Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 1994ko urtarrilaren 18a, asteartea


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
158

ERABAKIA, 1993ko abenduaren 28koa, Lehendakaritzaren idazkariarena, 1993ko "Andrés Aya Goji Oroitzarrea" ematen duena.

1993ko «Andrés Aya Goñi Oroitzarrea» sarirako deia egin duen Lehendakaritzaren sailburuidazkariaren

1993ko martxoaren 22ko Erabakiak ezarritakoarekin bat etorriz (apirilaren 22ko 74 zenbakidun EHAA), ekainaren 25eko 398/1991 Dekretuaz eratu baitzen sari hori, deialdirako Erabakian aipatutako kideez osatutako epaimahaiak, 1993ko azaroaren 15ean egindako bilkuran, aho batez, erabaki hau hartu du:

/p>

Atal bakarra.- 1993ko «Andrés Aya Goñi Oroitzarrea» saria, ba, Bernardo Baltza Arana jaunari, Juan

Antonio Abeijón Merchán jaunari eta Miguel Gutiérrez

Fraile jaunari eman zaie, hirurei hainbanan. Lehenengoari,

Bernardo Baltza Arana jaunari, toxikomanoak beren inguru baztertzailean bertan gizarteratzeko egin duen sorospen lanagatik eta harrera etxeak sortzen bete duen zeregin garrantzitsuagatik. Juan Antonio Abeijón

Merchán eta Miguel Gutiérrez Fraile jaunei, bestalde, toxikomanien arloetan egin duten bidea eta hartu duten ardura luzea izan delako, beren lanbideak eskatzen diena baino askoz areago ekin diotelako, eta terapiarako ekimen berriak sartzen lan nabarmena egin dutelako.

Vitoria-Gasteiz, 1993ko abenduak 28.

Lehendakaritzaren idazkaria,

KARMELO SAINZ DE LA MAZA ARROLA.


Azterketa dokumentala