Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 1994ko urtarrilaren 18a, asteartea


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa
155

321/1993 DEKRETUA, abenduaren 9koa, eraikinen kalitatea kontrolatzeko ezohizko prozedura arautzen duena.

Euskal Autonomi Elkartean egiten diren eraikuntza eta urbanizazio obren kalitatea kontrolatzeko erabili beharreko ohizko prozedura arautu zen abuztuaren

30eko 467/1991 Dekretuz. Hirigintza, Etxebizitza eta

Ingurugiro sailburuak 1991ko irailaren 2an eta azaroaren

28an eman zituen Agindu-bidez garatu zen dekretu hori.

Eraikuntza alorrean lan egiten duten profesionalek, arau orokor hori ezagutzeko beharhainbatekotzat jo dute igaro den denboraldia eta, ondorioz, beharrezkotzat hartu da, prozedura erraz bat artikulatzea baina salbuespen eta berezi gisa. Prozedura hori honako honetarako izango litzateke: «Kalitate Kontrolerako Programa» kontutan hartu gabe gaurregun jadanik burututa dauden obra edo obraunitateei kalitate-kontrol egiaztagiria ematea.

Ondorioz, honek horien gain eragina izan dezakeeneko profesional eta korporazioei aholkua eskatu ondoren,

Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak

1993ko abenduaren 9an egin zuen bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

1. atala.- Hona hemen dekretu honen xedea: abuztuaren

30eko 467/1991 Dekretuan xedatzen denari atxikita dauden eraikuntza eta urbanizazio obrei «Kalitate

Kontrol Egiaztagiria» emateko prozedura eta bete behar diren baldintzak finkatzea hain zuzen. Kontutan hartu beharreko beste berezitasun batzuk: dekretu hau onartu zen eguna baino lehen burututako obrak izatea, «Kalitate Kontrolerako Programa» barruan sartuta ez egotea edo Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuak

1991ko irailaren 2an eta azaroaren 28an eman zituen aginduetan jasotzen diren prueba guztiak egin gabe izatea.

Dekretu hau onartze egunean amaitu gabe egon eta abuztuaren 30eko 467/1991 Dekretuari atxikita dauden obrek, 1991ko irailaren 2ko eta azaroaren 28ko

Aginduetan aipatzen den «Kalitate Kontrol Liburua» delakoan jasotzen direnak oso-osoan bete beharko dituzte burutu gabe dauden obraunitateei dagozkienetan.

Eta jadanik burututa dauden obraunitateei dagozkienetan, dekretu honetako 2. atalean finkatzen diren entsaiu eta pruebak gauzatu beharko dira.

2. atala.- 1.- Dekretu honetan ezartzen direnak, aplikagarriak izan daitezen obrei edo obraunitateei «kalitate-kontrol Egiaztagiria» ematea edo ez ematea, ondoren aipatzen diren gutxienezko entsaiu eta pruebak egin daitezenaren baldintzapean gelditzen da:

a) Zementua.

Obran erabili daitezen hormigoietan sartzen den zementuaren trazabilitate dokumentala eskatzen da eta bai homologazio ziurtagiria, seilua edo adostasunmarka ere.

b) Hormigoia.

Hormigoi egituraren gain egingo diren entsaiuak bi eratakoak izango dira:

1.- Apurketa entsaiuak: Loteetan banatuko da obra,

EH-91 (69.3.2.a) Instrukzioan jasotzen diren irizpideen arabera.

Lote bakoitzeko bi hormigoitestigu jasoko dira

83302 UNE arauaren arabera. Zuzendaritzak gehitu ahal izango ditu hartu beharreko testiguak.

Hona hemen aholkugai diren diametroak:

- Solera: 100 mm. - Horma eusleak: 100 mm. - Horma portanteak: 100 mm. - Pilareak: 75 mm. - Habeak: 75 mm.

Testigoprobeten gain konpresioa eginez, apurketatentsioa finkatu behar da 83304 UNE arauean finkatzen denaren arabera.

2.- Ezapurketa entsaiuak: ultrasonido erako arakaketa egingo da pilare eta habeetan, 83304 UNE arauean finkatzen denaren arabera.

Arakatu behar diren elementuen gutxienezko portzentaia:

- Pilareak: elementuen %25a. - Habeak: elementuen %12a.

