Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 1994ko urtarrilaren 18a, asteartea


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
157

ERABAKIA, 1993ko abenduaren 22koa, Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, argitalpen eta ikusentzutezko baliabide arloetan lankide izateko beka baterako deialdia egiten duena.

Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren

1993ko irailaren 28ko Erabakiaz egin zen (1993ko urriaren 11ko 194. zenbakidun EHAA), argitalpen eta ikusentzutezko baliabide arloetan lankide izateko beka baterako deialdia.

Hautaketa batzordeak, deialdiko oinarriarauekin bat etorriz, esleipena egiteko proposamena aurkeztu ondoren, hauxe

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.- Argitalpen eta ikusentzunezko baliabideen arloan lankide izateko beka honako honi esleitu zaio:

Ane Rincón Espuelas andreari.

Bigarrena.- Baldin eta bekak jarritako baldintzakbetetzeko zailtasunak izanez gero edo uko eginez, honako hauek izango dute bekarako eskubidea, bertoko hurrenkeraren arabera:

Aintzane Olabarrieta Careaga andreak

Mónica Rodrigo Redondas andreak.

Hirugarrena.- Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du; bere aurka, beraz, administrazio-arekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskal

Herriko Auzitegi Nagusian dagokion Salari, erabakia

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik bi hilabeteko epean,

Administrazioarekiko Auzi Eskumena arautzen duen

Legearen 58. atalean ezarritakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 1993ko abenduak 22.

Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

M. ROSARIO ARTEAGA ANSA.


Azterketa dokumentala