
11. zk., 1994ko urtarrilaren 18a, asteartea
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Industria eta Enerjia
161
ERABAKIA, 1993ko azaroaren 25ekoa, Industriako Bizkaiko lurralde ordezkariarena, aidetikako, 13,2 KVko eta 164 Mikolta ATa izeneko elektrabidea, Galdames, Güejes eta Zalla udalerrietan jartzeko baimena ematen duena.
Bilbon bere egoitza duen Iberdrola, S.A. enpresak,
Galdames, Güeñes eta Zalla udalerrietan elektrabide bat jartzeko baimena eta, zehazki, onura publikorakotzat deklara dadila eskatuz, espediente bat hasiarazi du
Lurralde Ordezkaritza honetan. Aztertu da espediente hori eta bere erreferentzia L-417 (4) eta 164 A.T. jacgf da. Elektra instalazioen baimenei buruzko 2617/1966
Dekretuko III. atalburuan eta Elektra-instalazioen arloko
Nahitaezko Desjabetzapen eta Zigorrei buruzko
2619/1966 Dekretuz onartutako Arautegiko III. atalburuan finkatzen diren arauzko izapideak bete dira. Eta industriari buruzko uztailaren 16ko 21/1992 Legean xedatzen denaren arabera.
Lurralde ordezkari honek, hauxe
ERABAKI DU:
Iberdrola, S.A. enpresari, honako 13,2 KVko elektrabide hau jartzeko baimena ematea:
Aidetikako eta 13,2 KVko elektrabidea. Hasiera:
SopuertaGaldames BATko 16 zutabean. Amaiera: 178
Urtecho aldagailutegia hornitzen duen 13 elektrabideko metalezko dorretxoan. Luzeera: 1478 m. Haria: 54,6 mm.
2 -ko LA-56 erako Al-Ac haria. Eusgailuak: metalezko eta ormigoizko zutabeak.
164 zenbakidun, Mikolta izeneko eta zerupeko aldagailutegia.
Ormigoizko zutabeek eutsiko diote. 10
KVAko transformagailua. Hari bakarrekoa. Volt maila:
13.000/230 Vkoa.
Elektra instalazio arloko nahitaezko desjabetzei eta zigorrei buruzko 10/11966 Legean eta honen aplikaziorako
1966ko urriaren 20ko Arautegian aipatzen diren ondorioetarako, baimenaren gai den elektra instalazioa onura publikorakotzat deklaratzen da.
Urriaren 20ko 2617/1966 Dekretuko IV. atalburuan aipatzen diren izapideak bete ondoren, eskegileak, proiektua gauzatzeko onarpena izan ez dezan bitartean, ezin jarri ahal izango du ihardunean instalazio hau.
Administrazio bidea amaitzen ez duen erabaki honen aurka, Industri eta Energi Saileko Industri
Administrazio eta Segurtasunerako Zuzendaritzari gorajotze errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio. Erabaki hau eskuratu dadin egunaren biharamunetik hasi eta hamabost asteguneko epearen barruan egin beharko da hori.
Bilbao, 1993ko azaroak 25.
Lurralde ordezkaria,
MANUEL FULGENCIO PEREZ.
RSS