
147. zk., 1993ko abuztuaren 4a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Arabako Foru Aldundia
2603
235 FORU AGINDUA, 1993ko maiatzaren 17koa, Iruraiz-Gaunako udalerriko Plangintzako ordezko Arauak onesten dituen, Toki Erakundeekiko Harremanetako eta Hirigintzako Saileko Foru Diputatuaren, uztailaren 15eko, 409/1992 zenbakiko Foru Aginduaren aurka Iruraiz-Gaunako Udalak tartejarritako Birjarpen Errekurtsoa delaeta.
Gaurko egunean toki Erakundeekiko Harremanetako eta Hirigintzako Saileko Foru Diputatuak bere agintze zatia jarraian argitaratzen den Foru Agindua eman du:
Lehenengo.- Iruraiz-Gaunako udalerriko Plangintzako ordezko Arauak onesten dituen, Toki Erakundeekiko
Harremanetako eta Hirigintzako Saileko Foru Diputatuaren, uztailaren 15eko, 409/1992 zenbakiko Foru
Aginduaren aurka Iruraiz-Gaunako Udalak tartejarritako
Birjarpen Errerkutsoa parte batean onetsi, eraikuntzatik errepidera arteko aldearen lerroa finkatzen den sentiduan, abenduaren 1eko 4/92 bilkuran, Arabako
Lurraldearen Antolaketa batzordean jarritako irizpideekin bat.
Bigarren.- Oraingo Birjarpen Errekurtsoaren zati baten onestetik azaltzen diren aldaketak IruraizGaunako udalak egin beharko duen Testu Bateratuan jaso beharko dira.
Hirugarren.- Ebazpen hau Arabako Herrialde Historiko eta Euskal Herriko Aldizkari Ofizialetan argitaratu.
Administrazio bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka, argitaratzen den egunetik kontatzen hasi eta, bi hileko epean, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko maila berdineko Salaren aurrean, administrazio auzia tartejarri ahal izango da.
Toki Erakundeekiko Harremanetako eta Hirigintzako Saileko Foru Diputatua,
JOSE MARIA GUERENABARRENA IRIARTE.
RSS