
11. zk., 1994ko urtarrilaren 18a, asteartea
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Osasuna
165
ERABAKIA, 1993ko abenduaren 20koa, Osasun sailburuordearena, Javier Ignacio Ydalga Navarro jaunak eskatuta, medikuntza orokorreko zentru bi, Durangon eta Gernikan, zabaldu eta ihardunean jartzeko administrazio eta osasun mailako baimena emateko dena.
Medikuntza orokorreko zentru bi, Durangon eta
Gernikan, zabaldu eta ihardunean jartzeko, administrazio eta osasun mailako baimena eskuratzeko Javier
Ignacio Ydalga Navarro jaunak egindako eskaria ikusi da.
Dagokion zerbitzuak agiriak ikusi ditu eta Osasun
Plangintza, Antolaketa eta Ebaluaketa zuzendariak proposamena egin du.
Osasun-establezimendu, -zerbitzu eta zentruak zabaltzeko baimenei buruzko 206/1982 eta 271/1985
Dekretuetan eta Osasun Sailaren egitura organikoari buruzko 217/1992 Dekretuaren 7. atalean xedatutakoarekin bat etorrita, hau
ERABAKI DUT:
Lehenengoa.- Medikuntza orokorreko zentru bi zabaldu eta ihardunean jartzeko administrazio eta osasun mailako baimena ematea Javier Ignacio Ydalga Navarro jaunari. Zentruen helbideak: Francisco Ibarra kalea, 2,
2. C, Durango (Bizkaia) eta Fray Martín de Murua kalea, 34, Gernika (Bizkaia).
Bigarrena.- Javier Ignacio Ydalga Navarro jauna, medikua bera, zentru horietan egingo den ihardueraren arduradun izendatzea.
Hirugarrena.- Baimen hori bost urtean behin berritu beharko da; halere, zentruen iharduera erabat aldatuko duen gorabeherarik baldin badago, epe hori baino lehen berritu beharko da. Baimena eskatu beharko zaio sail honi, halaber, zentru horietan betetzen diren zerbitzuak gehitu, nahiz eraldatu nahi izanez gero.
Vitoria-Gasteiz, 1993ko abenduak 20.
Osasun sailburuordea,
JAVIER SAENZ DE BURUAGA.
RSS