
11. zk., 1994ko urtarrilaren 18a, asteartea
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Osasuna
166
ERABAKIA, 1993ko abenduaren 20koa, Osasun sailburuordearena, Carmen González Revilla andreak eskatuta, psikologiako kontsultategi pribatu bat zabaldu eta ihardunean jartzeko administrazio eta osasun mailako baimena emateko dena.
Psikologiako kontsultategi pribatu bat zabaldu eta ihardunean jartzeko, administrazio eta osasun mailako baimena eskuratzeko Carmen González Revilla andreak jaunak egindako eskaria ikusi da.
Dagokion zerbitzuak agiriak ikusi ditu eta Osasun
Plangintza, Antolaketa eta Ebaluaketa zuzendariak proposamena egin du.
Osasun-establezimendu, -zerbitzu eta zentruak zabaltzeko baimenei buruzko 206/1982 eta 271/1985
Dekretuetan eta Osasun Sailaren egitura organikoari buruzko 217/1992 Dekretuaren 7. atalean xedatutakoarekin bat etorrita, hau
ERABAKI DUT:
Lehenengoa.- Psikologiako kontsultategi pribatu bat, «GIZABIDE» izenekoa, zabaldu eta ihardunean jartzeko administrazio eta osasun mailako baimena ematea Carmen
González Revilla andreari. Kontsultategiaren helbidea:
San Mames zumarkalea, 14, 4.a, Bilbao (Bizkaia).
Bigarrena.- Carmen González Revilla andrea, psikologoa bera, kontsultategi horretan egingo den ihardueraren arduradun izendatzea.
Hirugarrena.- Baimen hori bost urtean behin berritu beharko da; halere, kontsultategiaren iharduera erabat aldatuko duen gorabeherarik baldin badago, epe hori baino lehen berritu beharko da. Baimena eskatu beharko zaio sail honi, halaber, kontsultategi horretan betetzen diren zerbitzuak gehitu, nahiz eraldatu nahi izanez gero.
Vitoria-Gasteiz, 1993ko abenduak 20.
Osasun sailburuordea,
JAVIER SAENZ DE BURUAGA.
RSS