Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 1993ko abuztuaren 4a, asteazkena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lana eta Gizarte Segurantza
2602

ERABAKIA, 1993ko uztailaren 15ekoa, Enplegu Zuzendariarena, autoenpleguari ematen zaizkion dirulaguntzak ematerakoan erabil aplikagarri den araudia ez betetzeagatik egindako itzulketa espedientean hartu den Erabakia jakinarazteko dena.

Aipatutako erabakia doakienari posta bidez jakinaraztea ezinezkoa izan da, jakinarazpenetarako eman zuen helbidean egon ez edo ezezagun zelako, beraz,

1958ko uztailaren 17ko Administrazioaren Jardunbideari buruzko Legearen 80.3 atalean ezarritakoaren arabera, hau

ERABAKI DUT:

Enplegu Zuzendariak espediente horretan hartutako erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinaraztea, eta doakionari jakinaraztea erabaki horrek ez duela administrazio bidea agortzen eta bere aurka, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte

Segurantza Saileko Lan Sailburuorde jaun txit argiari, gorajotze errekurtsoa aurkez diezaiokeela. Horretarako, erabakia argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, hamabost asteguneko epea izango du, 1958ko uztailarean

17ko Administrazioaren Jardunbideari buruzko

Legearen 122. atalean eta horrekin bat datozen ataletan ezarritakoaren arabera.

Espediente zenbakia:

B-0509-0972-91A Itzulketa zenbakia: 145/1993

1991ko maiatzaren 2an, Eusko Jaurlaritzako Lan

Sailburuaren aginduz 1991. urteko ekitaldira egokitu zen Dekretuan, hain zuzen ere, autoenplegua sustatzeko neurriak antolatzeko otsailaren 20an eman zen 43/1990

Dekretuan eta dirulaguntza emateko zen Erabakian, baldintza batzuk ezarri ziren emandako dirulaguntzaren

2. zatia eskuratu ahal izateko. Baldintza hori bete izana egiaztatzen duten agiriak aurkeztu ez direnez, eta dekretu horren 16 eta 17. ataletan ezarritakoarekin bat etorriz,

Enplegu Zuzendariak hau

ERABAKI DU:

Lehenengoa: Jesús Ramón Moreno Reoyo jaunak,

112.500 PTA, hain zuzen ere, 1991ko abenduaren

30eko erabakiaren arabera emandako dirulaguntzaren lehen ordainketa bezala eskuratu zituenak, Euskal

Herriko Diruzaintza Nagusiari itzuli egin behar dizkiola deklaratzea.

Bigarrena: Ordaintzeke dauden 337.500 PTAen ordainketa baliogabetzea.

Lehenego idazatian adierazitako kopurua, hilaren 1a eta 15a bitartean egindako jakinarazpenei dagokienez, jakinarazpenaren hurrengo hilaren 5a baino lehen ordaindu beharko da eta hurrengo hilaren 20 baino lehen, 15a eta hilaren azkeneko eguna bitartean egindako jakinarazpenen kasuan. Ordainketaren zenbatekoa

Bilbao Bizkaia Kutxako 21.3100014-3 zenbakiko kontuan sartu beharko da.

Itzuli behar den diru kopurua adierazitako epeen barruan ordaintzen ez bada, premiamendu bideari ekino zaiola jakinarazten zaie doakienei.

Vitoria-Gasteiz, 1993ko uztailak 15.

Enplegu Zuzendaria,

JAVIER IÑIGUEZ DEL VAL.


Azterketa dokumentala