Testigua haietatik atera deneko testiguen edo elementuenultrasonido erako arakaketa egingo da.

Testiguek konpresioari egiten dioten erresistentziaren eta somatu diren ultraosnidoen balioen arteko korrelazioa ikertu behar da, era honetan, ultrasonidobidez ikuskatu diren elmentuak teorikoki apurtuko liratekeeneko tentsioa finkatu ahal izateko.

c) Altzairua.

EH-91 Instrukzioan ematen diren irizpideen arabera bananduko dira loteak, kokatuta dagoen altzairuaren neurriak kontutan hartuz. Lote bakoitzeko, kata bat egingo da egituran, egon dagoen altzairuaren datuak, moeta, egilea, nazioa, CIETSID kalitatezigilua duen edo ez ziurtatuz.

Kalitatezigilua ez baldin badu, testiguak jasoko dira armaduratik EH-91 Instrukzioan jasotzen diren entsaiuak egin ahal izateko.

d) Forjatuak.

Forjatu moeta bakoitzeko eta egile bakoitzeko, kargapruebabat egin beharko da gutxienez, 7457 UNE arauean ezartzen denaren arabera proiektuan finkatutako sobrekarga erabaliz eta EF-88 eta EH-91 Instrukzioetan ezartzen diren xehetasunak betez.

e) Adreiluak.

RL-88 arauean aipatzen diren argibideen arabera egingo da kontrola.

Kokatu den adreiluak INCE izeneko kalitatezigilua baldin badu, ez da beharrezkoa izango entsaiua egitea.

Hori kredita dezan dokumentazioa aurkeztu beharko da.

Kokatu den adreiluak kalitatezigilurik ez baldin badu, obran sartu den adreilu moeta bakoitzaren kontrol bat egingo da gutxienez eta obran erabili den partida bakoitzaren homogeneitateari buruzko ziurtagiria aurkeztu beharko du egileak.

Obran jarri diren adreiluak hartuko dira.

f) Hormigoi blokeak.

RB-90 arauean aipatzen diren argibideen arabera egingo da kontrola.

Kokatu den blokeak kalitatezigilua baldin badu, ez da beharrezkoa izango entsaiua egitea. Hori kredita dezan dokumentazioa aurkeztu beharko da.

Kokatu den blokeak kalitatezigilurik ez baldin badu, obran sartu den bloke moeta bakoitzaren kontrol bat egingo da gutxienez eta obran erabili den partida bakoitzaren homogeneitateari buruzko ziurtagiria aurkeztu beharko du egileak.

Obran jarri diren blokeetakoak hartuko dira.

g) Leihoak.

Jarri diren leihoek, kalitate zigilu edo marka baldin badute, ez da beharrezkoa izango, entsaiua egitea.

Leihoek kalitate zigilurik ez baldin badute, honako entsaiu hauek egingo dira jarritako leiho bekoitzean:

- Airearekiko permeabilitatea, 85214 UNE arauaren arabera. - Urarekiko estankitatea, 85206 UNE arauaren arabera. - Haizearekiko erresistentzia, 85204 UNE arauaren arabera.

2.- Lehen aipatu diren elementu eta materialetan egin beharreko entsaiu eta kontrolak, gutxienezkotzat jotzen dira kasu guztietan; hala ere, Zuzendaritzak, beste osagarrizko batzuk egin daitezela agindu ahal izango du, materialen gaitasuna eta trazabilitatea kontutan hartuz.

3. atala.- Lehen aipatu diren entsaiuen emaitzei buruzko fitxak, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro

Sailaren 1991ko irailaren 2ko eta azaroaren 28ko Aginduetan eskaintzen diren modeluen arabera bete beharko dira. Horiekin batera, kreditazioa duten laborategiek egindako entsaiuen aktak eta egileen ziurtagiriak aurkeztu beharko dira. Eta horiekin «Kalitate Kontrol

Liburua» eta «kalitate-kontrol Egiaztagiria» osatuko dira.

Dekretu honetan arautzen ez direnei, abuztuaren

30eko 467/1991 Dekretuan finkatzen diren arauak aplikatuko zaizkie.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1993ko abenduak 9.

Lehendakaria,

JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua,

JOSE ANTONIO MATURANA PLAZA.


Azterketa dokumentala