakoitzean dituela eta bere dorre nagusitik eskuan ezpata daraman armadun besoak urteten duelarik. Beheko herenean, uhin urdin eta zilarrezkoak.
Armarriaren gainean, konde koroa».
Vitoria-Gasteiz, 1994ko maiatzak 19.
Erakunde Harreman eta Toki
Administrazioko zuzendaria,
IÑIGO BARANDIARAN BENITO.
RSS