Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 1994ko urtarrilaren 18a, asteartea


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ekonomia eta Ogasuna
160

335/1993 DEKRETUA, abenduaren 28koa, Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A.ri "Parque Tecnológico de San Sebastián-Donostiako Teknologi Elkartegia, S.A." baltzu publikoa sortzeko baimena emateko dena.

Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruz indarrean dauden lege-xedapenen bateratutako testua onartzen deneko maiatzaren 17ko 1/1988

Legegintza Dekretuko 19. atalean ezartzen denaren arabera,

Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak edo honen izaiki instituzionalek haren kapitalean gehiengoa duten merkatal sozietateak jotzen dira baltzu publiko lez.

Era berean, aipatutako Legegintza Dekretuko 20. ataleko 2 zenbakiko b) idazatian aipatzen denez, merkatal sozietate batek baltzu publikoaren izaera galtzen badu, baltzu publikoa desagertu egin dela ulertu behar da.

Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako Baltzuko

Administrazio Kontseiluak, 1993ko azaroaren 3an egindako bileran, «Parque Tecnológico de San

SebastiánDonostiakoTeknologi Elkartegia, S.A.» izeneko baltzua eratzeko berarekin ISEBeko Kontseilari Ordezkoak egindako gestioak sendesteko erabakia hartu zuen, ISEBek berak baltzu kapitalaren gehiengoa bere gain hartuaz.

Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako Baltzua sortzeko ekainaren 10eko 5/1981 Legearen 4.2. atalean aipatutakoarekin bat etorriz, Eusko Jaurlaritzaren baimena behar da eta Jaurlaritzaren lehen aipatutako

Legegintza Dekretuko 20. atalaren 3. zenbakiaren arabera egin behar da.

Ondorioz, Industri eta Energi sailburuaren eta Ekonomi eta Ogasun sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren

Kontseiluak 1993ko abenduaren 28an egin zuen bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

1. atala.- Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako

Baltzuari esku ematen zaio, Gipuzkoa eta Donostiako

Kutxarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, «Parque Tecnológico de San Sebastián-Donostiako Teknologi

Elkartegia, S.A.» baltzu publikoa sortzeko.

2. atala.- Baltzuaren sorrerako kapitala berrogehita hamar milioi (50.000.000) pezetakoa izango da eta

Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako Baltzuari, hasierako baltzu kapitalean %51ko partaidetza, hau da, hogeita bost milioi eta bostehun mila (25.500.000) pezetari dagozkion akzioak harpidetzeko baimena ematen zaio. Akziodunen batzar orokorrak ezarriko dituen era eta epeetan egingo da aipatutako harpidetzaren ordainketa.

3. atala.- Horretarako izendatutako norbanakoa edo, hala gerta dadinean, legezko ordezkotza izan dezana,

Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako Baltzua arautzen duten arauekin bat etorriz, notariaren aurrean azalduko da, baltzuaren estatutuak onartze, administrazio organuak izendatze, botere zehatzak emate, diruezartzea finkatze, akzioak izenpetze eta aipatutako proiektua ihardunean jartzeko beharrezkoak diren akordioak hartzezko sortze eskritura izenpetu ahal izateko.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egun berean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1993ko abenduak 28.

Lehendakaria,

JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

Industri eta Energi sailburua,

JON IMANOL AZUA MENDIA.

Ekonomi eta Ogasun sailburua,

JOSE LUIS LARREA JIMENEZ DE VICUÑA.

INDUSTRI ETA ENERGI SAILA


Azterketa dokumentala