Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 1994ko urtarrilaren 18a, asteartea


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasuna
164

ERABAKIA, 1993ko abenduaren 20koa, Osasun sailburuordearena, Ricardo Domínguez Porto jaunak eskatuta, birgaiketa fisioterapeutikorako zentru bat zabaldu eta ihardunean jartzeko administrazio eta osasun mailako baimena emateko dena.

Birgaiketa fisioterapeutikorako zentru bat zabaldu eta ihardunean jartzeko, administrazio eta osasun mailako baimena eskuratzeko Ricardo Domínguez Porto jaunak egindako eskaria ikusi da.

Dagokion zerbitzuak agiriak ikusi ditu eta Osasun

Plangintza, Antolaketa eta Ebaluaketa zuzendariak proposamena egin du.

Osasun-establezimendu, -zerbitzu eta zentruak zabaltzeko baimenei buruzko 206/1982 eta 271/1985

Dekretuetan eta Osasun Sailaren egitura organikoari buruzko 217/1992 Dekretuaren 7. atalean xedatutakoarekin bat etorrita, hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.- Birgaiketa fisioterapeutikorako zentru bat, «Centro de Fisioterapia» izenekoa, zabaldu eta ihardunean jartzeko administrazio eta osasun mailako baimena ematea Ricardo Domínguez Porto jaunari.

Helbidea: Autonomia kalea, 26, 3. D, Bilbao (Bizkaia).

Bigarrena.- Ricardo Domínguez Porto jauna, fisioterapeuta bera, zentru horretan egingo den ihardueraren arduradun izendatzea.

Hirugarrena.- Baimen hori bost urtean behin berritu beharko da; halere, zentruaren iharduera erabat aldatuko duen gorabeherarik baldin badago, epe hori baino lehen berritu beharko da. Baimena eskatu beharko zaio sail honi, halaber, zentru horretan betetzen diren zerbitzuak gehitu, nahiz eraldatu nahi izanez gero.

Vitoria-Gasteiz, 1993ko abenduak 20.

Osasun sailburuordea,

JAVIER SAENZ DE BURUAGA.


Azterketa dokumentala