Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 1994ko urtarrilaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
156

ERABAKIA, 1993ko abenduaren 22koa, Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, dokumentazioaren arloan ikerketak burutzeko eta gaitzeko lankidetza beketarako deia egiteko dena.

Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 1993ko irailaren 28ko Erabakiaz egin zen (1993ko urriaren 11ko 194. zenbakidun EHAA), dokumentazioaren arloan lankide izateko beka birako deialdia.

Hautaketa batzordeak, deialdiko oinarriarauekin bat etorriz, esleipena egiteko proposamena aurkeztu ondoren, hauxe

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.- Dokumentazioaren arloan lankide izateko bekak honako hauei esleitu zaizkie:

Lucía Cabezón López andreari,

M. Angeles Díaz Gorriti andreari.

Bigarrena.- Baldin eta bekak jarritako baldintzak betetzeko zailtasunak izanez gero edo uko eginez, honako hauek izango dute bekarako eskubidea, bertoko hurrenkeraren arabera:

Gemma Mendaza Hernández andreak,

Miren Estibaliz Torres Bilbao andreak,

Miren Maite Gallastegi Lete andreak,

XXXX XXXXX XXXXXX andreak.

Hirugarrena.- Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du; bere aurka, beraz, administrazio-arekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskal Herriko Auzitegi Nagusian dagokion Salari, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzi Eskumena arautzen duen Legearen 58. atalean ezarritakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 1993ko abenduak 22.

Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

M. ROSARIO ARTEAGA ANSA.


Azterketa dokumentala