
123. zk., 1994ko ekainaren 29a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Ekonomia eta Ogasuna
2348
199/1994 DEKRETUA, ekainaren 7koa, Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A. (ISEB)-ren akzio berriak harpidetzeko eta ordaintzeko, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioari baimena ematen diona.
Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako Baltzua,
S.A. (ISEB)ren administrazio Kontseiluak, 1993ko abenduaren 23an hartutako akordioaren bidez, baltzuaren kapitala bi mila zortziehun eta hirurogeita hamar milioi (2.870.000.000,-) pezetatan gehitzeko proposamena egin zion Akziodunen Batzar Nagusiari.
Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak,
Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako Baltzua S.A. (ISEB)-ko bazkide denez, baltzu publiko horretako akziodunen batzar orokorrak jaulki ditzakeen akzio berriak harpidetzeko lehentasunezko eskubidea du,
Baltzu Anonimoei buruzko Legearen bateratutako testua onartzen duen abenduaren 22ko 1564/1989 Legegintza
Errege Dekretuko 158. atalean ohartematen denaren arabera.
Euskadiren Ondareari buruzko uztailaren 27ko
14/1983 Legeko 44.1 atalean ezartzen denez, Euskal
Autonomi Elkarteko Administrazioak edozelango baltzuak sortzeko baimena eta bai horietako partaidetzak hartzekoa ere, dekretu bidez emango da. Ekonomi eta
Ogasun sailburuak eta administrazio mailan enpresa hori menpe hartzen duen Saileko sailburuak, biek batera, egindako proposamena kontutan hartuta.
Ondorioz, Industri eta Energi sailburuak eta Ekonomi eta Ogasun sailburuak elkarrekin egindako proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1994ko ekainaren
7an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
1. atala.- Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako
Baltzua S.A. (ISEB) baltzuko Akziodunen Batzar
Nagusiak, kasua bada, erabaki dezan baltzu kapitalaren gehiketa, bi mila zortziehun eta hirurogeita hamar milioi (2.870.000.000,-) pezetakoa alegia, harpidetzeko baimena ematen zaio Euskal Autonomi Elkarteko
Administrazioari; baita ordainketa egiteko ere, Batzarrak erabaki ditzan era eta epetan.
2. atala.- Ekonomi eta Ogasun Saileko Ondare eta
Kontratazio zuzendariari ahalmena ematen zaio, aurreko atalean xedatutakoa egiteko beharrezko izan daitezen ekintzak burutu eta agiriak izenpetzeko.
AZKEN XEDAPENA
Argitaratzen egun beretik izango ditu ondorioak dekretu honek.
Vitoria-Gasteizen, 1994ko ekainak 7.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Industri eta Energi sailburua,
JON IMANOL AZUA MENDIA.
Ekonomi eta Ogasun sailburua,
JOSÉ LUIS LARREA JIMENEZ DE VICUÑA.
RSS