Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 1994ko ekainaren 29a, asteazkena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasuna
2347

454/1994 ERABAKIA, maiatzaren 27koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Gipuzkoako Osasun Barrutian, Arantzazuko Ama ospitaleko zuzendari kudeatzailearen lanposturako dei egiteko dena.

Osakidetzari adskribaturiko ospitalen egitura organikoa ezartzeko zen apirilaren 30eko 120/1985 Dekretuaren

5. atalean eta uztailaren 23ko 439/1991 Dekretuan xedatutakoaren indarrez eta horiekin bat eginik, deialdi publikoan eta aukerako izendapenaren sistemaren bidez, Arantzazuko Ama ospitaleko zuzendari kudeatzailearen lanposturako deialdia egitea erabaki du

Osakidetzako zuzendari nagusiak. Hona hemen

OINARRIARAUAK

Lehenengoa.- Hauek izango dira betebeharrak deialdi horretan parte hartu ahal izateko:

a) Adin nagusikoa izatea.

b) Bateraezintasun kausaren baten baitan ez egotea eta, hain zuzen, disziplinazko espediente baten bidez administrazio publikoko zerbitzutik baztertua ez izatea edo funtzio publikoak betetzeko desgaiturik ez egotea.

c) Espainiarra izatea.

d) Goimailako titulu baten jabe izatea.

e) Administrazioan eta kudeaketan aritua izatea.

f) Sendetsitako lanbide gaitasuna edukitzea.

Bigarrena.- Eskabideak: deialdian parte hartzea eskatuz egindako eskabideak Osakidetzako zuzendari nagusiari egingo zaizkio eta deialdia Euskal Herriko

Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira Osakidetzako Erregistro

Nagusian. Administrazioaren Ihardunbideari buruzko Legearen 66. atalean ezarritako moduan ere aurkeztu ahal izango dira.

Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek «Curriculum Vitae»-a, alegatutako merezimenduen zerrenda eta horiek egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera.

Halaber, memoria bat ere aurkeztu beharko dute, gehienez ere hiru foliotakoa, izangaiak ospital kudeaketari buruz duen eritzia adierazteko.

Hirugarrena.- Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, onartu eta baztertu direnen behinbehineko zerrenda onartuko du Osakidetzako zuzendari nagusiak eta interesatuei jakinarazi egingo zaie hori. Administrazioaren

Ihardunbideari buruzko Legeraen 121. atalean adierazitakoaren arabera, zortzi egun naturaleko epea emango da murtziloak aurkezteko.

Murtzilorik aurkezten ez bada, besterik gabe, behinbetikotzat joko da Behin-behineko zerrenda; aurkezten bada, berriz, behin-betiko zerrenda onartzeko izango den beste erabaki baten bidez, onartu edo baztertu egingo dira. Aipatutako moduan argitaratuko da zerrenda hori.

Laugarrena.- Epaimahaia: deialdi honetarako onartutako izangaiak epaituko dituzten epaimahaikideak hauek izango dira:

Lehendakaria:

Osakidetzako zuzendari nagusia edo berak delegatzen duena.

Bokalak:

- Osakidetzako Osasun-Sorospeneko zuzendaria edo berak delegatzen duena. - Osakidetzako Kudeaketa Ekonomikorako zuzendaria edo berak delegatzen duena. - Osakidetzako Langilegoa Kudeatzeko zuzendaria edo berak delegatzen duena. - Gipuzkoako OsasunBarrutiko zuzendari kudeatzailea edo berak delegatzen duena.

Idazkaria:

Osakidetzako idazkari nagusia edo berak delegatzen duena.

Lanpostuetarako izangaiak baloratzeko, espezializatutako zerbitzuen kanpoko laguntzaz baliatu ahal izango da epaimahaia.

Bosgarrena.- Onartutako izangaietako bakoitzari dei egingo dio epaimahaiak, ezagutza teknikoak eta lanbidekoak aztertzeko eta, bete nahi den lanpostuari eta apirilaren 30eko 120/1985 Dekretuaren 6. atalean ezarritako egitekoei beren nortasuna nola egokitzen zaien jakiteko.

Seigarrena.- Epaimahaiak aurreko oinarri-arauean adierazitakoa bete ondoren, Osakidetzako zuzendari nagusiaren bitartez, Administrazio Kontseilura bidaliko du dagokion proposamena. Izan ere, apirilaren

30eko 120/1985 Dekretuaren 5. atalean ezarritakoarekin bat etorriz, kontseilu horri dagokio izendapena egitea.

Zazpigarrena.- Lanpostua betetzeko izendatutako izangaia, izaera finkoa izanik, funtzionari, estatutupekoa nahiz lanhitzarmenpekoa bada eta Euskal Autonomi

Elkarteko Administrazio Orokorrari edo Osakidetzari lotuta badago, dagokion izendapena formalizatuko da.

Izendatutako izangaia Erakunde Autonomora deialdi honen bidez sartzen bada, apirilaren 30eko 120/1985

Dekretuaren 5. atalean adierazitakoaren arabera, horretarako gauzatuko den kontratuan ezarriko diren baldintzei loturik, lanbide izaerazko lan harreman berezia izango du erakunde autonomoarekin.

Zortzigarrena.- Deialdi honetako behin-betiko erabakiaren aurka, gorajotze errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari,

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta hamabost eguneko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1994ko maiatzak 27.

Osakidetzako zuzendari nagusia,

JAVIER VERGARA ORUEECHEVARRIA.


Azterketa dokumentala