
11. zk., 1994ko urtarrilaren 18a, asteartea
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
162
AGINDUA, 1993ko abenduaren 23koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, 1993/94 ikasturterako hezkuntza-hitzarmen berriak izenpetzeari ebazpena ematen diona.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren
1993ko uztailaren 13ko Aginduz, 1993/94 ikasturterako hezkuntza-hitzarmen berriak izenpetzeko deialdia egin zen.
Ikastetxeek beren eskabideak aurkeztu dituztenez eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailetako lurralde ordezkaritzek beren proposamenak egin dituztenez, hauxe
ERABAKI DUT:
Lehenengoa.- Gero aipatzen diren ikastetxeek,
1993/94 ikasturterako diren hezkuntzahitzarmen berriak izenpetzeko egin dituzten eskabideei ukoa ematea, eskolarizazio beharrak betetzen ez dituztelako eta dirurik ez dagoelako:
Co. Virgen de Nazareth de Bilbao
Co. Ingles San Jorge de Donostia-San Sebastián
Academia Sein de Donostia-San Sebastián
Bigarrena.- Agindu honen aurka, administrazio-arekiko auzitara jo aurretik sartu behar den berraztertze errekurtsoa aurkeztu ahal izango da. Agindu hau EHAAn argitara dadin egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan egin beharko da hori.
Vitoria-Gasteiz, 1993ko abenduak 23.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
FERNANDO BUESA BLANCO.
RSS