
11. zk., 1994ko urtarrilaren 18a, asteartea
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Osasuna
163
ERABAKIA, 1993ko abenduaren 20koa, Osasun sailburuordearena, Jaime Campos Aguilera jaunak eskatuta, medikuntza orokorreko kontsultategi pribatu bat zabaldu eta ihardunean jartzeko administrazio eta osasun mailako baimena emateko dena.
Medikuntza orokorreko kontsultategi pribatu bat, zabaldu eta ihardunean jartzeko, administrazio eta osasun mailako baimena eskuratzeko Jaime Campos Aguilera jaunak egindako eskaria ikusi da.
Dagokion zerbitzuak agiriak ikusi ditu eta Osasun
Plangintza, Antolaketa eta Ebaluaketa zuzendariak proposamena egin du.
Osasun-establezimendu, -zerbitzu eta zentruak zabaltzeko baimenei buruzko 206/1982 eta 271/1985
Dekretuetan eta Osasun Sailaren egitura organikoari buruzko 217/1992 Dekretuaren 7. atalean xedatutakoarekin bat etorrita, hau
ERABAKI DUT:
Lehenengoa.- Medikuntza orokorreko kontsultategi pribatu bat zabaldu eta ihardunean jartzeko administrazio eta osasun mailako baimena ematea Jaime Campos
Aguilera jaunari. Helbidea: Ategorrieta hiribidea,
5, solairuartekoa, eskuma, Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa).
Bigarrena.- Jaime Campos Aguilera jauna, medikua bera, zentru horietan egingo den ihardueraren arduradun izendatzea.
Hirugarrena.- Baimen hori bost urtean behin berritu beharko da; halere, kontsultategiaren iharduera erabat aldatuko duen gorabeherarik baldin badago, epe hori baino lehen berritu beharko da. Baimena eskatu beharko zaio sail honi, halaber, kontsultategi horretan betetzen diren zerbitzuak gehitu, nahiz eraldatu nahi izanez gero.
Vitoria-Gasteiz, 1993ko abenduak 20.
Osasun sailburuordea,
JAVIER SAENZ DE BURUAGA.
RSS